Eskola-umeek emigrazinoaz eta bizikidetzearen aniztasunaz gogoetea egiteko Zineskola antolatu dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2011-01-31 11:08   Barriak

Bilboko 11 ikastetxetako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek Zineskola aniztasunean alkarregaz biziteko baloreei buruzko hezkuntza-programan parte hartuko dabe zezeilaren 1ean, 2an eta 3an. Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailak garatutako programa bat da, Irudi Biziak erakundeagaz lankidetzan.

Bilboko 11 ikastetxetako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek Zineskola aniztasunean alkarregaz biziteko baloreei buruzko hezkuntza-programan parte hartuko dabe zezeilaren 1ean, 2an eta 3an. Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailak garatutako programa bat da, Irudi Biziak erakundeagaz lankidetzan. Zinema euskarri ludiko legez erabiliz, ikasleen erreakzinoak, emozinoak eta hausnarketak pizteko antolatu da, emigrazinoa, aniztasuna eta bizikidetzearen kudeaketea lako gaurkotasun handiko gaietan.

Antolatzaileek adierazo dabenez, nerabeak beren bizimoduaren aurrean jarri nahi ditu programak. Horretarako, hausnarketa kritikoa eta eraikitzailea erabilten dau, bizitzan bertan agertzen jakezan egoerei aurre egiteko trebeziak garatzen lagunduz zein gizarte-ingurunearen presinoari eusteko mekanismoak piztuz. Programeagaz batera, material didaktikoa dago, ikasgeletan lantzeko beren-beregi sortutakoa.

Horretarako, zezeilaren 1ean eta 2an bina saio egingo dira, 9:00etatik 11:00etara, AlhondigaBilbaoko Golem zinema-aretoetan, programan parte hartzen daben ikastetxeetako 693 ikasleri zuzenduta: Askabide Ikastetxea; Begoñako Andra Mari Ikastetxea; Karmengo Andra Mari Ikastetxea; Solokoetxe BHI; Mariaren Aurkezpena Ikastetxea; Berriotxoa Ikastetxea; Abe Maria Ikastetxea; Ibaigane Ikastetxea; Kirikiño Ikastola; San Ignazioko BHI eta Txurdinaga Behekoa BHI.

Halan da be, ikasleak ez dira ekimenaren hartzaile bakarrak izango, programa didaktikoak parte hartzen daben ikasleen gurasoei zuzendutako atala baitauka. Holan, zezeilaren 3an, 18:30etan hasita, Indautxuko Karmen aretoan ikasleek ikusitako filmen proiekzinoa egingo da, filmak proposatutako jokabideak ezagutu eta horreei buruzko gogoetea egin ahal izateko.

Bilboko ikasleek alor sozial eta afektiboan daben jokabideari buruz gogoetea egin daien aukeratutako filma arrakasta handiko Amerika (2009) da, Cherien Dabis palestinar-amerikar egilearena.

Pelikulak Muna izeneko Zisjordaniako emakumearen bizitza erakusten dau. Bere dibortzioaren ondoren, AEBetan lan eta egonaldi baimena lortzen dau. Bere seme nerabeagaz batera, ahiztearen etxera doa bizitera. Bertan, familia barriari egokitzeaz batera, kultura barria eta Irakeko gerrearen ostean sortutako aurreretxiei aurre egin beharko deutsez. Film honetan etorkinek ohitura aldaketen aurrean edo identidade propioaren aldeko burrukan topautako aurreretxiak islatzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu