Hogeita hamar lanetik gora lehiatuko dira Lekeitioko 34. Euskal Zine Bileran

Bizkaie! 2011-11-28 14:17   Barriak

Gaur abiatuko da Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerea, 19:00etan, herriko Kultur Etxeko Azkue aretoan. Aurton, 33 lan lehiatuko dabe Antzara irabazteko. Sariak abenduaren 3an, Euskerearen Egunean banatuko ditue; horrezaz gan, The American Immigration of Lucy Garatea Lekeitiotik Ameriketara joandako emakumeari buruzko dokumentala eskainiko dabe.

Gaur abiatuko da Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerea, 19:00etan, herriko Kultur Etxeko Azkue aretoan. Aurton, 33 lan lehiatuko dabe Antzara irabazteko. Sariak abenduaren 3an, Euskerearen Egunean banatuko ditue; horrezaz gan, The American Immigration of Lucy Garatea Lekeitiotik Ameriketara joandako emakumeari buruzko dokumentala eskainiko dabe.

Lehiaketaz kanpoko Arantxa Gurmendi Olabiagaren Emakumeak plazan eta Eneko Dorronsororen Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka hasiko dabe 34. Euskal Zine Bilerea. Hurrengo emonaldietan lehiaketa barruko lanak proiektuko dira, Ikusgarri zinema-aretoan, 19:30etik aurrera.

Zemendiaren 29an proiektauko diran lanak: Zauriak (Mirari Martiarena Iraola), Odola (Mikel Zaratain Berasarte), Johnny Kurutxet. Sustraiak han dituena (Eneko Dorronsoro Senosiain), Txiri-txiri pitxin, edo... (Iker Ugalde Alberdi), Zauriak (Mikel Zaratain Berasarte), Eraldaketa (Leire Elizondo Apoita) eta Stop & Go (Iosu Azkue Odriozola). Zemendiaren 30ean, barriz: Artoaren oihartzuna (Medicus Mundi Bizkaia, Batirtze Diez), Garaipena (Esteban Ramos Erdocia), Pagoarte 9707 (Mikel Mendizabal Cristobal), Aita antza!!! (Idoia Etxeberria Elorza), Otsoaren hatsa (Juan Angel Lekanda Illarramendi), Artalde (Asier Altuna) eta Ondar ahoak (Angel Aldarondo).

Abenduaren 1ean, ondokoak: Arditan (Egoi Markaida), Carpe diem? (Iñaki Beraetxe Illarreta), OAB-BB, elkartasun katea (Gizakien Lurra fundazinoa), Berandu (Andres Elizondo Tejera), Eta amama? (Itziar Irizar), 0,39 (Juan Bidegain Urruzuno), Urrezko eraztuna (Jon Garaño), Ene baitan (Jokin Leniz eta Aitor Zugadi), eta Barkatu (Nikolas Ocio).

Eta, abenduaren 2an: Koloreak (Ibon Iza, Joseba Rodriguez eta Jon Mikel Goienetxea), Genaro, gizon arrunta (Pedro Durana Uncilla), Malkoa (Jorge Gil Munarriz), Kresalezko sentimenduak (Jokin Leniz eta Aitor Zugadi), Moldatu (Asier Urbieta San Martin), Leon apaizaren eskarmentua (Pello Varela Febrero, Bitart New.), Artista (Iñigo Kintana Mendoza) eta Biak bat (Ioritz Apaolaza Amenabar).

Abenduaren 3an, Euskerearen Egunean, I. Benito Ansola Bekearen irabazleen lanak estreinauko dira: Ohe azpiko zera, David Zabala eta Paul Urkijorena, eta Izena duena, Joseba Uberuaga Natxiondorena. Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Benito Ansola beken lehenengo deialdia egin eban igaz, euskerazko ikus-entzunezko lanen sormena bultzatzeko asmoz. 4.000 euroko beka bi banatu zituan Topaguneak, eta horri esker euskerazko sortu dira aitatutako lanak. Hemen, beharren trailerrak: http://vimeo.com/32200406 eta http://vimeo.com/32447579

Horrezaz gan, jaialdiaren azkenengo egunean Alberto Santanaren The American Immigration of Lucy Garatea eta Terminal, AItzo Aramaio zinemagilearen oroimenez, eskainiko ditue.

Iban del Campo errealizadoreak, eta Usoa Fullaondo eta Olaia Miranda EHUko Arte Eder Fakultadeko irakasleek osotitaklo epaimahaiak zapatuan bertan jakinarazoko ditue aurtengo irabazleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu