Kultura trukea egingo dabe gazte zornotzarrek eta asturiarrek
2014-04-28 15:47 kulturbizGazteen sortze-lanaren alde egitea, kulturen eta personen arteko hartu-emonak sustatzea, hizkuntza-aniztasuna azalarazotea, tokiko musikea bultzatzea eta, norberaren lurraldetik kanpora joteko aukerea eskainiz, kultura tradizionala ezagutarazotea dau helburu ekimen honek.
Gizarteratze sasoia abiatu dau '.eus' domeinuak
2014-04-28 15:13Aurrera doa .eus domeinua, daborduko hasi dabe erabilerea gizarteratzeko fasea. 90 aitzindari izango ditu .eus-ek, eta norbanako, alkarte, erakunde publiko edo enpresak izan daitekez. Proposamenak bialtzeko epea maiatzaren 30ean amaituko da, zapatuan Bilbon emondako prentsaurrekoan adierazo ebenez.
Maiatzetik abendura artekoa izango da Darabilbo ekimenaren bigarren aldia
2014-04-28 15:07 Euskerea berbagaiEuskaltegien sareko arduradun Tito Serranok, berba gitxitan laburbatu dau Darabilboren helburu nagusia, euskerea praktiketako aukerea emon nahi dogu, euskaltegitik kanpo, euskerea Bilboko bazter guztietara eroan nahi dogu, uriburuko zortzi barrutietara. Aitor Argotek ganeratu dauenez, helburua parte-hartzea bultzatzea da, Bilbon euskeraz egiteko esparruak dagozala erakustea.
Joxan Artzek eta Bernardo Atxagak Espainiako Kritikearen Saria irabazi dabe
2014-04-28 14:00 sariak-autortzakJoxan Artzek idatzitako heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar) lanek poesia arloko Espainiako Kritikaren Saria jaso barri dabe, eta Bernardo Atxagaren Nevadako egunak (Pamiela) liburuak, narratibakoa. 2013an kaleratutako liburuen artean aukeratu ditu AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak.
Haimar Arejita: 'Itoizen musikea oraindino oso presente dago'
2014-04-28 11:44 BarriketanEspaloian taldeko gitarra-jolea
Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxillergoko ikasleek diskoa grabau dabe
2014-04-25 16:28 MusikeaAixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxilergoko Musika arloko ikasleek disko bat grabau dabe. 2012-2013 ikasturtean, Munduko Bertsolaritza proiektua martxan jarri zan, Bertsolaritzearen laguntzaz, kantuak sortzea, hain zuzen be.
Bonbardaketearen 77. urteurrena gogoratuko dabe astegoienean Gernikan
2014-04-25 15:55Orain 77 urte, 1937ko apirilaren 26an, Kondor Legioak Gernika bonbardeau eban. Astegoien honetan jazotakoa gogoratzeko, ez ahazteko, hainbat ekitaldi egingo ditue, besteak beste, Condor Legioak eragindako Gernikaren suntsipena erakusketea Astran eta Nevadako Unibersidadeko irakasle Xabier Irujoren Memorias de guerra liburuaren aurkezpena.
Naia del Castillok urpeko emakumeen irudietan oinarritutako argazki eta eskulturak batu ditu 'Fluxuak' erakusketan
2014-04-25 15:40 KultureaNaia del Castillo artista bilbotarra dogu Bilbao Artek aurten antolatu dauen produkzino propioko bigarren erakusketako protagonista. Fluxuak izenburupean, emakumearen inguruko lan eskultoriko eta fotografikoak batu ditu, 2013an Bilbao Arteko egonaldian egindako lanaren emoitza moduan, aurten lehenengo aldiz aurkeztuko dituan beste lan batzuekaz batera.
Atzerrian Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa garagarrilean egingo da Donostian
2014-04-25 12:30 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibersidadeetan Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV) antolatu dau aurten be, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Udako Ikastaroakaz lankidetzan, Donostiako Miramar jauregian garagarrilaren 7tik 9ra bitartean.
Ama Lurraren Nazinoarteko Eguna astegoienean ospatuko dabe Busturian
2014-04-25 10:56Euskadiko Biodibertsitate Zentroak tailer, ibilaldi eta dokumentalen emonaldiak antolatu ditu zapatu-domekan Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurtengo edizinoaren helburua eguneroko bizitzan egin behar diran aldaketak nabarmentzea da.
Enpresentzako Microsoft Office 365 euskeraz eskuragarri dago
2014-04-25 10:53Enpresei zuzenduriko Microsoft Office 365 euskeraz, katalanez eta galizieraz eskuragarri dago honezkero, eta zabaltze honi esker, dagoeneko 131 merkatutan dagoan Microsoften produktua 43 hizkuntzatan dago mundu osoan.
'Gorakada 25 urte' erakusketea ikusgai Arrigorriagako XIX. Clown Jaialdian
2014-04-24 18:15 KultureaMaiatzaren 9, 10 eta 11an izango dan Arrigorriagako Nazinoarteko XIX. Clown eta Pailazoen Jaialdiaren egitarauari aurrea hartuko deutso, datorren apirilaren 28tik hasita jaialdia amaitu bitartean, Gorakada antzerki taldearen istorioa laburbatzen dauen erakusketeak: Gorakada 25 urte (1987-2012).
Myanmarreko akabuko gerrea (I)
2014-04-24 15:46 BidaideGobernuak su etena proponidu dau herrialde mailan bake prozesua abiarazoteko asmoz eta guk ondo ikusten dogu hori baina aurrez aurrekoetan ez dago etenik eta guk geure burua defendidu behar dogu azaldu dau GunMaw, matxinatuen jeneralak.
Josetxo Azkonak 'Galdeak eta baleak' poema liburua kaleratu dau
2014-04-24 15:03 KultureaGaldera eta gogoetakaz osotu dau Josetxo Azkonak Galdeak eta baleak (Pamiela) lana. Mueta askotako itaunak egin ditu, baina ez dau erantzunik emon, hori irakurlearen esku dago. Xabier Leteri eskainitako hiru olerki be idatzi ditu.
'Ostiral astronomikoa' egingo dabe hilaren 25ean, Donostian
2014-04-24 11:14Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailak urteko laugarren Ostiral astronomikoa egingo dau barikuan, apirilaren 25ean, Zorroagako egoitzan, Donostian. Saioa 19:30ean hasiko da. Hurreratzen diranek Marteko erretrogradazino buklea ikusiko dabe.
Bilboko eraikin berezienetako batzuk ezagutzeko aukerea dago bisita gidatuen programeagaz
2014-04-23 18:27Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bertako historia sakonago ezagutzeko aukerea eskaini nahi deutse barriro be bilbotar guztiei, maiatzean, bagilean eta irailean Miserikordia Etxea, zezen-plazea eta Basurtuko Ospitalea ezagutzeko antolatuko dituan dobako bisita gidatuen programearen bitartez.
Guggenheim Bilbao Museoak kalera eroango dau Ernesto Netoren erakusketea, Bilbobusegaz alkarlanean
2014-04-23 15:51 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketearen esperientzia Bilboko kaleetara eroango dau Bilbobusi esker, eguazten honetatik, apirilaren 23tik, maiatzaren 4ra bitartean. Iberdrolak babestu dau erakusketea.
Uxue Agirre bilbotarra eta Elena Fernandez barakaldarra, VI. BizkaIdatz sariko irabazleak
2014-04-23 14:43 sariak-autortzakBizkaIdatz literatura-sarien seigarren edizinoko irabazleen barri emon dau Bizkaiko Diputazinoak, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Euskerazko kategorian Uxue Agirre Madariaga bilbotarrak lortu dau saria, eta gaztelaniazkoan, Barakaldoko Elena Fernandez Alonsok. Irabazleek 1.500na euro jasoko ditue.
Bilboko Arte Eder Museoko Liburutegiak 20 liburu askatuko ditu Bilbo, Berango, Basauri, Gurutzeta eta Durangon
2014-04-23 14:08Liburu guztiak behar bezela etiketauta egongo dira eta irakurleek kanpainan zelan parte hartu leikien jakiteko beharrezkoak diran argibideak ditue www.bookcrossing-spain.com webgunean. Bertan, irakurleek liburu bakotxa non askatuko daben esan leikie.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...