Donostiako Tabakalera zirku bihurtuko da barikuan, 'Balada triste de trompeta' filmaren aurrestreinaldirako
2010-12-09 09:23 BarriakBalada triste de trompeta frankismoaren azken urteetan girotutako komedia dramatiko bat da. Gidoi Onenaren Leoia eta Zuzendaritza Onenaren Zilarrezkoa Leoia irabazi zituan Veneziako Zinemaldian.
Donostiako Tabakalera zentroa zirku zahar bat izango da bariku honetan, abenduaren 10ean, Balada triste de trompeta Alex de la Iglesia bilbotarraren azken filmaren aurrestreinaldia dala eta. Gaztekutxak antolatu dau ekitaldia.
Kutxak prentsa ohar batean jakinarazo dauenez, barikuan Tabakalera izango dan zirku dekadente honen pista batean emongo da zinemagile bilbotarraren pelikula barriaren aurrestreinaldi esklusiboa. Filmaren estreinaldi ofiziala astebete geroago izango da zinema-aretoetan.
Balada triste de trompeta frankismoaren azken urteetan girotutako komedia dramatiko bat da. Gidoi Onenaren Leoia eta Zuzendaritza Onenaren Zilarrezkoa Leoia irabazi zituan Veneziako Zinemaldian.
Era berean, Tabakalerako zirkuko beste pistan jai giroa izango da, eta bertan Catering Circus saioaz eta Guille Milkyway-en musikaz (La Casa Azul) gozau ahal izango da.
Gaztekutxa Show ekimena Gaztekutxaren proposamena da eta dagoeneko Gaztekutxaren 200 bezerok lortu dabe sarrera bikotxa ekitaldian egoteko gaztekutxashow.com webgunearen bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!