Baztan Ikastoleak dana prest dauka domekan Nafarroako Ikastolen egun handia ospatzeko

Bizkaie! 2015-10-16 15:33   Euskerea berbagai

32 urte geroago, urriaren 18an, Elizondora itzuliko da Nafarroa Oinez eta aurten Baztan Ikastoleak izan dau jaia antolatzeko ardurea. Hamabortz, ama bat lemapean, 5’8 kilometroko ibilbidea izango da aurten eta Lekarozetik, Elizondotik eta Elbetetik pasauko da.

32 urte geroago, urriaren 18an, Elizondora itzuliko da Nafarroa Oinez eta aurten Baztan Ikastoleak izan dau jaia antolatzeko ardurea. Hamabortz, ama bat lemapean, 5’8 kilometroko ibilbidea izango da aurten eta Lekarozetik, Elizondotik eta Elbetetik pasauko da.

Ibilbide hau 4 gunetan banatuta egongo da eta gune bakotxari Baztan bailarea osotzen daben kuartelen izena emon jako, Basaburua, Erberea, Elizondo eta Baztangoiza dira, beraz, guneen izenak.

Ohikoa dan legez, programea edo egitaraua potoloa izango da, jarduera eta ekitaldi erakaragarriz betea; musikeari jagokonez, besteak beste,Zea Mays eta Oihan Vega, Kalakan edota Los Zopilotes Txirriaos taldeakaz gozau ahal izango da.

Azpimarratzekoen artean hiru gauza: Ikasbira, jenteak ibilbidea egin daian atondutako jokoa; Erronka, gazteei zuzendutako ginkana; eta Guk euskaraz ekimena, Urko kantariak zuzenduta eta guztion parte-hartzeagaz, euskereari kantu egingo deutson abesbatza erraldoia.

IKASBIRA joko bat da. Ibilbidea egin dogula frogatzen badagu, sari zozketa batean parte hartuko dogu. Horretarako, Ikastolen Jaiak aplikazioa deskargau eta gero, 4 guneetako sarreretan egongo diran QR kodeak eskaneau baino ez dogu egin beharko. Behin 4 QR kodeak eskaneauta, parte-hartzaileek sari zuzena izango dabe: punta puntako eskuko telefonoak, erlojuak, kamisetak… Opariak 2. guneko banaketa puntuan jaso ahal izango dira, Nafarroa Oinez egunean bertan.

ERRONKA, 14-16 urte arteko gazteen esku-hartze aktiboa zein euren arteko lehiaketa osasuntsua bultzatzeko ekimena da. Erronkaren II. edizino honetan, Nafarroako 11 ikastolatako gazteek hartuko dabe parte. Lehiaketearen finala, Elizondoko Merkatuzelaian izango da.

GUK EUSKARAZ… ZUK ZERGATIK EZ? ekimenagaz markak hausi eta euskereari kantauko deutson abesbatzarik handiena osotu nahi dabe, Urko kantariaren eskutik, euskerearen oihartzuna mundura zabaltzeko eta gure hizkuntzeari hauspoa eta arnasa emoteko. Hitzordua 13:30ean da, Erberea gunean.

Bestetik, otordurako aukerarik be ez da faltako; txosnetan bokatak eta 2. eta 4. guneetan taloak be salgai jarriko ditue. Horrezaz gan, 2. gunean Sagardotegia egongo da eta 1. gunean paelladea.

Aurtengo Nafarroa Oinezek, euskereari bultzadea emoteaz gan, helburu ekonomikoa be badauka, Ikastolearen hainbat behar asetzeko. Haur hezkuntzako eraikinean, Parkeko Ikastolan, sabaia konpontzeko, zorua aldatzeko eta isolamendua hobetzeko beharra dago. Ikastolea ingurumenagaz eta jasangarritasunagaz konprometiduta dago eta isolamendu apropos batek energia konsumoa gitxitzea ahalbidetuko leuke, duda barik.

Horrezaz gan, parkeko beheganean konponketa lanak egin nahi ditue. Parkea lohiz beteten da euria egiten dauenean eta arazo hori konpondu nahi dabe.

Bestetik, lehen hezkuntzako eraikinean, patioa estaltzeko eta isolamendua hobetzeko beharra dago.

Baztan Ikastoleak 45 urte bete ditu aurten. Domekakoa, bere bigarren Nafarroa Oinez izango da, 1982koa ikastola berak antolatu ebalako. Orain arte egindako lan guztiak auzolanean egin ditu ikastola honek eta Nafarroa Oinezen edizino hau euskerearen aldeko auzolan erraldoia izatea nahi dabe antolatzaileek. 

Nafarroa Oinez 205eko kantuaren bideoklipa ikusi eta entzuteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu