Zinemea eta musikea protagonista, Bilborockeko jatorrizko bersinoko programa barrian

Bizkaie! 2011-06-20 11:30   Barriak

Bagilaren 20an hasiko da Bilborockeko jatorrizko bersino azpidatziko zinema-programea. Fatih Akin-ek 2005ean estreinautako Crossing the Bridge: The sound of Istanbul filma izango da zikloko lehenengoa.

Bagilaren 20an hasiko da Bilborockeko jatorrizko bersino azpidatziko zinema-programea. Fatih Akin-ek 2005ean estreinautako Crossing the Bridge: The sound of Istanbul filma izango da zikloko lehenengoa. Ikusgai izango diran film guztiek zinemea eta musikea buztartzen ditue, eta diziplina bien arteko hartu-emonak agiri ditue.

Bilboko Udaleko Gazteria sailak sustatu dau Bilborockeko zinema-programea, uriko gazteak ikus-entzunezko kulturara hurreratzeko asmoz, eta filmak jatorrizko bersinoan ikusteko eskaintzea ugaltzeko helburuagaz. Hitzorduak astelehenetan izango dira, irailera bitarteakoak Martzana kaian, eta hortik aurrerakoak, Bilborocken bertan.

Crossing the Bridge: The sound of Istanbul (Fatih Akin, 2005) izango da lehenengo filma, bagilaren 20an, 22:00etan. Einstürzende Neubauten Alemaniako talde abangoardistako kide Alexander Hackek Istanbul uriko musikaririk ospetsuenak, estilo eta asmo guztietakoak, erakutsiko ditu, Fatih Akinen kamarea lagun dauela.

Bagilean hasi eta abenduan amaituko da zikloa. Hemen, egitarau osoa:

- Garagarrilaren 18a, Martzana kaia: I´m Not There (Todd Haynes, 2007), Bob Dylani buruzkoa.

-Abuztuaren 29a, Martzana kaia: Agian (Arkaitz Basterra, 2006): musika, poesia, pintura eta euskal herritarrak New
Yorken.

- Irailaren 19a, Martzana kaia: No acepto!!! (Jose A. Alfonso eta Alberto Bocos, 2007): punkaren eta hardcorepunkaren
hasierea Espainian.

- Urriaren 3a, Bilborock: Les Triplettes de Belleville (Sylvain Chomet, 2003): jazzari eta zinema musikalari omenaldia.

- Urriaren 31, Bilborock: The Rocky Horror Picture Show (Jim Sharman, 1975): gaur egungo musikala.

- Zemendiaran 7a, Bilborock: CSNY/Déjà Vu (Bernard Shakey, 2008): CSNY talde ezagunaren kanta bakezalea.

- Zemendiaren 28a, Bilborock: Woodstock (Michael Wadleigh, 1970), jaialdiari buruzko dokumentala.

- Abenduaren 5a, Bilborock: The Nightmare Before Christmas (Henry Selick, 1993), Tim Burtonen musikala.

- Abenduaren 26a, Bilborock: 24 Hour Party People (Michael Winterbottom, 2002), gaur egungo eszena musikalari buruzko dokumentala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu