Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Nordic Walking Gunea inaugurauko dau

Bizkaie! 2015-10-23 12:49

Jente guztiarentzako ekitaldi herrikoian, jai giroan, kirolaren teknikea erakutsi eta hainbat ibilbide egingo dira. Doban.Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Nordic Walking Gunea martxan jarriko dau domekan, hilaren 25ean, goizeko 9:30ean Barco (101) eraikinaren kanpoaldean.

Jente guztiarentzako ekitaldi herrikoian, jai giroan, kirolaren teknikea erakutsi eta hainbat ibilbide egingo dira. Doban. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Nordic Walking Gunea martxan jarriko dau domekan, hilaren 25ean, goizeko 9:30ean Barco (101) eraikinaren kanpoaldean. Ekimen aurrendaria da Bizkaian, Teknologia Parke baten inguruan kokatzen baita. Datorren urriaren 25ean, domekan, izango da inaugurazinoa, goizeko 9:30etik aurrera. Jente guztiarentzako ekitaldi herrikoian, jai giroan, kirolaren teknikea erakutsi eta hainbat ibilbide egingo dira. Doban.

Oraintsu hasi ziran idea garatzen, Parkean beste aisialdi-eskaintza bat sortu eta dagozan azpiegiturak modu ludikoan erabili ahal izateko, hau da, Parkea herritarrakana hurreratzeko, topagune eta aisialdirako gunetzat. Parkearen politika sozialaren barruan, duda barik, beste aurrerapausu bat emon da leku ederrean kokatutako enpresa-gunea jolas eta aisialdi-gune bihurtzeko Bizkaiko herritar guztientzat. 

Bizkaiko Parkean dagoan Nordic Walking Gune barriko seinaleztapen-azpiegiturak hain pribilegiatua dan ingurua nabarmendu ez eze, enpresa-inguruaren alderik atseginena be erakusten dau. Diziplina horren zale diranek seinaleztapena eta mapak izango ditue eskura; bertan adierazoko dira, adibidez, ibilbideak eta zailtasuna. Horrezaz gan, aldian behin egingo diran ikastaroetan maileguan itxiko da ibilbideetarako materiala.


Euskadiko Parkeen Sarea

Bizkaiko zentroa abiarazoteagaz batera, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen proiektua osotzen da. Arabako Parkea aitzindaria izan zan Nordic Walking Guneen sarean sartzen eta, uda aurretik, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea (Miramon) gehitu jakon.


Nordic Walkinga

Nordic walking edo martxa nordikoak herrialde nordikoetan dau jatorria eta iraupen-eskian oinarritzen da. Osasuna hobetu edo sasoian egon nahi daben edade guztietako personentzat egokia izateaz gan, gastua txikia da: makil bi eta erropa erosoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu