Alex de la Iglesia 'La chispa de la vida' pelikula barria filmetan hasi da

Bizkaie! 2011-02-08 11:26   Barriak

Salma Hayek eta Jose Mota protagonista dirala, Santiago Segura, Juan Luis Galiardo, Blanca Portillo, Fernando Tejero, Carolina Bang eta Manuel Tallafe be agertzen dira aktore-zerrendan. Alex de la Iglesiak berak egin dau Randy Feldman-en jatorrizko gidoiaren moldaketea.

Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarra La chispa de la vida izenburuko bere pelikula barria filmetan hasi da atzo eta zazpi bat aste emongo ditu horretan Madril eta Cartagenako inguruetan.

Salma Hayek eta Jose Mota protagonista dirala, Santiago Segura, Juan Luis Galiardo, Blanca Portillo, Fernando Tejero, Carolina Bang eta Manuel Tallafe be agertzen dira aktore-zerrendan. Alex de la Iglesiak berak egin dau Randy Feldman-en jatorrizko gidoiaren moldaketea.

Mutua Madrileñaren Kristalezko Torrea eta Cartagenako Romano Antzokia lako lekuetan filmauko dau De la Iglesiak bere pelikula barria. La chispa de la vida Andres Vicente Gomezek eta Ximo Perezek produzidu dabe.

Istorioari jagokonez, Roberto langabezian dagoan publizista bat da; ez dau lanik topetan agentzia guztiek ezetza emoten deutsielako. Bere egoera ekonomikoa etsigarria da. Inork ez dau aintzat hartzen bera izan zala Coca-Colaren la chispa de la vida goiburudun kanpaina sonatuaren sortzailea.

Egoerea goitik behera aldatuko da auto istripu larri bat izaten dauenean; atrapauta gelditu da eta osasun-langileak, suhiltzaileak eta osagileak ez dira ados jarten erreskatetako moduaz. Ezbeharra hain da zentzunik bakoa eta dramatikoa, hedabideen interesa pizten dauela.

Protagonisteak publizista legez dauen esperientzia aprobetxetea erabagiko dau egoerea erabili eta ikuskizun mediatiko bihurtuz. Horretarako agente bat kontratauko dau. Asmoa telebistei esklusibea saltzea eta bere familiaren etorkizuna betirako konpontzea da.

Luisa, haren emaztea, istripuaren tokira heldu eta bere senarraren inguruan sorturiko ikuskizuna indarbarik ikusiko dau. Ideia bertan behera ixteko konbentziduten saiatuko da, baina Robertok esklusibea lortzeko dauen obsesinoa gero eta handiagoa da. Halan da be, telebistakaz dituan negoziazinoak luzatu egingo dira, interesak agertuko dira eta erreskatea zaildu egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu