Eskultura hiperrealistak Bilboko Arte Ederren Museora helduko dira 2016ko udan, BBK/Museoa programeari esker
2015-10-16 11:13 KultureaBBK erakundeagaz hitzarmena barritu dau Bilboko Arte Ederren Museoak eta, holan, BBK/Museoa programeak aurrera segidu ahal izango dau. Akordio horrien barruan, eskultura hiperrealisteari buruzko erakusketa handi baten Europako lehenengo geldialdia Bilbo izango da. Udan izango da hori. Aurretik, Errenazimendu sasoiko Morales margolariaren ganeko erakusketea egongo da Arte Ederren Museoan.
BBK erakundeagaz hitzarmena barritu dau Bilboko Arte Ederren Museoak eta, holan, BBK/Museoa programeak aurrera segidu ahal izango dau. Akordio horrien barruan, eskultura hiperrealisteari buruzko erakusketa handi baten Europako lehenengo geldialdia Bilbo izango da. Udan izango da hori. Aurretik, Errenazimendu sasoiko Morales margolariaren ganeko erakusketea egongo da Arte Ederren Museoan.
Xabier Sagredo BBK-ko presidenteak eta Juan Mari Aburto Bilboko Arte Ederren Museoaren Fundazinoko presidenteak sinatu dabe bien arteko hitzarmena. Holan, hamarkada askoan indarrean egon dan alkarlana beste urte batez luzatuko da. BBK/Museoa programea da, hain zuzen be, Arte Ederren Museoan erakunde pribadu batek bultzatutako egitasmorik handiena. 787.500 euroko aurrekontua dauka urtero.
BBK/Museoa programearen barruan, 2016ko lehenengo hileetan Morales jainkotiarra izenburuko erakusketea ipiniko dabe. Errenazimenduan, 16. mendearen amaiera aldera, funtsezko artistea izan zan Morales Espainian. Madrileko Prado museoagaz eta Museu Nacional d´Art Bartzelonakoagaz alkarlanean antolatutako erakusketea da.
Uda aldean, ostera, ikusmin handia eragingo dauen erakusketea helduko da Bilbora. Europan egingo dauen ibilbideko lehenengo geltokia izango da Arte Ederren Museokoa. Eskultura hiperrealista: 50 urte erakusketan nazinoarteko 19 artistaren 30 artelan inguru batzen dira. 1960eko hamarkadan hasita, eskultore asko hiperrealismoaren jokeretara hurreratu ziran, giza-figurearen errepresentazino zehatz eta bizi-bizia sortzeko asmoz. Holan, eskultura harrigarriak egin zituen.
BBK/Museoa programearen barruan ohiko jarduerak be ez dira faltako 2016an, tailer didaktikoak, berbaldiak eta ikerketa-bekak adibidez. Berbaldi-zikloetako bat urtarrilean hasiko da eta, Pradoko Biblia izenburupean, historia sagraduak artean euki dauen eragin sakona aztertuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!