'American Hustle'
2014-02-04 17:30 Zinema kritikakMetrajea luzeegia da eta, ganera, tarteka galdu egiten gara istorioan. Amaierea heltzen danean, ez hotz ez bero geratzen gara. Asko espero genduan. Eta huts egin deusku.
Jon Uriarte 'Farolin' eta Karmele Larrinaga 'Zarambolas' izango dira Bilboko Aratusteetan
2014-02-04 17:02Jai Batzordeak zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango diran Bilboko Aratusteetako personaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten Jon Uriarte kazetari bilbotarra izango da Farolin eta Karmele Larrinaga aktore bilbotarra, Goenkaleko Axun, Zarambolas.
Bilboko Arte Eder Museoa, martitzenetan zarratuta gaurtik aurrera
2014-02-04 11:37 kulturbizGainera, 2014rako sarrerea euro bat igotea erabagi dabe, seitik zazpi eurora. Sarrera murriztua 4,5etik 5 euro joan da eta, besteak beste, ikasleek, 25 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek eskatu ahal izango dabe. Lanbakoentzako, 12 urtetik beherakoentzako eta irakasleentzako, barriz, dobanekoa izango da sarrerea.
Gernikako Arbolearen kimu bat landatu dabe EHUko Leioako campusean
2014-02-04 10:31Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko Leioa-Erandio guneak Gernikako Arbolearen kimu bat izango dau sarreran aurrerantzean. Holan, bata bestearen ondoan egongo dira euskaldunen ikurrik unibersalena dan Gernikako haretxa, eta Eduardo Chillidak EHUrentzat diseinau eban ikurra, mundura zabaltzen dan frutu emonkorra irudikatzen dauen beste zuhaitz bat, hain zuzen.
Zinebi 56 jaialdian izena emoteko epea edegi dabe
2014-02-04 10:26 BarriakZemendiaren 14tik 21era bitartean egingo da 2014ko Zinebi Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldia, eta daborduko hasi dira martxan. Izan be, 56. edizinoan parte hartzeko epea zabalik dago fikzinozko eta animazinozko film eta dokumentalentzat.
Kabia Teatrok bere antzerki areto barria zabalduko dau Bilbon
2014-02-03 17:36 KultureaZortzi urtez euskal eszenan lanean ibili ta gero, Kabia Teatro antzerki taldeak bere lokal barria zabalduko dau Bilboko San Francico auzoan, Luis Iruarrizaga, 7an, Bilborock parean. Hitzordua datorren zapatuan, zezeilaren 8an, arratsaldeko 20:00retan izango da.
Nafarroan seme-alabak D ereduan matrikulau deiezan animau ditu gurasoak Euskaltzaindiak
2014-02-03 14:31 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak beren seme-alabak D ereduan matrikulau deiezan animau ditu Nafarroako gurasoak, foru erkidegoko irakaskuntzan datorren 2014-2015 ikasturtean izena emoteko epea iragarri dala aprobetxauta.
'Bizkaia urez gainezka' erakusketea Arrigorriagara ailegauko da hilaren 10ean
2014-02-03 14:24Arrigorriagako Udalak 1983. urteko uriolen ganeko erakusketea edegiko dau zezeilaren 10ean, Udal erakusketa gelan. Argazkiak, sasoi haretako egunkarietako albisteak eta beste material batzuk batu ditue Bizkaia urez gainezka erakusketan.
Bilboko 'Artistak egoitzan' programan izena emoteko epea zabalik dago
2014-02-03 11:21 KultureaMartxan da BilbaoEszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren Artistak egoitzan programearen seigarren edizinoan izena emoteko epea. Ekimena EAEko profesionalei, artistei eta taldeei zuzenduta dago. Martiaren 30a izango da azkenengo eguna.
Joseba Tapia: 'Gainegitura puztu bat daukagu, eta azpiegitura miserable bat'
2014-02-03 11:04 BarriketanMusikaria
Herta Müller Nobel sariduna VII. Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdian izango da
2014-01-31 13:51 KultureaBilboko Alondigeak, zazpigarren urtez, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia antolatuko dau. Aurten martiaren 27tik maiatzaren 6ra izango da. Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia, literatura eta letren munduko hitzordu garrantzitsua da.
'Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain' erakusketea edegi dabe Bilboko Arkeologi Museoan
2014-01-31 13:44 KultureaMartiaren 16ra arte ikusgai izango da Bilboko Arkeologi Museoan Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain erakusketea. Martiaren 1ean ibilbide arkeologiko bat antolatuko dabe, aztarnategia bera ezagutzeko.
Martxan da Durangaldeko Maketa Lehiaketearen bigarren edizinoa
2014-01-31 11:23 MusikeaMezu elektronikoa bialdu beharko dabe taldeek gazteinfo@ametx.net helbidera izena emoteko orria (ametxgazteria.net webgunean deskargau daiteke) eta taldearen hiru kantu batzen dituan artxibo konprimitua erantsita.
Ipar Euskal Herriko herriko etxeetako hizkuntza politiken neurketea amaitu barri dau Kontseiluak
2014-01-31 11:07 Euskerea berbagaiHemeretzi herriko etxetako hizkuntza politiken neurketea egin barri dau Euskarearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, hauxe dau hirugarrena. Udaletxeotan hizkuntza politika ausartagoak egin daitekezela nabarmendu dabe txostenaren ondorioetan.
Zezeilaren 7an hasiko da Nafarroako Bardoak 2014 txapelketea
2014-01-30 17:42 BertsolaritzeaOrain urte bi sortutako lehiaketea bigarrenez egingo da Nafarroan, zezeilaren 7tik aurrera. Hamasei taldek hartuko dabe parte, danetara 60 bertsolarik, inoizko gehien. Lehenengo saioa Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean.
Udalerrien sare bat jarriko da martxan Euskadin, ikas-ingurune komunitarioak sortzeko
2014-01-30 17:33Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategiaren eta Haurren Hirien Sarearen abiapuntua Herrigune Leioa esperientzia da. Hamar urte baino gehiago daroaz udalerriko zenbait eragilegaz lankidetzan hazkunde komunitarioko plana sortu eta garatzen bere herritarrentzat.
Elorrioko Udalak eta Gerediagak lankidetza hitzarmena barritu dabe
2014-01-30 13:35 kulturbizElorrioko Udalak eta Gerediaga alkarteak lankidetza hitzarmena barritu dabe bart. Ana Otadui Elorrioko alkateak eta Nerea Mujika Gerediagako presidenteak adierazo dabe 1999tik indarrean egoan hitzarmena zaharkituta egoala eta ez zala gaur egungo egoerara egokitzen.
Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak egingo ditue Durangon, zezeilean
2014-01-30 13:16 BertsolaritzeaBertsozaleentzako formakuntza saioak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, epaile eta gai-jartzaile ikastaroak, hain zuzen be. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.
Euskaltzaindiak Karmele Rotaetxe omenduko dau Bilbon
2014-01-30 11:51 kulturbizUrtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Bilbon dauen egoitzan, 12:30ean, Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzaina omentzeko. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurraren ondoren, Xabier Altzibar euskaltzain urgazleak Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzainaren omenezko hilberri txostena irakurriko dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...