Alex de la Iglesiaren 'Balada triste de trompeta' filmak 15 izentapen lortu ditu Goya sarietarako
2011-01-11 14:41 BarriakZinematografia Arte eta Zientzien Akademiak gaur goizean, urtarrilak 11, emon dau ezagutzera XXV. edizinoaren hautagaien zerrendea. Bertan, Balada triste de trompeta pelikuleak 15 izentapen jaso ditu, tartean Pelikula Onena, Zuzendaritza Onena eta Gidoi Onena sarietarakoak.
Alex de la Iglesiasen Balada triste de trompeta eta Agusti Villarongaren Pa negre dira datorren zezeilaren 13an banatuko diran Goya sarietan garaikur gehien jasoteko faborito nagusiak.
Zinematografia Arte eta Zientzien Akademiak gaur goizean, urtarrilak 11, emon dau ezagutzera XXV. edizinoaren hautagaien zerrendea. Bertan, Balada triste de trompeta pelikuleak 15 izentapen jaso ditu, tartean Pelikula Onena, Zuzendaritza Onena eta Gidoi Onena sarietarakoak.
Alex de la Iglesiaren filmak, halanda be, ez dau erraz izango, Pa negre eta También la lluvia pelikulek be izentapen ugari jaso ditue eta. Agusti Villarongaren Pa negre-k 14 lortu ditu, besteak beste, Pelikula Onena, Zuzendaritza Onena eta Gidoi Egokitu Onena arloetan.
También la lluvia (13), Buried (10), Biutiful (8) eta Lope (7) filmak be Goya Saria irabazteko lehian egongo dira datorren zezeilaren 13an egingo den sari-banaketa ekitaldian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!