11.000 lagunek parte hartu dabe 52. Zinebiko atal ofizialeko eta ziklo paraleloetako emonaldietan

Bizkaie! 2010-12-01 13:37   Barriak

Ikus-entzule gehien izan eban hitzorduetako bat euskal zinearen topaketea izan zan, FAS Zine Klubak antolatua. Bertan 80 Egunean film luzea aurkeztu zan, eta filmaren zuzendariek, Jon Garañok eta José Mª Goenagak hartu eben parte. Oso partaidetza altua izan zan, baita urtean zehar Zine Eskolek egindako lanari eskainitako egunean eta ZinebiExpress-en, 48 ordutan errodautako laburmetraien lehiaketan be.

Danetara, 10.920 ikus-entzulek hartu dabe parte zemendiaren 22tik 28ra bitartean egin dan 52. Zinebi, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiko atal ofizialeko eta ziklo paraleloetako filmen emonaldietan eta Prezinebira batutako jardueretan (zemendiaren 9tik 20ra bitartean).

Kontuak kontu, parte hartzea aurreko urteetakoaren antzekoa izan da, igoera txiki bategaz, erakusketa gune gehiago egon diralako, beharbada, izan be, aurten Kale Nagusiko BBK Aretoa eta Alondegiko Golem zine aretoak be izan dira. Halan da be, ohikoa danez, ikus-entzuleak, atal ofizialaren barruan Arriaga Antzokian emon ziran eta lehiaketan parte hartu eben 73 filmak ikustera joan ziran batez be. Holan, atal ofizialak 7.402 ikus-entzule izan zituan, zemendiaren 22tik 28ra bitartean. Atal ofizialak Zinemaldiaren erdigune izaten jarraitzen dau.

Arte Eder Museoak eta Alondegiko Golem zine aretoek ziklo espezializatuen emonaldiak jaso zituen, eta baita izaera profesionalagoa eben hitzaldiak be, Scottish Documentary Institut izenekoaren aurkezpena edo Michelangelo Antonioni, documentalista liburuaren aurkezpena, besteak beste. Maisu saio horreek 507 ikus-entzule erakarri zituen.

Horrezaz gan, Guggenheim Museoko auditorioa bete egin zan Javier Rebolloren Aquella vieja luna de bilbao, Mugaritz: la cocina inacabada eta La arquitectura racionalista en el País Vasco euskal produkzinoen estreinaldiak ikusteko. Danetara, 730 ikus-entzulek hartu eben parte gune horretan programautako emonaldietan. Kale Nagusiko BBK Aretoari jagokonez, 424 ikus-entzule izan zituan.


Prezinebi arrakastatsua

Prezinebiren programazinoak orain arteko hiru edizinoetako partaidetzarik onena izan dau, izan be, 1.857 lagunek parte hartu eben Zabalguneko Eraikinean zemendiaren 9tik 20ra antolatutako jardueretan.

Ikus-entzule gehien izan eban hitzorduetako bat euskal zinearen topaketea izan zan, FAS Zine Klubak antolatua. Bertan 80 Egunean film luzea aurkeztu zan, eta filmaren zuzendariek, Jon Garañok eta José Mª Goenagak hartu eben parte. Oso partaidetza altua izan zan, baita urtean zehar Zine Eskolek egindako lanari eskainitako egunean eta ZinebiExpress-en, 48 ordutan errodautako laburmetraien lehiaketan be. Lehiaketa horretara 42 lan aurkeztu ziran, aurreko edizinoan baino zazpi gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu