Euskaltzaindia Monumenta Linguae Vasconum II. Jardunaldietan
2015-05-12 14:19 KultureaMaiatzaren 13, 14 eta 15ean, Monumenta Linguae Vasconum II Jardunaldiak egingo dira Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean. Joseba Lakarra euskaltzainak zuzentzen dauen Monumenta Linguae Vasconum EHUko ikerketa taldeak antolatu ditu izen bereko jardunaldiak.
'Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarriak' liburua webgunean ipini dau Euskaltzaindiak
2015-05-12 11:45 KultureaJean-Baptiste Coyosek atondutako Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bildumea eskaintzen dau.
Berri Txarrak eta Belako saridun Musika Independentearen Sarietan
2015-05-12 11:27 MusikeaSarituen artean, Berri Txarrak eta Belako izan dira euskal ordezkariak, Belako bizkaitarrentzat izan da Behetik gora datorren taldeari saria.
Leioako XV. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak
2015-05-11 18:55 MusikeaAterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 57 taldek hartu dabe parte: 41 pop rock talde eta 16, barriz, metal modalidadekoak; 3 leioaztarrak izan dira, 37 Euskal Herrikoak eta 17 beste jatorri batzuetakoak izan dira.
Gipuzkoa Bertsotan, sei saio jokatu dira astegoienean
2015-05-11 17:31 BertsolaritzeaZapatuan, Astigarragan eta domekan, Oiartzunen eta Idiazabalen; hiru herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Herri bakotxean bi saio jokatu ziran, goizez eta arratsaldez, 38 bertsolariren parte-hartzeagaz. Unai Muñoa, Xabier Sukia, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan dira saioetako irabazleak.
‘Mañukorta Bertsonajea’ liburuaren 2. edizinoa prest
2015-05-11 15:08 BertsolaritzeaMañukorta bertsonajea liburua 2014ko zemendiaren azkenetan aurkeztu eben, eta Gabonetarako agortu ziran ale guztiak. Liburuak izandako arrakastearen ondorioz, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bigarren edizinoa argitaratu dau orain.
Joxemari Iturraldek 'Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' nobelea argitaratu dau
2015-05-11 15:04 KultureaHogeita bost emakumeren gorabeheren bitartez, hiru gizon ospetsuren istorioak idatzi ditu Joxemari Iturraldek. Hain zuzen be, Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga boxeolariak eta Ladis Goiti medikua dira gizonok. Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' (Pamiela) idazle tolosarraren bederatzigarren eleberria da.
X. Kaldearten 31 konpainiak 46 emonaldi eskainiko ditue Gasteizko kaleetan
2015-05-11 13:43 KultureaHamar urteko ibilbidean, KaldeArtek burua erakustea lortu dau estaduko jaialdi eta erakustaldi garrantzitsuenen artean. Danetara, 10 urteotan 275 konpainiak jardun dabe Gasteizen, eta 511 emonaldi eskaini ditue.
Koldo Tellitu: 'Betiko osasuntsu dago, bost hamarkadatan 11 umetik 600ra egin dogu'
2015-05-11 11:54 BarriketanBetiko ikastolako presidentea
Idoia Bediaga abadiñarraren 'Painkiller' kantuaren bideoklipa aurkeztuko dabe gaur
2015-05-11 11:30 MusikeaPainkiller salgai egon dan lehenengo astean Espainia mailan 50 abestirik salduenetakoen artean kokatu da (iTunes) eta asteko entzunena izatera heldu da hainbat webguneetan. Hau guztia multinazional handien nahiz diskografien laguntzinorik barik lortu da.
Zinemeak ikusleen zentzumenei eragiten deutsen gozamena islatzen dau Donostia Zinemaldiaren kartelak
2015-05-08 15:55 BarriakDonostia Zinemaldiak 63. edizinoaren irudia aurkeztu dau. Kartel ofizialaren diseinuak zinemeak ikusleen zentzumenei eragiten deutsen gozamena irudikatzen dauela adierazo dabe bere arduradunek, Donostiako Eureka! Zientzia Museoko Newton auditoriumean egindako aurkezpenean. 63. Zinemaldia irailaren 18tik 26ra bitartean izango da.
Kepa Garraza artisteak ikuspegi apokaliptikodun margolanak dakarz
2015-05-08 15:04 KultureaBilbao Arte galerian maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai This is the end of the world as you know it izenburuko erakusketea. Kepa Garrazak (Berango, 1979) errealismo handiko pinturea egin dau, errealidade distopiko bat erakusteko. Hondamendira bidean dan mundua erakusten dau, asmautako gertakariei benetako itxurea emonaz. Horretarako, besteak beste, egunkari eta telebistako albistegien estetikea kopiau dau.
Musikea, gastronomia eta naturea buztartuko ditu Mundaka Festivalek
2015-05-08 12:18 MusikeaGaragarrilaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean lehenengoz egingo da Mundaka the Basque Music & Cook Festival nazinoarteko jaialdia. Mundakako Santa Katalinan egingo dan jaialdiaren bitartez, kulturearen balioa azpimarratu nahi dabe, Urdaibai eskualdeko garapen sozial eta ekonomikoan eragin leikelako, turismoagaz lotuta.
Anarik 'Zure aurrekari penalak' bere bosgarren diskoa kaleratu dau
2015-05-08 12:10 MusikeaBederatzi kantako diskoa da Zure aurrekari penalak (Bidehuts), eta danak Anarik berak idatzi ditu. Berbetan ahalegin berezia egin dauela nabarmendu eban aurkezpenean, gaiak aldatu ez dituan arren. Maiatzaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dau behar barria zuzenean.
'Zuri-beltzean klik' argazki zaharren erakusketa ibiltariak Ermuan hasiko dau ibilbidea
2015-05-07 18:25 KultureaDurangaldeko 300dik gora argazki zehar erakusgai ipiniko ditu Gerediaga Alkarteak Zuri-beltzean klik izenburuagaz Durangaldeko herrietara eroango dauen erakusketa ibiltarian. Ermuko liburutegia izango dau erakusketeak lehen geltokia, maiatzaren 7tik 22ra.
'Mandariinid'
2015-05-07 17:19 Zinema kritikakEstonian egindako film hau ez da ahazten dan horreetakoa. Mandariinid pelikuleak (Mandarinas, Hegoaldean) barrukoa ikutu egiten dau derrigor. Zinema-aretotik urten eta ordu batzuk pasau arte, personaiak eta egoerak zure barruan dagoz oraindino.
Euskal egileen hamaika film labur ikusi ahal izango dira barikuan, FANTen inaugurazino ekitaldian
2015-05-07 15:52 ZinemeaMaiatzaren 8tik 15era egingo dabe FANT, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. ekitaldia. Barikuko inaugurazino ekitaldian, Campos antzokian, aurtengo sail ofizialean aukeratu diran hamaika euskal film laburrak ikusi ahal izango dira. Aurreko urteetan, zinema fantastikoaren ertzak arakatu ditue euskal egileek eta thriller, misterio eta bildurragaz lotutako piezak aurkeztu ditue gehienbat. Aurtengoan, baina, antolatzaileek nabarmendu dabe film laburretan fantasiazko zinemearen sustraietara jo dabela egileek.
Aitor Mazo aktore, gidoilari eta zinema zuzendari bilbotarra hil da
2015-05-07 15:38 ZinemeaAitor Mazo Etxaniz (Bilbo, 1961 - 2015eko maiatzaren 7a) aktore, gidoilari eta zinema zuzendaria gaur goizean hilda topau dabe Bilbon, Txurdinagako bere etxean.
Euskal pianistak izango dira Bilbao Orkestra Sinfonikoaren denporaldi barriko protagonistak
2015-05-07 14:08 MusikeaBOSek 2015-2016 denporaldiko egitaraua aurkeztu barri dau. Erik Nielsen orkestrearen zuzendari barriak lehenengoz gidatuko dau BOS, urriaren 8an, Joaquin Atxukarro piano-jolea protagonista izango dan emonaldian. Aurten, ballet ikuskizun bat eskainiko dau orkestreak, Victor Ullate konpainiaren eskutik.
MAZ Basaurira joateko bonoak agortu dira
2015-05-07 12:01 MusikeaDatorren astean hasiko dan arren, MAZ Basauri festibalak sekulako iksumina eragin dau, izan be, Social Antzokiko kontzertu guztiak ikusteko bonoak agortu egin dira dagoeneko eta eguneko sarrerak baino ez dira geratzen. Halan da be, eguneko sarrerak bakarrik geratzen dira; Burning eta Ruper Ordorika kartelburuen musikaz disfrutetako sarrerak 10 euroan eros daitekez leihatilan eta Mike Farrisen egunerako, 12 euroan.




















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra