Kantu inprobisaduaren jardunaldia egingo dabe Bartzelonan zemendiaren 6 eta 7an, bertsolariak bertan dirala

Bizkaie! 2015-10-30 14:09   Bertsolaritzea

Orain dala aste batzuk Leonen egin zan moduan, oraingo honetan Bartzelonan batuko dira kantu inprobisadua daukien kulturetako ordezkariak. Kanariar Uharteetako verseadoreak, Kataluniako glosadoreak eta Euskal Herriko bertsolariak egongo dira. Zemendiaren 6an eta 7an, erakustaldi bitan eta berbaldi baten parte hartuko dabe euskal ordezkariek. Europa Bat-batean egitasmoaren barruan eratu dabe topaketea.

Orain dala aste batzuk Leonen egin zan moduan, oraingo honetan Bartzelonan batuko dira kantu inprobisadua daukien kulturetako ordezkariak. Kanariar Uharteetako verseadoreak, Kataluniako glosadoreak eta Euskal Herriko bertsolariak egongo dira. Zemendiaren 6an eta 7an, erakustaldi bitan eta berbaldi baten parte hartuko dabe euskal ordezkariek. Europa Bat-batean egitasmoaren barruan eratu dabe topaketea.

Kataluniako Cor de Carxofa alkarteak antolatu dau kantu inprobisaduaren jardunaldi hau, Mintzola Fundazinoaren eta Donostia 2016 Kultur Uriburuagaz batera. Mintzolaren helburuen artean dagoz, han zuzen, kultura arteko hartu-emonak bultzatzea eta ahozko beste disziplikakaz zubiak eregitea. Ganera, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea beste herri batzuetako inprobisatzaileakaz orain dala 20 urte hasi zan topaketak egiten.

Leon eta Bartzelonako topaketak 'Europa bat-batean' egitasmo zabalagoaren barruan sartzen dira. 2016ko udan izen bereko jardunaldi handiagoa egitea da asmoa, Donostian, Europa guztiko herrietako inprobisatzaileakaz. Helburua, ahozko kantu inprobisaduaren adierak alkarregaz hartu-emonean ipintea da.

Bartzelonako hitzorduari jagokonez, kanariar eta katalanak izango dira euskaldunen lagun. Hiru herriotan kantu inprobisadua gaur egunera arte gorde da. Kanariar Uharteetatik, Yeray Rodriguez eta Lydia Moreno verseadoreak joango dira Bartzelonara, Jose Maria Vega musikariak lagunduta. Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreak izango dira katalanen ordezkari, Marcel Marimon eta Marçal Ramon musikariakaz batera.

Euskal Herritik, bertsolari ezagun bi joango dira: Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza. Ainhoa Aranburu izango da gai-jartzaile eta Marc Fabrer arduratuko da itzulpenaz.

Zemendiaren 6an, barikua, glosadore, verseadore eta bertsolariek emonaldia eskainiko dabe Badalonan. Zapatuan, hilak 7, mahai ingurua egingo dabe, hiru tradizinoetako ordezkariakaz, Bartzelona uriburuan. Amaitzeko, uriburuko Sant Andreu barrutian beste saio bat egingo dabe zapatu gauean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu