Ahotsenea-k 120 zuzeneko emonaldi eskainiko ditu, eta Kabi@ gunean izena emoteko epea badago urriaren 31ra arte

Bizkaie! 2015-10-23 13:56   Kulturea

Ahotsenearen  programazinoa zarratuta dago honezkero, eta inoiz baino zuzeneko gehiago batu ditue. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika taldek aurkeztuko dabe euren lana kontzertu formatuan. Solasaldi edota barriketaldien gunean, barriz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dabe (idazleak gehienbat, baina baita zenbait musikarik ere), hainbat formatutan.

Azokako gune desbardinetara proposamenak aurkezteko epea urriaren 16an amaitu zan eta, urtero legez, kultur sortzaileen erantzuna bikaina izan da: hamaikatxu proposamen jaso ditue Areto Nagusian, Szenatokian, Saguganbaran, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n, Plateruenan eta Azoka TBn.

Behin proposamen guztiak jasota, gune bakotxeko arduradunak buru-belarri dabiz orain egitarauak osotzen. Kabi@ gunearen kasuan, proposamenak jasoteko epea urriaren 31n amaituko da. Beraz, teknologia barriakaz lotutako proposamenik izatekotan, interesa daben sortzaileak Azokako arduradunakaz gerediaga@durangokoazoka.eus helbidean harremanetan jar daitekez, edo Durangoko Azokearen webgunean topauko daben galdetegia osotu.

Ahotsenearen kasuan, ostera, programazinoa zarratuta dago honezkero, eta inoiz baino zuzeneko gehiago batu ditue. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika taldek aurkeztuko dabe euren lana kontzertu formatuan. Solasaldi edota barriketaldien gunean, barriz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dabe (idazleak gehienbat, baina baita zenbait musikarik ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahai-ingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emonaldi akustikoa...

Kontuak kontu, zuzenekoen karpan 70 kontzertu izango dira, hau da, 250-300 musikarik beren lan barriak aurkeztuko ditue. Ohiturea danez, ibilbide luzeko proposamenakaz batera (Piztiak, Txapelpunk, Ze Esatek!, Hesian, Igelaren banda, Sei Urte...) badira baita be lana lehenengoz aurten kaleratu dabenak (Atzekabe, Pecozza United, Serious Business, Zazkel, Konbenio del Metal...). Beste urte batez, beraz, Ahotsenea toki ezin egokiagoa izango da proposamen barriak ezagutzeko. Nabarmentzekoa da, bestalde, Ipar Euskal Herritik zortzi abeslari eta talde etorriko dirala: 2zio, Xutik, Bidaia, Aguxtin Alkhat, Radiator, Poligorn, Begiz-Begi eta Maddi Oihenart.

Solasaldien gunean literatura eta musika lan berriak aurkeztuko dira, 50 baino gehiago. Egitarau zabala egongo da, proposamen eta formatu desbardinakaz. William A. Douglass (Argizaiola saria 2013) izango da gure artean eta, bestalde, aragoieratik lehen aldiz itzulitako poesia-liburu bat be aurkeztuko da.

Horrezaz gan, narratiba eta poesia liburuak be aurkeztuko dira. Solasaldiagaz batera, aurkezpenen hasieran eta amaieran musikaz lagundutako pasarteak irakurriko dira.

Datuek aditzera emoten dabenez, azken urteetan Ahotseneak hazkunde nabarmena izan dau. 2013ra arte 55 sortzaile hartu eitekezan guztira, eta aurten, 120 aurkezpeneko markea gainditu da (Azokea bost egunez antolatuko dala kontuan hartuz, jakina).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu