Gotzon Elortza getxoztarraren hiru dokumental zaharbarritu ditu Euskadiko Filmategiak
2011-07-14 12:11 BarriakEuskadiko Filmategiak euskerazko lehenengo dokumentalak zaharbarritu ditu, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko ditue, irailean. Berreskuratutako lan guztiak Gotzon Elortza getxoztarrak egindakoak dira. Euskal jatorriko ikus-entzunezko filmak eta dokumentalak gordeteaz gan, pelikulak barriztu egiten ditu Filmategiak.
Euskadiko Filmategiak euskerazko lehenengo dokumentalak zaharbarritu ditu, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko ditue, irailean. Berreskuratutako lan guztiak Gotzon Elortza getxoztarrak egindakoak dira. Euskal jatorriko ikus-entzunezko filmak eta dokumentalak gordeteaz gan, pelikulak barriztu egiten ditu Filmategiak.
Hiru dira Filmategiak zaharbarritu dituan dokumentalak: Ereagatik Matxitxakora (1960), Elburua Gernika (1962) eta Aberria (1961). Gaur egun daukaguzan euskerazko dokumentalik zaharrenak dira. Elortzak euskeraz pentsau eta produzidu zituan filmak; euskereak ikus-entzunezkoen arloan presentziarik ez eukala-eta, grabazinoak egiten hasi zan. Joxean Fernandez Filmategiko zuzendariak prentsaurrekoan aurreratu ebanez, hiru dokumentalak DVD formatuan zabaltzeko asmoa dabe.
Gotzon Elortzaren beharren zaharbarritzeagaz batera, Euskadiko Filmategiak erakundearen memoria aurkeztu eban. Transizino urtea izan zan 2010, eta aurrera begira hiru helburu nagusi ditu Filmategiak: ikus-entzunezkoak zabaltzea, Euskal Herriko kultura zinematografikoa bultzatzea eta beste herrialde batzuetako filmategiekaz hartu-emonak sustatzea.
Igaz beste urte batzuetan baino proiektu gitxiagotan hartu dau parte Filmategiak, hainbat egitasmo bertan behera geratu dira, diru gitxiago euki dabe eta. Dana dala, 2010eko jardueren artean azpimarratzekoak dira Kimuak programearen uzta barria eta Euskadiko Ikus-Entzunezko Artxiboen Sarea osotzen izandako parte-hartzea garrantzitsua.
Urtea amaitu orduko ekimen bi aitatu ziran Donostiako prentsaurrekoan: uda ostean Alex de la Iglesia zinemagilearen liburua kaleratuko da eta bere lanen ganeko zikloa egingo da. Horrezaz aparte, zemendiaren 24an eta 25ean ikus-entzunezko artxiboen eta digitalizazino prozesuen inguruko erronkak aztertuko dituan mintegia preparauko dabe Donostian, San Telmo Museoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!