'Daemonium' eta 'Low Life', Bilbao Web Fest sarietako websail arrakastatsuenak

Bizkaie! 2015-10-19 10:18

Guztira 33 sari emon ditu Bilbao Web Festen lehenengo edizinoak, 22 sail ofizialean eta besteak Amets atalean. Internet bidez zabaltzen diran websailen jaialdi horretako lehenengo edizinoko palmaresean artista eta obra ugari sartu dira baina, sari nagusiei begiratuta, Argentinako Daemonium eta Australiako Low Life izan dira nabarmenenak. Antolatzaileak pozik geratu dira lehenengo edizinoagaz, Bilbo munduko websailen zirkuituan sartu dabelako.

Ehun websail lehiatu dira Bilbao Web Festen, 23 herrialdetatik etorritakoak. Sail ofizialeko sari nagusien artean, Argentinatik etorritako zientzia fikzinozko lan bat izan da irabazle nagusietako bat, Daemonium. Zuzendari onenaren saria (Dany Cascori) eta efektu berezi onenena emon deutsiez. Low life australiar-amerikarrak dramarik onenaren eta aktorerik onenaren (Henry Nixon) sariak eskuratu ditu. Websail onenaren saria Burning Wishes irlandarrak lortu dau.

Sail ofizialetik kanpoko Amets atalean, Italiako Sissara izan da irabazle. Euskal egileek be protagonismoa euki dabe: Juan Flahn bilbotarraren Fantasmagorica websailak zinematografia onenaren saria eskuratu dau. Aitamen bereziak egon dira hiru websailentzat, giza eskubideen alde egiten daben aldarriagaitik: Mirame cuando te hablo (zeinu hizkuntzan egina), Getting Down eta Save me.

Bilbao Web Festeko lehenengo edizinoaren sari banaketa ekitaldia asteburuan egin da, Guggenheim Museoan. Ekitaldi horretan gogoan hartu ditue oraintsu hildako aktore bi, Pedro Reyes eta Monty Oum. Jaialdiko antolatzaileak gustura geratu dira eta nazinoarteko zirkuituan sartu dirala dinoe. Los Angeles, Miami, Vancouver, Erroma, Dublin eta beste uri batzuekaz batera sartu da Bilbo websailen munduko zirkuituan, jaialdiko arduradunek azpimarratu dabenez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu