'Urteberri on, Amona!' film luzearen filmazinoa amaitu dabe
2011-04-14 12:22 BarriakTelmo Esnal zarauztarrak zuzendutako Urteberri on, Amona! luzemetraiaren errodaia bart amaitu da Benidorm-en. Irusoinek produzidutako filma da ETB eta TVEren partaidetzeagaz eta ICAA eta Eusko Jaurlaritzearen lankidetzeagaz.
Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako Urteberri on, Amona! luzemetraiaren errodaia bart amaitu da Benidorm-en. Irusoinek produzidutako filma da ETB eta TVEren partaidetzeagaz eta ICAA eta Eusko Jaurlaritzearen lankidetzeagaz. Aupa Etxebeste Asier Altunagaz batera egin ostean eta makinatxu bat film labur zuzendu ostean, Urteberri on, Amona! da Telmo Esnalek bakarka zuzendutako lehenengo film luzea gidoia Asier Altunagaz batera idatzitakoa izan arren.
Lokalizazino desbardinetan (Donostia, Baztan, Bera, Etxalar edo Benidorm) egin dan 7 asteko filmaketea izan da eta bai ekipo teknikoak eta bai artistikoak lan ezin hobea egin dabe.
Behin filmaketea amaituta Montserrat Carulla, Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola, eta Pedro Otaegik protagonizetan daben komeria baltz honen muntaia hasiko da.
Telmo Esnal zuzendaria eta protagonista nagusiak (Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola, Pedro Otaegi eta Manex Bengoa) pozik geratu dira egindako beharragaz.
Kontuak kontu, Urteberri on, Amona! filmaren estreinaldia, Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta gero izatea espero da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!