Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerak lanak bialtzeko epea edegi dau

Bizkaie! 2011-05-24 14:11   Barriak

Zemendiaren 29tik abenduaren 3ra bitartean egingo da aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilera, eta daborduko lanak bialtzeko epea edegi dabe antolatzaileek. Filmak jasoteko azkenengo eguna irailaren 9a izango da.

Zemendiaren 29tik abenduaren 3ra bitartean egingo da aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilera, eta daborduko lanak bialtzeko epea edegi dabe antolatzaileek. Filmak jasoteko azkenengo eguna irailaren 9a izango da.

Zine Bilerarako lanak DVD bideo formatuan aurkeztu behar dira. Euskerea izango da jaialdiko lan guzti-guztietan erabiliko dan hizkuntzea, eta azpitituluetan be euskerea erabiliko da. Muntaia-lana egin osteko pelikulak bakarrik onartuko dira. Bideoek gehienez 30 minutu iraun behar dabe.

Kategoria bi dagoz Lekeitioko Zine Bilerako lehiaketan: amateurra eta profesionala. Eta kategoria bakotxak hiru sail ditu, hain zuzen be, sormenezkoa, argumentuzkoa eta dokumentala edo erreportajea. Beraz, sei irabazle izango dira, eta horretatik epaimahaiak bat aukeratuko dau bilerako filmik onena izendatzeko. Irabazleak garaikur berezia jasoko dau. Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazo eta banatuko dira.

Bideoak helbide honetara bialdu behar dira:

34. Euskal Zine Bilera
Eusebio Erkiaga Kultur Etxea
R. M. Azkue 5
48280 Lekeitio

Eta argibide gehiago behar izan ezkero:

Telefonoz: 94 624 34 82 edo 688 653 054
Faxez: 94 624 32 86
Posta elektronikoz: zinebilera@zinebilera.com
Webgunea: www.zinebilera.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu