43 miloe euro bideratuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerea indartzeko

Bizkaie! 2014-06-18 14:05   Euskerea berbagai

Euskerazko hedabideentzat 4,87 miloe euro bideratuko dira. Horrezaz gan, 180.000 euroko partida barri bat izango da, geheinbat gaztelaniaz diran hedabide idatzien edizino digitaletan euskerearen presentzia indartzeko.

Postontziko Arratia

Bizkaie! 2014-06-18 12:37

XX. mendearen lehen erdian argitaratu ziran Arratiari buruzko posta-txartelak batu ditu Jon Urutxurtu zeanuriztarrak Arratia posta txartelean liburuan. Egileak dinoanez, garai bateko bizitza ezagutzeko leiho izan daitekez irudi honeek. Barikuan, bagilak 20, Igorreko Lasarte aretoan aurkeztuko dabe, 20:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bilbao BBK Livek sarrera guztiak saldu ditu

Bizkaie! 2014-06-18 11:04   Musikea

Marka guztiak apurtuko ditu aurten Bilbao BBK Live jaialdiak, daborduko eguneko sarrera guztiak eta bonuak salduta dagoz. Halanda ze, 120.000 lagun batuko dira garagarrilaren 10etik 12ra bitartean Kobetamendin, inoizko gehien.

Jean-Baptiste Orpustanek eta Mariasun Landak jasoko dabe aurtengo Eusko Ikaskuntza saria

Bizkaie! 2014-06-17 18:45   sariak-autortzak

Sari horren helburua kulturearen mesedean jardunean dagozan ikertzaile, zientifiko eta Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan aditu onenei bikaintasuna autortzea da. Esan bezela, Orpustanek eta Landak ex aequeo jasoko dabe. Holan jakinarazo dabe gaur, bagilak 17, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Pello Ugalde Laboral Kutxako lurralde zuzendariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

WOPeak ekimenak Paiju Peak, Jannu eta Cho Oyu mendietara eroango ditu Iñurrategi, Zabalza eta Vallejo

Bizkaie! 2014-06-17 18:36

Mendia, jarduera alpinoa, izan ziran WOP Fundazinoaren lehenengo pausuen abiapuntua, 2010ean. Eta mugarriz mugarri, beste erronka bati ekitekotan dabilz. Gaur aurkeztu dabe Bilbon WOPeak egitasmoa, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleak Paiju Peak, Jannu eta Cho Oyu mendi ezagunetara eroango dituan ekimena

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala zapatuan jokatuko da Orion

Bizkaie! 2014-06-17 17:24   Bertsolaritzea

Bagilaren 21erako egun osoko jai ederra antolatu da Eskolartekoaren harira. Goizeko 11:00etan 15-18 urte artekoen bat-bateko finala izango da, eta, arratsaldez, 15:00etatik aurrera, bertso-eskolen emonaldiak eta erromeria.

Michel Camilo Trio, Jack De Johnette eta Diego 'El Cigala', 38. Getxo Jazz Jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-17 15:46   Musikea

Aurten be Getxoko Jazz Jaialdiak abiatuko dau EAEko udako jazzaldien denporaldia. Garagarrilaren 2tik 6ra hamazortzi emonaldi eskainiko ditue, tartean, Jack De Johnette, Michel Camilo Trio eta Diego El Cigala-ren kontzertuak. Sarrerak salgai dagoz daborduko.

Gorbeia Bilbora ekarriko dabe, erakusketa, berbaldi eta bisitaldien bidez

Dabi Piedra Robledo 2014-06-17 15:34   Kulturea

Bizkaia eta Arabako lekurik garaienean dago Gorbeiako Kurutzea baina, orain arte, ez da sekula egin erakusketa handi bat, hango paisajea, ohiturak, kulturea eta mendizaleen lorpenak azaltzeko. Urrira arte, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, egongo da ikusgai Gorbeia Bilbon erakusketea eta, ganera, berbaldi zikloa be eratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako XXV. Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren Astean lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-06-17 15:06   Barriak

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXV. Astean lanak aurkezteko epea zabaldik dago honezkero. Jaialdia urriaren 25etik zemendiaren 1era izango da, eta lanak aurkezteko epea abuztuaren 15ean amaituko da, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Bakioko Txakolinguneak 1.500 bisitari izan ditu martiaren 19an zabaldu zanetik

Bizkaie! 2014-06-17 11:13   Jan edanak

Zentroaren kudeaketea dala eta, Miren Josune Ariztondok esan dau martiaren 19tik BizkaiKOA erakundea arduratzen dala Txakolingunearen kudeaketaz, Itxas Lehor S.L. soziedadearen bitartez. Sei hilebetez izango dau ardura hori, harik eta zerbitzua behin betiko esleitu arte (orain, zerbitzu horretarako pleguak egiten dagoz).

Karena crowdfunding bagilaren 18tik aurrera martxan

Bizkaie! 2014-06-16 18:26

Karena crowdfunding plataformea, auzolanaren eta egitasmo txiki zein ertainen finantziazinorako tresna euskalduna da. Gure herrian dagozan hamaika proiektuei, eta finantziazino arazoak tarteko, ezerezean gelditu izan diran proiektuei aukera barri bat eskaintzeko asmoz jaio da.

XV. Bilboko Kalealdiak 31 konpainia eta 59 ikuskizun ekarriko ditu Bilbora garagarrilaren 1etik 5era bitartean

Bizkaie! 2014-06-16 15:46   Kulturea

Kaleko arte eszenikoetan trebatutako euskal konpainien aldeko apustuari eutsiz, Bilboko Kalealdiak bertako talde honeek batu ditu aurten: Hortzmuga, Ertza, Organik eta Kukai, Ganso & Cía., Malas Compañías, Barbara Govan eta Kolectivo Monstrenko & Zanguango Teatro, Euskadiko talde batez eta Gaztela eta Leongo beste batez osotutakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Edorta eta Irati Jimenez idazleak protagonista, 'Eztabaidak literatureagaz' egitarauan

Bizkaie! 2014-06-16 15:25   Kulturea

Bilboko Bidebarrieta liburutegiak literaturearen munduan dabilzan aita-alaben harteko hartu-emonak jorratuko ditu martitzenean, Edorta eta Irati Jimenez idazleek parte hartuko daben mahai-inguruan. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak gidatuko dau 19:30ean hasiko dan Literatura, familia kontua izenburuko Eztabaidak literatureagaz egitarauko saioa.

Florentziako Errenazimenduari buruzko erakusketea domekara arte ikusgai Berreginen Museoan

Bizkaie! 2014-06-16 14:27   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Arte Berreginen Museoak datorren domekan, bagilaren 22, zarratuko dau arte europarreko sasoi emonkorrenetakoa, Florentziako Errenazimendua, jorratzen dauen aldi baterako Vía Renacimiento/Florentzia. Eskultura erakusketea.

'Gerezien denbora' uri pastorala taularatuko dabe Baionan, bagilaren 29an

Bizkaie! 2014-06-16 14:25   Kulturea

Baionan XX. mende hasieran burdingintzako beharginek bizi izandakoak ditu ardatz bagilaren 29an Baionako portuan estreinauko dan Gerezien denbora uri pastoralak. Itxaro Bordak idatzi dau testua eta Beñat Axiari da zuzendaria.

Baxoa Euskeraz!

Bizkaie! 2014-06-16 10:56   Euskerea berbagai

Beste behin, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz pasetea garalarazoko jake, historia-geografia eta matematiketaz harago.

Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (II)

Zigor Aldama 2014-06-13 15:43   Bidaide

Txinako handinahiak ez dauka parekorik. Azken burutazinoa Laos zeharkatuz, Pekin eta Singapur lotuko dituan abiadura handiko trena da. Horretarako Vientianek Txinaren 7.500 miloe dolar inguruko kreditu biguna onartu beharko leuke eta hori gehiegizko kopurua izanik, Laos Txinaren menpean geratuko litzateke erabat

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kontzertu handi bategaz ospatuko dau hamargarren urteurrena Bilboko Udal Txistularien Bandeak

Dabi Piedra Robledo 2014-06-13 15:00   Musikea

Bagilaren 28an izango da kontzertua, Euskalduna jauregian. 180 musikari, abeslari eta jantzari batuko dira eszenatokian, Bilboko txistularien doinuei laguntzeko. Besteak beste, Kepa Junkera, Eñaut Elorrieta, Andoni Egaña eta Gozategi egongo dira oholtzan. Musika modernoa eta tradizino herrikoia batu nahi ditue kontzertuan, edade guztientzako aproposa dan errepertorioagaz.

IXA taldeak eskura ipini dau Euskal WordNet

Bizkaie! 2014-06-13 14:19

Euskal Herriko Unibersidadeko IXA taldeak ikertzaile zein enpresentzat eskuragarri ipini dau Euskal WordNet, euskerarako egin dan lehen ezagutza base lexikala (EBL) edo hiztegi semantikoa. Konsultau eta debalde jatsi daiteke daborduko.