Lekeitioko 33. Bideo eta Zine Bilerea zemendiaren 23tik 27ra

Bizkaie! 2010-11-16 16:50   Barriak

Zemendiaren 23tik 27ra bitartean ikusgai izango diran 39 film laburrak bi kategoriatan banatuko dira: profesionalak eta amateurrak. Kategoria bakotxean sei sari emongo dira. Kategoria profesionalean 12 film aurkeztu dira eta amateurrean ganerako 27ak. Aurkeztu diran 39 zuzendarietatik 25 gipuzkoarrak dira, 13 bizkaitarrak (bi Lekeitiokoak) eta 2 nafarrak.

Lekeitioko Udalak beste urte batez antolatu dau euskera hutsean egiten dan zinemaldi bakarra, eta oraingoan 33. ekitaldia beteko dau Lekeitioko Bideo eta Zine Jaialdiak. Aurtengo edizinoan, 40 lan aurkeztu dira baina bat ez onartua izan ostean, 39 film laburrek parte hartuko dabe eta Urrezko Antzarra saria irabazteko lehiatuko dira zemendiaren 23tik 27ra bitartean, antolatzaileek adierazo dabenez.

Zinemaldiaren antolaketea orain dala urte bi hartu eban bere gain Lekeitioko Udalak, ordura arteko antolatzaileek taldearen desegitea iragarri ondoren. Beraz, Udala arduratu zan zinemaldiaren antolaketaz, 'ezin geuntsalako Euskal Herrian euskera hutsean egiten dan zinemaldi bakarrari hilten itxi', Jose Mari Cazalis herriko alkateak adierazo dauenez.

Kontuak kontu, Lekeitioko 33. Bideo eta Zine Jaialdia zemendiaren 23an abiatuko da, eta egunero izango dira ikusgai zenbait film labur Ikusgarri zinema-aretoan. Zemendiaren 23tik 27ra bitartean ikusgai izango diran 39 film laburrak bi kategoriatan banatuko dira: profesionalak eta amateurrak. Kategoria bakotxean sei sari emongo dira; kategoria profesionalean 12 film aurkeztu dira eta amateurrean ganerako 27ak. Aurkeztu diran 39 zuzendarietatik 25 gipuzkoarrak dira, 13 bizkaitarrak (bi Lekeitiokoak) eta 2 nafarrak.


Lekeitioko 33. Bideo eta Zine Jaialdian ikusgai izango diran lanak:

- Amateurrak: 27
Sailka banatuta:
Argumentokoak: 7
Dokumental edo erreportajea: 7
Sormenezkoak: 13

- Profesionalak: 12
Sailka banatuta:
Argumentozkoak:4
Dokumental edo erreportajea: 4
Sormenezkoak: 4

XXXIII. Euskal Zine eta Bideo Bilerako epaimahaia hurrengo aditu honeek osotuko dabe: Jabi Coto eta Mare Beobide, biak ala biak, errealizadoreak; Ohiane Garro eta Jon Mantzisidor, biak ala biak, EHUko Arte Ederretako irakasleak.

Jose Maria Cazalis Lekeitioko alkatea gustura azaldu da, 'Lekeition tradizino handikoa eta ikusleen artean zein euskeraz lan egiten daben euskal sortzaileen artean be, hain harrera ona dauen euskeraz egindako zinemaldi honen iraupena ziurtatu ahal izateagaitik'.


I. Benito Ansola Bekea

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak, Lekeitioko Udalaren eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntzinoagaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzearen babesagaz, euskal kulturea zabaldu eta ikus-entzunezkoen produktore gazteei laguntzinoa emoteko asmoz, I. Benito Ansola bekea sortu dau sortzaile gazteentzat.

Lehengo edizino honetara 17 lan aurkeztu dira. Harrera ona izan dau deialdiak, eta aurten aurkeztu barri dan proiektu honi 'etorkizun oparoa' ikusi deutsie antolatzaileek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu