Glam Les.Gay.Trans Zinemaldiaren bosgarren edizinoa astebururako prest
2011-02-09 14:12 BarriakEHGAM (Euskal Herriko Gay.Les Askapen Mugimendua) taldeak Glam Les.Gay.Trans Zinemaldiaren bosgarren edizinoari ekingo deutso asteburuan.
EHGAM (Euskal Herriko Gay.Les Askapen Mugimendua) taldeak Glam Les.Gay.Trans Zinemaldiaren bosgarren edizinoari ekingo deutso asteburuan Errenterian eta Donostian. Aurreko urteetan legez, gay, lesbiana eta transexualen gaiak jorratzen dituen zortzi lan egongo dira ikusgai.
Glam zinemaldian film labur zein luzeak edo dokumentalak ikusteko aukera izango da. Lanon bidez, jentea herrialde eta ikuspegi desberdinetako errealidadeetara gerturatzea gura dau EHGAM taldeak; izan be, sexu-orientazino edo genero-identidadea dala-eta izandako diskriminazinoaren aurka burrukan dabizan hainbat lagunen lekukotzak agertuko dira filmeetan. Antolatzaileen ustez, gure gizartean oraindino ohikoak diran aurreretxien aurka egiteko eta arautik kanpo dagozan sexu-esperientzien barri izateko modu aproposak dira holango ekimenak.
Hona hemen Glam Zinemaldiaren aurtengo egitaraua:
- Zezeilaren 12an, zapatua, Errenteriako Hiria Kultur Gunean, 19:00etan.
- Recessive. EUA / 2010 / 31’ / Zuz.: Logan Kibens
- To Comfort You. EUA / 2009 / 10’ / Zuz.: Marc Saltarelli
- Elige siempre cara. Espainia / 2010 / 37’ / Zuz.: Alfonso Cortés, Juanjo López
- Zezeilaren 13an, domekea, Errenteriako Hiria Kultur Gunean, 19:00etan.
- Vivir de negro. Espainia / 2010 / 12’ / Zuz.: Alejo Flah
- La visita. Txile / 2010 / 15’ / Zuz.: Mauricio López
- GUERRILLER@S. Espainia / 2010 / 54’ / Zuz.: Montse Pujantell.
- Zezeilaren 14an, astelehena, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan.
- Frischluft-therapie. Alemania / 2010 / 6’ / Zuz.: Christoph Scheermann.
- Cuchillo de palo. Espainia- Paraguay / 2010 / 93’ / Zuz.: Renate Costa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!