Zinema Euskaraz programeak 'Azken gaua' filma estreinauko dau EAEko zinema-aretoetan
2011-06-21 12:12 BarriakEusko Jaurlaritzearen Zinema Euskaraz programeak Azken gaua (Last Night) filma estreinauko dau, bagilaren 24an, Bilboko Multis, Donostiako Antiguo Berri eta Gasteizko Florida aretoetan. Herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea erraztea da ekimenaren helburu nagusia.
Eusko Jaurlaritzearen Zinema Euskaraz programeak Azken gaua (Last Night) filma estreinauko dau, bagilaren 24an, Bilboko Multis, Donostiako Antiguo Berri eta Gasteizko Florida aretoetan. Herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea erraztea da ekimenaren helburu nagusia.
Azken gaua Massy Tadjedin zuzendari iraniarraren filmak bikote arazoak, jeloskortasuna eta traizinoa jorratzen ditu. Keyra Knightley eta Eva Mendes aktore ezagunek hartzen dabe parte filman, besteak beste.
Joanna (Keira Knightley) eta Michael (Sam Worthington) bikote perfektua dira: gazteak, ederrak eta arrakastatsuak. Halango baten, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dira. Joannak susmo txarra hartu deutso senarraren eta haren lankide baten (Eva Mendes) arteko hartu-emonei. Zalantza sortuko da Joannarengan, eta zalantza horrek bere lehenengo maitale izandako Alex (Guillaume Canet) beste modu batera ikustera bultzatuko dau. Massy Tadjedinek bat-batean hartutako erabagi batek bizitzan zenbaterainoko eragina izan leiken azaltzen deusku istorio honen bidez.
Tadjedinen pelikularen estreinaldiagaz batera, Zinema Euskaraz programeak lau DVD barri ipini ditu salgai: Horton, Ice Age 3, Percy Jackson eta Tximista-Lapurra’eta A Taldea. Eta laster beste film bi plazaratuko ditue, Marmaduke eta Gaua eta Eguna. DVDak 12,95 euroren truke erosi daitekez, Elkar dendetan eta azalera handietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!