Euskeraz lan egitea helburu eskuragarria da

Bizkaie! 2015-10-22 15:48   Euskerea berbagai

Programa pilotu honen helburua da, enpresa industrialetako lan-hizkuntza legez euskerea gero eta gehiago erabilteko prozedurak eta praktikak diseinau eta gauzatzea, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza paisajean. Programan parte hartzen dagozan enpresak dira: Alejandro Altuna, Batz, Cikautxo, Copreci, Danobat, Eika, Elay, Goizper, Maier, Matz-Erreka, Orkli eta Ulma CYE.

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Euslan programa pilotua aurkeztu dau gaur goizean Donostian. Aurkezpenean, programa pilotu honetan parte hartzen dagozan enpresetako ordezkariek be parte hartu dabe (horreen artean ELAY eta EIKA enpresetako ordezkariak) eta euren esperientziak konpartidu ditue.

Programa pilotu honetan parte hartzen dagozan enpresak honakoak dira: Alejandro Altuna, Batz, Cikautxo, Copreci, Danobat, Eika, Elay, Goizper, Maier, Matz-Erreka, Orkli eta Ulma CYE.

Programearen zehetasunetan sartu aurretik, Patxi Baztarrikak honakoa esan dau: Hasieratik beretik mezu bat argi adierazo nahi dot: gaur hemen aurkezten dogun ekimena, guztiz barritzailea da. Barritzailea da edukiari jagokonean, eta barritzailea da lan egiteko eta kolaboretako moduari jagokonean.
Eta gehitu dau: Modu batera edo bestera, berba batzuekaz edo beste batzuekaz, baina hainbatek esana da honako hau: alperrekoa dala behin eta barriro gauza bera egin eta emoitza diferenteak espero izatea. Hobetu nahi badogu –eta badogu zer hobeturik euskerearen erabilerea lan munduan indartsuago izan daiten- ezinbesteko baldintza da egiten doguna eta gure lan egiteko moduak barritzea. Horretara dator bete-betean gaur hemen aurkezten dogun ekimena, Euslan deitu doguna.

Programa pilotu honen helburua da, enpresa industrialetako lan-hizkuntza legez euskerea gero eta gehiago erabilteko prozedurak eta praktikak diseinau eta gauzatzea, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza paisajean. Jarraian, programearen zenbait zehetasun:

- Esperientzia pilotua da.

- 2017an amaituko dau bere ibilbidea (3 urteko luzapena izango dau). Aldi horretarako, Eusko Jaurlaritzeak 904.293 euroko esleipena egin deutse Euslan programako enpresei.

- Dirulaguntzinoa ez eze, programearen dinamizazinoa eta zuzendaritzea emongo jake Jaurlaritzatik, ELAY enpresearen eskutik hain zuzen be. Jaurlaritzearen interbentzinoa, beraz, bikotxa da: dirulaguntzinoa eta ezagutzaren ekarpena.

- Industriaren sektoreko 12 enpresa dira parte hartzen dabenak: Alejandro Altuna, Batz, Cikautxo, Copreci, Danobat, Eika, Elay, Goizper, Maier, Matz-Erreka, Orkli eta Ulma CYE.

- Enpresa horreetatik, 8 kokatzen dira Gipuzkoan, eta 4 Bizkaian, eta guztien artean 5.000 langiletik gora batzen dabe.

- Helburu eta konpromiso bat hartu dabe programa pilotuan parte hartzen daben enpresek: enpresa barruko ahozko eta idatzizko lan harremanei eta hizkuntza paisajeari jagoken parametroetan euskerearen erabilerea % 90era heltzea edo gitxienez % 20ko hobekuntzea izatea 2017ko urtean. Une honetan erabilera-tasarik bajuena % 64koa da.

- Konpromiso horren neurgarritasuna, Bikain ziurtagiriaren bidez bermatuko da: enpresa parte-hartzaileek 2017an Bikain ziurtagiriari jagokon ebaluazinoa izango dabe.

Euslanen parte hartzen duten 12 enpresak beren alorrean aitzindariak dira eta programan parte hartu ahal izateko baldintza zorrotzak bete behar izan ditue. Baldintza esanguratsuenak honakoak dira:

- Euslan programa pilotuaren koordinazino eta dinamizazinoan dabilen enpresa aitzindariak, ELAY-k hain zuzen be, hiru aldiz eskuratu dau Goi-mailako Bikain ziurtagiria (urrezkoa), langile elebidunen kopurua % 99koa dau eta % 90ean dau euskerea lan hizkuntza barruko harremanetan.

- Gainerako 11 enpresek, barriz, goi-mailako Bikain ziurtagiria (urrezkoa) dabe edo erdi-mailako Bikain ziurtagiria (zilarrezkoa), baina, kasu honetan, beste baldintza honeek be beteten ditue: lan-hizkuntza gitxienez % 65ean euskerea dabe, LanHitz deialdian onuraduna gitxienez 10 urtez izan dira eta langile elebidunen portzentajea gitxienez % 65ekoa dabe (langile elebidunen portzentaje hau % 75era igoten da, enpreseak ez badauka goi- edo erdi-mailako Bikain ziurtagiria).

Patxi Baztarrikak honakoa adierazo dau prentsaurrekoan: Eusko Jaurlaritzearen ahaleginaren helburua, garbia da: enpresetan lana gero eta gehiago euskeraz egitea, barrura begira nahiz kanpora begira. Oro har, egindako ahalegina kontuan hartuta, batez beste lortutakoagaz, ez gagoz konforme. Ahalegin handia egin dogu danon artean, baina apalegiak dira batez besteko emoitzak, oro har ez dira ahaleginaren pareko. Eta gehitu dau: bi azpimarra egin nahi ditut: batetik, lan hizkuntzan gagozala jarten fokua. Eta, bestetik, lan eta enpresearen munduan euskerearen erabilerea modu iraunkorrean areagotzeak zuzen-zuzenean erantzuten deutsola gaur euskereak aurrean dauen erronka nagusiari: bizi-indarraren erronkeari, hain zuzen be. Lan eta enpresearen munduan be arnasa behar dau euskereak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu