'Lurralde debekatua' filmaren euskerazko estreinaldia, Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Bizkaie! 2011-02-10 13:47   Barriak

Eusko Jaurlaritzeak sustatutako Zinema euskaraz programeak Lurralde debekatua filma estreinauko dau barikuan Bilboko Multis aretoan, Donostiako Principen eta Gasteizko Guridin.

Eusko Jaurlaritzeak sustatutako Zinema euskaraz programak Lurralde debekatua filma estreinauko dau barikuan Bilboko Multis aretoan, Donostiako Principen eta Gasteizko Guridin, eta zezeilaren 17a arte egongo da ikusgai. Harrison Ford, Ray Liotta eta Ashley Judd aktore ezagunak dira filmeko protagonista nagusiak.

Lurralde debekatua (Crossing over, 2009) istorio gurutzatuz eregitako pelikulea da; hain zuzen be, munduko makina bat lekutatik bizi hobeago baten bila egunero Los Angelesera heltzen diran personen bizipenen kontaketea da. Etorkinok euren egoera legeztatzeko arazo ugari daukiez hasiera-hasieratik, mugea pasau eta atoan: dokumentuen faltsifikazinoa, terrorismoaren kontrako kontrol zorrotza, esplotazinoa beharrean, kulturen arteko txarto-ulertuak... Bizipen larri honeek Ameriketako Estadu Batuetako immigrazino-agenteen gizatasuna kolokan jarriko dabe.

Euskarazko estreinaldietaz gan, Zinema euskaraz ekimenak 30 pelikulatik gora doban ikusteko aukerea emoten dau streaming bidez www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan. Besteak beste, honako lan ezagunok dagoz bertan: 80 egun, Ander, Nire aitaren etxea, Zorion perfektua, Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu