Kimuak 2011 katalogoa osotuko daben filmeen zerrendearen barri emon dabe

Bizkaie! 2011-07-20 15:42   Barriak

Kimuak programako epaimahaiak 2011ko katalogoa osotuko daben bederatzi filmen zerrendea jakinarazo dau. Kimuak programeak Euskal Autonomia Erkidegoan egindako film laburrak ezagutarazotea dau helburu. Aurtengoa hamalaugarren edizinoa izango da. Ekimenaren sustatzaileak Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Etxepare Erakundea eta Euskadiko Filmategia dira.

Kimuak programako epaimahaiak 2011ko katalogoa osotuko daben bederatzi filmen zerrendea jakinarazo dau. Ondoko lanek hartuko dabe parte katalogoan: Bucle, Aritz Moreno; La calma, David González; La casa del lago, Galder Gaztelu-Urrutia; Coptos, Álvaro Sau; La media pena, Sergio Barrejón; Muy cerca, Iván Caso; She’s Lost Control, Haritz Zubillaga; Lagun mina, Joxe Mari Goenaga; eta, Gregorio Muroren animazinozko filma.

Kimuak programeak Euskal Autonomia Erkidegoan egindako film laburrak ezagutarazotea dau helburu. Aurtengoa hamalaugarren edizinoa izango da. Ekimenaren sustatzaileak Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Etxepare Erakundea eta Euskadiko Filmategia dira.

Kimuak 2011ko epaimahaiko kideak izan dira Emiliano Allende, Medina del Campoko Zinema Astearen zuzendaria; Josemi Beltrán, Donostia Kulturako Zinema Unitatearen zuzendaria; Esperanza Luffiego, Tabakalerako Ikus-entzunezkoen arduraduna; Pilar Martínez-Vasseur, Nanteseko Unibersidadeko irakaslea eta Nanteseko Rencontres du Cinéma Espagnol ekimenaren Zuzendaritza Batzordeko kidea; eta Edurne Ormazabal, EITB.com-eko zuzendaria.

Luze eztabaidatu ondoren aukeratu zitua epaimahaiak Kimuaken katalogo barria osotuko daben bederatzi film laburrak, jasotako 64en artean. Behin betiko zerrendatik kanpo gelditu ziran film labur batzuek katalogoan egotea merezidu dabe, baina epaimahaikideek derrigor itzi behar izan ditu batzuk kanpoan.

Orain hiru urte lez, aurtengo katalogoak be zinematografiako hiru genero nagusiak batu ditu: fikzinoa, dokumentala eta animazimoa. Nabarmentzeko modukoa da film laburretako bi zuri-baltzean eginda dagozala, eta beste bitan garrantzi handia dauela off ahotsak. Film laburren jatorriari jagokonez, bost Gipuzkoan egindakoak dira, eta lau Bizkaian. Generoari begiratuta, fikzinoa, thrillerra eta genero baltza dira nagusi katalogoan. Badira dramak eta film labur sozialak be. Aurreko urteetan moduan, oraingoan be ez dago komediarik. Film laburretako hiruk, ganera, ez dauke alkarrizketarik. Hiru gaztelaniaz dagoz, batek euskerea eta gaztelania erabiltzen ditu, eta beste bat euskara hutsean dago. Bada ingelesezko film labur bat be.

Urtero moduan, aurtengoan be, zuzendari batzuek parte hartu dabe inoiz Kimuaken (Aritz Moreno, David González, Jose Mari Goenaga, Haritz Zubillaga eta Gregorio Muro), eta beste batzuk lehenengo aldiz egongo dira katalogoan (Galder Gaztelu-Urrutia, Álvaro Sau, Sergio Barrejón eta Iván Caso).

Bucle film laburra Aritz Moreno donostiarrak zuzendu eta produzidu dau. Bigarrenez egongo da Moreno Kimuak katalogoan, 2008an Cotton Candy aurkeztu eban eta. Minutu biko iraupena baino ez dau filmak. Gizon bati, telefono bati, kafe bati...eta kiribil bati buruzkoa da.

La calma lana David González bilbotarrak zuzendu dau, eta Bitart New Media enpresak produzidu dau. Gonzálezek 2006ko,2008ko eta 2009ko katalogoetan hartu eban parte. Filmak familia dau ardatz: gaixotasuna eta, kasu honetan, dementzia familian zelan garatzen eta zabaltzen diran erakusten deusku.

La casa del lago Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendua eta Basque Films eta Peccata Minutak produzidutakoa da. Martxelo Rubio dau protagonista thriller obsesibo eta korapilotsu honek.

Coptos filma Álvaro Sau donostiarrak zuzendu eta produzidu dau. Monje koptoei buruzko dokumentala da, 2010ean Egipton grabautakoa.

Lagun mina Joxe Mari Goenaga ordiziarrak zuzendu dau —Kimuaken 2002ko eta 2005eko katalogoetan izan zan—, eta Donostiako Moriarti enpresak produzidu dau. Euskeraz eta gaztelaniaz egiten dabe filman. Adiskidetasuna da gai nagusia: urruntasuna, jenteak laguntasunari buruz dauen eritxia...

La media pena Sergio Barrejónek zuzendu dau —besteak beste, Éramos pocos filmaren gidoigilea da—, eta Bilboko Lamia Producciones etxeak produzidu dau. Bilboko erdiguneko bulego batean, krisian dagoan exekutibo batek eta lanetik bota barri daben Hegoameriketako emakume etorkin batek alkar ezagutuko dute. Orduan, bien bizitzea aldatu egingo da.

Muy cerca film laburra Iván Casok zuzendu, eta Kowalski Films etxeak produzidu dau. Frantziako Landetan filmautako lan honek hondartzarako bidea aurkitu nahian dabilzan emakume bat eta ume bi ditu protagonista. Ez dabe, baina, bide hori erraz aurkituko...

She’s Lost Control lanak Haritz Zubillaga dau zuzendari —Kimuaken 2001ean eta 2007an hartu eban parte— eta Bilboko Morituri etxea produktore. Etsipenak jota dagoan emakume batek bere egoerea konpondu gura dau...

Gregorio Murok animazinozko film labur bat egin dau. 2008ko katalogoan be hartu eban parte Murok, Tras los visillos lanagaz.

Ohiturea dan lez, Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dira dituzte film labur guztiak, eta orduan zabalduko dabe katalogoa kanpoko jaialdietara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu