'Lost in the Ether' izan da Amstel Surfilm Festibaleko lan onena

Bizkaie! 2011-06-13 15:36   Barriak

Donostian, joandako astegoienean izan da 2011ko Amstel Surfilm Festibala Japoniako surfaren eta bertako olatuen protagonismo bereziagaz.

Lost in the Ether, Andrew Kidman australiarraren lanak irabazi dau film onenaren sari nagusia IX. Amstel Surfilm Festibalean. Ikuslearen saria, barriz, Maxence Peyras frantziarraren Bono filmak jaso dau.

Film laburrei jagokenez, Mickey Smithen Dark side of the lens izan da onena, epaimahaiaren eta ikusleen eretxiz.

L'aperitif frantziarrak epaimahaiaren aitamen berezia lortu dau eta ingurumenari buzko film labur onenak, Monsters sufboards lanak, Olatu garbiak izeneko saria eskuratu dau.

Beste alde batetik, Kepa Acero bizkaitarrak bertoko film labur onenaren saria irabazi dau La ruta norte lanagaz, eta Axi Munianek, barriz, Euskadiko lan onenarena, Negu gordina filmagaz.

Azkenik, Speed Flying in Wengen izan da epaimahaiaren eretxiz mikrolabur onena.

Donostian, joandako astegoienean izan da 2011ko Amstel Surfilm Festibala Japoniako surfaren eta bertako olatuen protagonismo bereziagaz. Ohikoa dan legez, erakusketak, kontzertuak eta proiekzinoak izan dira Donostiako jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu