'Valeria descalza' filma estreinau dau Ernesto del Ríok

Bizkaie! 2011-06-29 15:50   Barriak

Valeria descalza pelikulea estreinau eban Ernesto del Riok pasa dan barikuan. Gabriela Griffith, Aitor Mazo, Maiken Beitia, Ruben Breña eta Giselda Calero aktoreek parte hartu dabe filman. Gidoia Luis Eguiraun y Xenia Riveryk idatzi dabe. Sendeja Films / Icaic-en produkzinoa da, eta Euskal Telebistaren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa euki ditu.

Valeria descalza pelikulea estreinau eban Ernesto del Riok pasa dan barikuan. Gabriela Griffith, Aitor Mazo, Maiken Beitia, Ruben Breña eta Giselda Calero aktoreek parte hartu dabe filman. Gidoia Luis Eguiraun y Xenia Riveryk idatzi dabe. Sendeja Films / Icaic-en produkzinoa da, eta Euskal Telebistaren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa euki ditu.

Barikuan, Bilbon ( Golem Alhóndiga), Gasteizen (Guridi eta Florida), Donostian (Príncipe), Iruñean (Golem), Madrilen (Golem) eta Bartzelonan (Alexandra) estreinau zan Valeria descalza.

Istorioa uri bitan pasetan da, Bilbon eta La Habanan. Gizon bi, emakume bi eta kanta bat, Descalza izenburukoak, gauza asko azaltzen dituana. Hitzak, musikea eta behin-behineko hainbat sentimendu dira argumentuaren osogai nagusiak. Bost personaiaren bizipenak, uharte batean.

Alde batetik, Salvador (Ruben Breña) bizitzaren amaieran dagoan arkitekto zaharra eta haren hogei urteko alabea, Valeria (Gabriela Griffith) . Eta Valeriagaz batera, Nadia (Giselda Calero). Valeriak orainaldia intensidadez bizi gura dau Nadiaren alboan, eta ez dau aitagaz hartu-emonik izan nahi. Beste alde batetik, Raul (Aitor Mazo) eta Leonor (Maiken Beitia), bikote-harremanaren amaiererearen aurrez aurrez. Raulek berrogeitaka urte ditu, Valeria ezagu eta ezin dau burutik kendu.

Hamabost urte emon ditu ZINEBIko buru Ernesto del Río bilbotarrak pelikularik zuzendu barik; azkenengoa, Hotel y domicilio izan zan. Del Río ustez, Valeria Descalza filman, personaia nagusiek euren buruei galderak egiten deutsiez, diranari buruz, eta batez be benetan izan nahiko leukenari buruz.

Pelikulearen fitxea:

Valeria descalza (101min)

Aktoreak: Aitor Mazo (Raúl), Maiken Beitia (Leonor), Gabriela Griffith (Valeria), Ruben Breña (Salvador), Giselda Calero (Nadia)

Zuzendaria: Ernesto del Río

Gidoia: Luis Egiraun eta Xenia Rivery

Argazki-zuzendaria: Jon D. Dominguez

Montajea: Juan Ortuoste

Arte-zuzendaria: Mikel Aranburuzabala

Musikea: Álvaro Segovia

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu