Kim Ji – Woon-en 'I saw teh devil' da FANT 2011ko film onena

Bizkaie! 2011-05-09 11:02   Barriak

Juan Zapaterrek, María Eugenia Salaverrik eta Luis Rosalesek osotutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoko XVII. edizinoko epaimahaiak aho batez emon deutso Filmarik Onenaren Fant 2011 Saria Kim Ji-woon Hego Koreako zinegilearen I saw the devil luzemetraiari. Horrezaz gain, aitamen berezia emon deutsie Anno Saul zuzendariaren Die Tür film alemanari.

Juan Zapaterrek, María Eugenia Salaverrik eta Luis Rosalesek osotutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoko XVII. edizinoko epaimahaiak aho batez emon deutso Filmarik Onenaren Fant 2011 Saria Kim Ji-woon Hego Koreako zinegilearen I saw the devil luzemetraiari. Horrezaz gain, aitamen berezia emon deutsie Anno Saul zuzendariaren Die Tür film alemanari.

XVII. Fant honetako epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako filmen maila altua azpimarratu dau, film labur zein luzemetraien kasuan. I saw the devil film irabazlearen kasuan, honako hau balorau dabe epaimahaiko kideek: protagonisten arteko sinbiosi prozesuaren ondorioz, polizia gaztea, bere arerioa dan munstro bera bilakatzen da, eta prozesu horretan, gauza bera gertatzen jako zinegileari. Horren guztiaren ondorioz, oso film arriskutsua eta ausarta da. Era berean, zuzendariaren errodatzeko era oso interesgarria balorau dau.

Laburmetraien atalean, epaimahaiak, Zoe Berriatuaren Quédate conmigo (Espainia, 2010, 21’) eta Gregor Erlerren St. Christophororus Roadkill (Alemania, 2010, 24’) lanei emon deutse saria exaequo. Ikus-entzuleei jagokenez, Film Labur Onenaren saria Jonathan van Tullekenen Off season lanak lortu dau. Bi sari horreetako bakotxak 3.000 euro banatu ditu.

Quédate conmigo lanean, epaimahaiak, bikote hartu-emonak lantzeko orduan erakusten duen originaltasuna balorau dau, eta dramearen barruan dagoan umorea be azpimarratzen dau. St. Christophorus Roadkill lanari jagokonez, epaimahaiak zintaren egite bikaina eta protagonistearen interpretazinoaren indarra azpimarratu ditu.


I saw the devil

Hiltzaile bildurgarri baten azken biktimaren mutil lagunak mendekua hartzea erabagi dau. Beste batzuen artean, Torontoko, Donostiako, Sitgeseko, Sundanceko eta Gérardmerreko zinemaldietatik igaro eta gero, Dos hermanas eta El bueno, el malo y el raro lanen egilearen film barri ikaragarria heldu da Fant-era. Zuzendari Onenaren Saria irabazi eban Fantasporto 2011 jaialdian.

Kim Ji-woon-en lehen luzemetraia The quiet family (1998) izan zan. Ondoren, Takashi Miikek komedia baltz horren remake japoniarra egin eban, La felicidad de los Katakuri (2001) izenburuagaz. 2003an arrakasta handia lortu eban nazinoartean, Dos hermanas bildurrezko film bikainagaz. Momentu honetan, Estadu Batuetan egiten dauen lehen filma izango dana errodatzen dago, The last stand.


FANT 2011. Sariak

- FANT 17ko film irabazlea: I saw the devil, Kim Ji-woon (Hego Korea, 2010).

- FANT Laburrean Saria:

- Epaimahaiaren saria exaequo: Quédate conmigo, Zoe Berriatua eta St. Christophorus Roadkill, Gregor Erler.
- Ikus-entzuleen saria: Off season, Jonathan van Tulleken.

- Fantrobia Saria: Oskar Santos.


NONTZEFILMAK 2011. Sariak

Animazinoa:

1. Literalmente Néstor Fernández Núñez (Bartzelona).
2. Descenso Josué H. Pagliery (Kuba).
3. Txantxiku Niko Vázquez (Euskadi).

Zinea

1. Matagatos José Luis Montesinos (Bartzelona).
2. Lucía Beñat Fontaneda (Euskadi).
3. Los gritones Roberto Pérez de Toledo (Euskadi).

Euskeraz egindako lanik onena: Larrua Julen Ardanaz Elso (Nafarroa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu