Berbalagun egitasmoa indartzearen aldeko apustua AEK-k, Topaguneak eta Maramarak
2015-10-22 10:18 Euskerea berbagaiEuskerea praktikau nahi dabenentzat sortu zan Berbalaguna orain dala urte batzuk. Denporeagaz, zabaltzen eta hobetzen joan da proiektua eta, horren lekuko, AEK-k, Euskalzaleen Topaguneak eta Maramarak sinatutako hitzarmena. Ganera, Mintzanet zerbitzua martxan ipiniko dabela aurreratu dabe, internet bidez be euskerea praktiketako aukerea emoteko.
Euskerea praktikau nahi dabenentzat sortu zan Berbalaguna orain dala urte batzuk. Denporeagaz, zabaltzen eta hobetzen joan da proiektua eta, horren lekuko, AEK-k, Euskalzaleen Topaguneak eta Maramarak sinatutako hitzarmena. Ganera, Mintzanet zerbitzua martxan ipiniko dabela aurreratu dabe, internet bidez be euskerea praktiketako aukerea emoteko.
Hiru erakundeetako ordezkari nagusiak batu dira Bilbon hitzarmena sinatzeko. AEK-ko koordinatzaile Mertxe Mujika, Euskalzaleen Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabal eta Maramarako Ritxi Lizartza egon dira ekitaldian.
Berbalaguna proiektuak euskaldunei eta, bereziki euskerea praktikau nahi dabenei emoten deutsen zerbitzua indartzeko helburuagaz sinatu dabe hitzarmena. Euskaldunen arteko sare barriak sortzeko garrantzitsua da Mintzalaguna, adierazo dau Jasone Mendizabalek, lekuan lekuko euskaldunak batzen dira eta hartu-emon barriak sortzen dira euskalgintzan.
Aurrerantzean, ganera, tresna barri bat eukiko dabe Berbalagunean parte hartu nahi dabenek, Mintzanet. Internet bidezko atari horretan, beste euskaldun batzukaz on-line berba egin ahal izango dabe. Aurrez aurreko taldeetan parte hartzeko modurik ez daukienei euskerea praktiketako aukerea emoteko sortu da Mintzanet. Ritxi Lizartzak azaldu dauenez, zerbitzu barriak era askotako mugak ezabatuko ditu: Ordutegiak, ezintasunak edo urrun bizitea ez dira arazo izango aurrerantzean. Dobakoa da, ganera. Maramarak garatu dau Mintzaneteko azpiegiturea.
Igazko ikasturtean, 6.000 lagun inguru izan ziran Berbalagun edo Mintzalagun proiektuetako partaide. Gehienak, euskerea praktiketako beharra daukien personak dira. Euskaltegian ikasitakoa egunerokoan erabilteko lekurik topetan ez daben ikasleak izaten dira asko. Badagoz, era berean, euskeraz ondo berba egiten daben kideak, ganerakoen bidelagun izateko. Honeen laguntzinoa ezinbestekoa da Berbalagun taldeek ondo funtzionetako. Hortaz, euskaldunei deia zabaldu deutse AEK, Topagunea eta maramarako kideek, euskerearen alde alea ipini daien.
Berbalagun programetan izena emoteko epea zabalik dago.
Mintzanet, internet bidez, ezagutzeko hemen.
Berbalaguna, aurrez aurre, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!