Deustu eta deustuarrak hurretik ezagutzeko aukerea

Bizkaie! 2011-02-10 16:12   Barriak

Datorren astean aurkeztuko dabe hogeita bost minutuko Deustu: Sentimendu baten Jatorria / El Origen de un Sentimiento bideoa.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbao Izan programearen barruan, Deustu: Sentimendu baten Jatorria / El Origen de un Sentimiento bideoa aurkeztuko dau datorren astean. Hogeita bost minutuko lanak Deustuko eleizate zaharraren historia eta Bilbogaz bat egin ostean euki eban bilakaerea kontetan ditu. Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda, Deustuko erribera, Arangoiti eta Deustuko San Pedro auzoek bizi izan daben garapenak be leku berezia dauka ikus-entzunezko honetan.

Deustu: Sentimendu baten Jatorria / El Origen de un Sentimiento egiteko, ikerlariekaz batera, hainbat deustuarrek be parte hartu dabe, batez be euren lekukotzen bitartez. Deusturen hamaika alderdi jaso ditue bideoan: antxinako eleizatearen ezaugarri ziran elementuen deskripzinoa –udaletxea, banderea, eskolea, etab.–; udalerri zanean eta Bilboko urian sartu ondorengo gizartea zelangoa zan; ekonomia, kultura eta hezkuntza alorreko bizitzaren nondik norakoak, eta abar.

Igaz beste bideo bat kaleratu eban Bilbao Izan ekimenak: Errekalde: Lekuak eta lekukoak - Rostros y rastros. Bilbao Izan-en helburu nagusia Bilbo eta auzoen historian sakontzea da, baita ezagutza horri ahal danik eta hedapen handiena emotea be.


Hona hemen bideoaren emonaldiak:

- Astelehenean, zezeilaren 14an, Deustuko Erriberako Zwap pabilioian, 20:00etan.

- Martitzenean, zezeilaren 15ean, Arangoitiko Udaltegian, 19:15ean eta 20:00etan.

- Eguaztenean, zezeilaren 16an, San Inazioko Udaltegian, 19:15ean eta 20:00etan.

- Eguenean, zezeilaren 17an, Deustuko Udaltegian, 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan.


Ganera, zezeilaren 18tik aurrera, bideoa Bilboko Udaleko webgunean ikusi eta bertatik hartu ahal izango da: www.bilbao.net.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu