Telmo Esnal eta Asier Altuna 'Urteberrion, amona!' pelikulea filmetan hasiko dira martian

Bizkaie! 2011-02-14 17:39   Barriak

Sasoiko personen zainketea hartu dabe gaitzat film barrian, eta ez dabe euren umore baltza ahaztu.

Zinegile gipuzkoarrek euren euskerazko bigarren pelikulearen filmazinoa laster hasiko dabe Bera, Etxalar eta Erratxuko herrietan. Aupa Etxebeste! film arrakastatsuaren (70.000 ikusle izan zituan) sortzaileek sasoiko personen zainketea hartu dabe gaitzat lan barrian, eta ez dabe euren umore baltza ahaztu.


Mari izeneko emakumea da protagonista nagusia; alarguna da, eta Maritxu alabeagaz eta honen gizon Joxemarigaz bizi da. Marik gero eta laguntasun handiagoa behar dau, baina etxeko giroa gero eta eskasagoa da. Joxemarik nagusien etxe batera eroan gura dau, baina badaki emazteak ezetz esango deutsola. Orduan, alabeagaz eta suhinagaz plan berezi bat asmauko dau amaginarreba zaharren egoitzara bialtzeko. Mari, azkenean, nagusien etxera joango da, baina iges egiten dau eta orduan hasiko dira etxekoen buruko minak.

Irusoin produkzino etxearen asmoa Urteberri on, amona! aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztea da, beste pelikula batzukaz (80 egunean eta Aupa Etxebeste!) egin dauen moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu