Bilboko Udalak XIX. mendetik aurrerako Basurtuko auzoaren azken historiari buruzko bideoa argitaratu dau

Bizkaie! 2011-06-13 14:29   Barriak

Ia 25 minututan, bideoak arreta berezia eskaintzen deutse Bilbo hegoaldean egozan eta erabilera industriala, militarra edo zibila izan daben zenbait eraikin publiko edo pribaturi. Auzo hori, inguruetako probintzietatik etozan eta euren etxebizitza Basurtun ezarri eben zenbait personak Bilbora sartzeko erabilitako atea izan zan, Roblako trenbidearen bitartez.

Apirilaren hasieran inaugurau eta joan dan bagilaren 3ra arte Basurtuko Udaltegian ikusgai egon dan Basurtu, Bilboko gune historikoa argazki lehiaketearen jarraipen moduan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Basurtu auzoa, ate zabalik bideoa aurkeztuko dau bagilaren 15ean eta 16an. Lan horrek, Basurtu auzoak XIX. mendearen amaieratik aurrera bizi izan dauen bilakaerea erakusten dau, bertako biztanleen begiradatik eta esperientziatik.

Ikerlariek, baina baita auzoko persona anonimoek be, euren testigantzea eta tokiko historiari buruzko ezagutza emon dabe, gure uriko gune esanguratsuenetakoari buruzko dokumentala egin ahal izateko. Ekimen hori, Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan programearen barruan sartzen da. Programa horren helburu nagusietakoa Bilboren eta bere auzoen historian sakontzea eta historia hori ezagutarazotea da.

Lana, ezaugarri horreek dituan hirugarrena da, Errekalderi eta Deustuko barrutiari eskainitakoen ondoren. Ia 25 minututan, bideoak arreta berezia eskaintzen deutse Bilbo hegoaldean egozan eta erabilera industriala, militarra edo zibila izan daben zenbait eraikin publiko edo pribaturi. Hegoalde hori, inguruetako probintzietatik etozan eta euren etxebizitza Basurtun ezarri eben zenbait personak Bilbora sartzeko erabilitako atea izan zan, Roblako trenbidearen bitartez.

Garagardao lantegi zaharra, Ospitale Zibil Santua, Miserikordia Etxea, San Mames futbol zelaia, Kaputxinoen parrokia, Garellanoko kuartela edo FEVEko geltokia, bere trenbide zabalguneagaz, Basurtuko biztanleen oroimenean behin eta barriro agertzen diran elementuak dira, oro har, auzoaren uri eraketa eta egitura soziala bera markau daben zenbait eraikin, horreetako asko oraindino be leku berean dagozanak.

Horrezaz gan, bideoak garai haretako persona ezagunenetakoak be aitatzen ditu, familia handiak eta enpresariak Pedro Novia Salcedo edo Miguel de la Vía, besteak beste, eta azken mendean bertako biztanleen aisialdi eta denpora pasarako guneak izan ziranak be erakusten ditu.

Argazki lehiaketan legez, egitasmo honetan be, Basurtuko biztanleen alkarteak eta Joseba Eguiraunek eta Javier del Vigok be lagundu dabe. Bi horreek Bilboko historiari buruzko aztertzaile adituak dira, eta Kultura eta Hezkuntza Sailagaz alkarlanean ibili dira gure uriko auzoen historiaren zanalkundeagaz lotutako zenbait ekimenetan.

Basurtu auzoa, ate zabalik lanaren emonaldiak bagilaren 15ean eta 16an izango dira, Basurtuko Udaltegian, arratsaldeko 18:30etan, 19:15ean eta 20:00etan. Udalaren webgunean be ikusi ahal izango da bagilaren 20tik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu