Zineguneak ekimena abian da
2011-01-11 14:50 BarriakEuskadiko Filmategiak herritarrei zuzendutako proposamen barri bategaz aurre egingo deutso 2011 urteari: Zineguneak izeneko ekimena abian jarrita. Izan be, 'gure erakundeak euskal zinemagileen eta ikus-entzuleen arteko topagunea bultzatzeko erabagia hartu dau, urtean zehar estreinauko diran euskal filmen urteera komertziala sustatzeko helburuagaz'.
Euskadiko Filmategiaren Zineguneak Borja Cobeaga, No controles filmaren zuzendariagaz hasiko dira. Lehenengo ekitaldiak Bilboko Alhondigan eta Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira hurranez hurran, urtarrilaren 11n eta 12an, 19:30ean.
Gaur, urtarrilak 11, prentsaurrekoa egin da Euskadiko Filmategiaren egoitzan, Donostian. Zineguneak, 2011ko Filmategiaren proiektu barria, aurkeztu dabe Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiaren zuzendariak eta Borja Cobeaga, No controles filmaren zuzendariak.
Euskadiko Filmategiak herritarrei zuzendutako proposamen barri bategaz aurre egingo deutso 2011 urteari: Zineguneak izeneko ekimena abian jarrita. Izan be, 'gure erakundeak euskal zinemagileen eta ikus-entzuleen arteko topagunea bultzatzeko erabagia hartu dau, urtean zehar estreinauko diran euskal filmen urteera komertziala sustatzeko helburuagaz'.
Euskadiko Filmategiak dei egiten deutse 2011 urtean estreinatuko dan film luze baten produkzinoan buru-belarri dabilzan produkzino-etxeei, Filmategiagaz hartu-emonetan jarri eta eskuartean daben proiektuaren barri emon daien. 'Holan, aldez aurretik antolatu ahal izango dogu proiektu bakotxari jagokon Zinegunea. Euskadiko Filmategiaren eta Euskal Herriko ikus-entzunezko alorrean lan egiten daben profesionalen arteko lankidetzeak gure zinemaren zabalkundea bultzatu leikenaren uste osoa dogu'.
Euskadiko Filmategiak gustora hartuko ditu gain honen harian sor daitekezan proposamen eta iradokizunak. Horretarako, 943-468484 telefono-zenbakira deitu edota filmoteca@filmotecavasca.com helbide-elektronikora idatzi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!