Zinegoak zinema jaialdia zortzigarren ekitaldira heldu da dagoeneko
2011-01-13 14:31 BarriakArlo gay, lesbiko eta transexuala lantzen dau Zinegoak zinemaldiak eta urtarrilaren 22tik 30era egingo ditue proiekzino eta ekitaldiak Bilboko hainbat aretotan. Ganera, Zinegoak Hedapena programearen barruan, Bilbotik kanpoko zortzi uri eta herritan be jaialdiaren barri eukiko dabe zezeilaren 1etik 14ra.
James Bond-en 23. filma 2012ko zemendian ikusiko dogu
2011-01-13 10:16 BarriakPelikulearen filmazinoa aurtengo amaieran hasiko da, eta Sam Mendes (American Beauty) izango da zuzendaria. Daniel Craig-ek hirugarren aldiz egingo dau James Bonden rola, Casino Royale (2006) eta Quantum of Solace (2008) protagonizau ondoren. Istorioaren egileak Neal Purvis, Robert Waden -sagaren ohiko gidoigileak- eta John Logan (Gladiator) izango dira.
2010eko Kimuak katalogoko bi film labur Clermont-Ferrand eta Rotterdameko zinemaldietan hautatu ditue
2011-01-12 16:22 BarriakClermont-Ferrandko zinemaldian, film laburren munduko jaialdi garrantzitsuenean, Kote Camacho gipuzkoarrak zuzendutako eta Donostiako Txintxua Films enpreseak produzidutako La gran carrera film laburra lehiatuko da.
Rotterdameko zinemaldiak, barriz, Ámár film laburra hautatu dau, Isabel Herguera donostiarrak zuzendu eta produzidutakoa.
Juan Bidegainen azkenengo lan biak ikusteko aukerea Markina-Xemeinen
2011-01-11 16:59 BarriakDatorren domekan, hilaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, Juan Bidegain ondarrutarraren azkenengo lan biak ikusteko aukerea egongo da Markina-Xemeingo Uhagon Kultur Gunean: Etxeko bandan eta 0.39. Biak film laburrak dira eta egileak ohi dauen moduan, itsasoagaz eta arrantzaleakaz zerikusia dabe.
Zineguneak ekimena abian da
2011-01-11 14:50 BarriakEuskadiko Filmategiak herritarrei zuzendutako proposamen barri bategaz aurre egingo deutso 2011 urteari: Zineguneak izeneko ekimena abian jarrita. Izan be, 'gure erakundeak euskal zinemagileen eta ikus-entzuleen arteko topagunea bultzatzeko erabagia hartu dau, urtean zehar estreinauko diran euskal filmen urteera komertziala sustatzeko helburuagaz'.
Alex de la Iglesiaren 'Balada triste de trompeta' filmak 15 izentapen lortu ditu Goya sarietarako
2011-01-11 14:41 BarriakZinematografia Arte eta Zientzien Akademiak gaur goizean, urtarrilak 11, emon dau ezagutzera XXV. edizinoaren hautagaien zerrendea. Bertan, Balada triste de trompeta pelikuleak 15 izentapen jaso ditu, tartean Pelikula Onena, Zuzendaritza Onena eta Gidoi Onena sarietarakoak.
'Norabide guztiak-Todas las direcciones' dokumentalaren estreinaldia hilaren 14an izango da
2011-01-10 12:02 BarriakGetxoko Udal Gazteria Zerbitzuak antolatutako Wanted 2009 ideien lehiaketea irabazi eban Norabide guztiak-Todas las direcciones proiektua datorren barikuan, urtarrilaren 14an, 19:30ean, estreinauko da azkenik, Andres Isasi Musika Eskolan, Areetan. Proiekzinorako sarrerea dobakoa izango da.
'Zigortzaileak' abenturazko filma urtarrilaren 5ean ailegauko da EAEko zinema-aretoetara
2011-01-03 11:30 BarriakIruñean estreinaldia aurreratu egin da eta honezkero bertako aretoetan dago ikusgai, filmaren arduradunek jakinarazo dabenez. Euskeraz egina, umeak protagonistak dirala Euskal Herrian egin dan lehenengo pelikulea da. Jose Maria Larak eta Alokatuk etxeak produzidu dabe Arantza Ibarrak idatzitako filma, eta zuzendari lanetan Ibarra bera ibili da.
Badator 'No controles' Borja Cobeagaren bigarren film luzea
2011-01-03 10:56 BarriakUnax Ugalde protagonista dauen erritmo biziko komedia erromantiko eta barregarri honek, George Cukor-en Historias de Filadelfia eta Marianico el Cortoren umorea nahasten dau, zuzendariaren esanetan.
Aurtengo erantzun bikainaren ostean, Cinegourland udaberrian bueltauko da Getxora
2010-12-30 14:05 BarriakOhiko esparruko zein Interneteko 110tik gora hedabidek, eguneko batez besteko entzule kopurua 37 miloetik gora lagunena dabela, emon eben pasa dan urriko IV. Cinegourland Zine eta Gastronomiaren Jaialdiaren barri.
'Tamur: Kangchenjungako harribitxia' dokumentalak saria jaso dau Gasteizko Mendi zinemaldian
2010-12-22 13:53 BarriakTamur: Kangchenjungako harribitxia lan dokumentalari euskerazko film onenaren saria emon deutse Gasteizko Mendi zinemaldian. Hiru aldiz parte hartu eta gero, lehenengoz irabazi dau sari bat Bideografik Ekoizpenak etxe durangarrak jaialdian.
'Amerikanuak' film-dokumentala 2011ko Goya sarietan finalista izateko lehiatuko da
2010-12-21 10:40 BarriakFilm Onena (Berde Produkzinoak eta Zigor Etxebarria), Produkzino Zuzendaritza Onena (Zigor Etxebarria), Montaje Onena (Gorka Bilbao), Pelikula Dokumental Onena (Berde Produkzinoak eta Zigor Etxebarria), Zuzendaritza Barri Onena (Nacho Reig), Gidoi Original Onena (Nacho Reig), Argazki Zuzendaritza Onena (Gorka Bilbao) eta Soinurik Onena (Zigor Etxebarria, Iñigo Egido) kategoriatan izango da aurre-hautagai.
'Zinema euskaraz' programeak euskerea hurreratuko dau zinema-aretoetara
2010-12-14 13:56 BarriakHerritarrei zinema euskeraz ikusteko aukerea erraztu, zinema euskeraz eskatzen dabenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukerea bultzatu eta euskerea kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzea dira, besteak beste, programearen helburuak.
Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekea Alhondigara lekualdatu dabe
2010-12-13 13:27 BarriakAlhóndigaBilbao orain dala gitxi zabaltzeari esker, espazio barria proposatu da Bilbok ikus-entzunezko eskaintza egonkorra izan daian. Horregatik, bada, ibilbide barri bati ekin jako, aldez aurretik Bilboko Arte Eder Museoan egindako lana oinarritzat dauena.
Donostiako Tabakalera zirku bihurtuko da barikuan, 'Balada triste de trompeta' filmaren aurrestreinaldirako
2010-12-09 09:23 BarriakBalada triste de trompeta frankismoaren azken urteetan girotutako komedia dramatiko bat da. Gidoi Onenaren Leoia eta Zuzendaritza Onenaren Zilarrezkoa Leoia irabazi zituan Veneziako Zinemaldian.
11.000 lagunek parte hartu dabe 52. Zinebiko atal ofizialeko eta ziklo paraleloetako emonaldietan
2010-12-01 13:37 BarriakIkus-entzule gehien izan eban hitzorduetako bat euskal zinearen topaketea izan zan, FAS Zine Klubak antolatua. Bertan 80 Egunean film luzea aurkeztu zan, eta filmaren zuzendariek, Jon Garañok eta José Mª Goenagak hartu eben parte. Oso partaidetza altua izan zan, baita urtean zehar Zine Eskolek egindako lanari eskainitako egunean eta ZinebiExpress-en, 48 ordutan errodautako laburmetraien lehiaketan be.
Aurtengo Zinebi sari nagusiak bi irabazle izan ditu
2010-11-29 13:56 BarriakSari nagusia pelikula biren artean banatzea erabagi dau aurten Zinebiko epaimahaiak: garaikurra Banu Akseki belgikarraren Thermes fikzino-lanari eta Jurgis Krasons letoniarraren Norit Krupi animazino-lanari emon deutse, ex aequo.
Telmo Esnal garaile Lekeitioko Bileran
2010-11-29 11:49 BarriakLekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia Telmo Esnalek irabazi dau. Jon Mantzisidorrek, Oihana Garrok, Jabi Cotok eta Mare Beobidek osotu dabe epaimahaia eta Amona Putz! lanari sari nagusia emotea erabagi dabe.
PreZINEBIren amaiera ekitaldi alienigena
2010-11-19 15:57 BarriakPreZINEBIn ohikoa danez, Bilbon izen bereko film laburren zinemaldi ausarta antolatzen dauen CAÓSTICA Alkartea izango da barriro be 52. edizino honen amaiera ekitaldiaren arduraduna eta UFO-PORNOari eskainitako festa bat antolatuko dau.
Lekeitioko 33. Bideo eta Zine Bilerea zemendiaren 23tik 27ra
2010-11-16 16:50 BarriakZemendiaren 23tik 27ra bitartean ikusgai izango diran 39 film laburrak bi kategoriatan banatuko dira: profesionalak eta amateurrak. Kategoria bakotxean sei sari emongo dira. Kategoria profesionalean 12 film aurkeztu dira eta amateurrean ganerako 27ak. Aurkeztu diran 39 zuzendarietatik 25 gipuzkoarrak dira, 13 bizkaitarrak (bi Lekeitiokoak) eta 2 nafarrak.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...