Alex de la Iglesiak Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidente kargua itxiko dau
2011-01-25 14:58 BarriakAlex de la Iglesiak, Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidenteak, Goya sarien banaketa ekitaldia egin eta gero dimitidu egingo dauela iragarri dau El Pais egunkarian egindako adierazpenetan. Atzo, urtarrilak 24, twitter-en iragarri ebanaren arabera, PSOE, PP eta CiU-k 'Sinde legearen' inguruan lortutako akordioak eragindako dimisinoa da.
Alex de la Iglesiak, Zinema Arte eta Zientzien Akademiako presidenteak, Goya sarien banaketa ekitaldia egin eta gero dimitidu egingo dauela iragarri dau El Pais egunkarian egindako adierazpenetan. Atzo, urtarrilak 24, twitter-en iragarri ebanaren arabera, PSOE, PP eta CiU-k 'Sinde legearen' inguruan lortutako akordioak eragindako dimisinoa da.
Karguan egon dan urte bi honeek bere bizitzako onenetarikoak izan dirala esan dau, baita asko ikasi dauela be. Sortzaileek sarean daben lekuaz be egin dau berba artikulu horretan. Hasiera batean gaia ezagutu barik hasi zala lanean autortu dau eta, horrek, bere ikuspuntua azaltzeko aukerea emon eutsola dino.
De la Iglesiaren esanetan, merkaduaren eredua zabaldu eta zuzendu beharra dagoala onartu eban eta, horren harian, 'eskaintza legala ez dala nahikoa eta artxiboak alkarbanatzea ezinbestekoa dala uste dot', adierazo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!