Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da
2014-07-11 14:57 kulturbizAtzo, 2014ko garagarrilaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zan Donostian, 82 urte zituala. Bere aldeko hileta eleizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.
IX. Tene Mujika bekea Debako zentral nuklearraren proiektua ikertzeko
2014-07-11 13:53 kulturbizDebako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika sariaren deialdi barri bat egin dabe, 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dauena, Deban eregi nahi izan zan zentral nuklearraren proiektua eta haren inguruko gorabeherak ikertzeko. Proiektuak 2014ko abenduaren 12ra arte bialdu daitekez helbide honetara: artxiboa@deba.net
Patrick Grijalvo artistearen erakusketea Narata espazioan ikusgai
2014-07-11 11:55 KultureaAurten, 31 artista eta 2 kolektibo artistiko dagoz BilbaoArten egoitza artistikoa egiten Bilboko zentro honek BBK Fundazinoaren laguntzaz sortzaile gazteei eskaintzen deutsezan bekei esker. BilbaoArte produkzino artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udaleko Kultur Sailari lotuta dago.
Metro Bilbaok 'The Folk Faces' argazki erakusketea edegiko dau Portugaleteko eta Abandoko geltokietan
2014-07-11 10:43 KultureaAsier Bastida da argazkien egilea. 25 herrialde baino gehiagotako jantzari eta musikariak pasau dira haren kamerearen aurretik eta lau urtez arduratu da Portugaleteko Folklore Jaialdiko protagonistei argazkiak egiteaz. Asier Bastida argazkilari profesionala Leioakoa da eta lotura handia dauka Elai Alai jantza taldeagaz.
'Goazen gudari danok' dokumentalaren filmaketan 200dik gora figurante dabilz
2014-07-10 17:29 BarriakEgunotan Baleuko produkzino etxea Goazen gudari danok dokumentala filmetan dago, Gerra Zibilean euskal lurraldean, Zirardamendi-Aiastia (San Migel)-Elgoibar frontean bizitako jazoera garrantzitsu bat birsortzeko asmoagaz.
'Karmel' aldizkariak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Bilbon
2014-07-10 15:14 kulturbizHitzarmenak Karmel aldizkariaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sustatzea dau helburu, euskereari eta euskal kulturearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskerearen jakitea, erabilerea zein haren aldeko sustapenaren ikerketea, dibulgazinoa eta sentiberatzea izango dira, batez be, bien arteko hitzarmenaren asmoak.
Bilboko Udal Liburutegien artxibo digitalak 'Europeana' atariagaz bat egin dau
2014-07-10 14:10Europeana atarian Europako liburutegi, artxibo eta museoetako funts digitalizatuen erreferentziak jasoten dira eta holan, informazinoa bilatzea eta agiri digitalak eskuratzea erraztu egin da. Gaur egun funts zaharreko eta Bilbori buruzko funtseko 180 liburu, Juan Crisóstomo de Arriaga musikari bilbotarraren 32 partitura eta Bilboko aldizkarien 4 titulu dagoz.
'Chicago blues: a living history' proiektua izango da protagonista nagusia Getxoko Blues Jaialdian
2014-07-10 11:33 MusikeaGaragarrilaren 19an, zapatuan, Chicago Blues: A Living History proiektuaren txandea izango da. Taldeak Chicagoko bluesa omentzen dau, eta haizearen uriko musikari adierazgarrienetako batzuk ditu kide: Billy Boy Arnold eta Billy Branch harmonika-joleak eta John Primer, Lurrie Bell eta Carlos Johnson gitarristak.
Euskal Museoaren fatxadan dagoan Bilboko armarria zaharbarritu dau Bizkaiko Aldundiak
2014-07-10 10:41Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Euskal Museoaren fatxadan dagoan Bizkaiko uriburuko armarria zaharbarritu dau. Pieza hori 1940. urtean jarri zan museoko fatxadan, Atxuriko Ubideen Ibiltokiko horma batetik kendu ostean.
The National, The Divine Comedy, Imelda May eta The Orwells BIME Live 2014 jaialdian izango dira
2014-07-09 18:01 MusikeaThe National boskote estadubatuarra izango da Barakaldoko BECen urriaren 31n eta zemendiaren 1ean egingo dan BIME Live 2014 jaialdiko izen nagusia, aurretik iragarrita egoan Placebo taldeagaz batera.
Gipuzkoako Aldundiak antxinako lanbideei buruzko liburu bat eta bideo bat editau ditu
2014-07-09 15:39Gipuzkoako Foru Aldundiak antxinako lanbideakaz zerikusia daben liburu bat eta bideo bat argitaratu ditu. Egilea Karmelo Urdangarin da, Javier Carballoren lankidetzeagaz. Liburua Antzinako lanbideak sailaren hirugarren alea da, eta hainbat artisauen lana dakar. Euskeraz eta gaztelaniaz dago, eta argazki eta ilustrazinoak ditu.
Gernikatik Mundura GGKEk 'Eupilako Berbenea' antolatu dau datorren zapaturako, bere 20. urteurrena ospatzeko
2014-07-09 12:36 MusikeaAurten, The Groovies talde bilbotarrak 1970eko eta 1980ko hamarkadetako arrakasta handienakaz eskainiko daben ikuskizuna izango da, eta beste ezusteko asko be bai. Berbenea Astran izango da, gaueko 21:30etik aurrera, eta sarrerak bost euroan dagoz salgai Kultur Etxean, Bake Ederren, Arribaltzan, El Caserion, Arkupen eta Dionisian.
Hegaluzearen eta hegalaburraren dastatze didaktikoa egingo da barikuan Bermeoko 'Aita Guria' baleontzian
2014-07-09 10:33Hegaluzeren eta hegalaburren dastatze didaktiko bat egingo da datorren barikuan, garagarrilaren 11n, Bermeon dagoan Aita Guria Bale Arrantzaren Interpretazino Zentroan, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Dalata alkarteak egingo dauen arrain produktuen dastatzean parte hartu nahi dabenek Aita Guria baleontzian edo Bermeoko Turismo Bulegoan (94 617 9154) emon behar dabe izena.
Bilbao BSR kirol taldea izango da 2014ko Aste Nagusiko pregoilaria
2014-07-08 17:45Bilbao BSR kirol taldearen izenean, taldeko kapitainetako bat dan Asier Garcíak irakurriko dau pregoia abuztuaren 16an.
Beste alde batetik, aurtengo Aste Nagusiko txupina jaurtiteko ohorea izango dauen txupinerea, barriz, Piztiak Konparsa Animalistako Loreto Errasti izango da.
Automobilgintzako Hiztegia aurkeztu dabe gaur
2014-07-08 15:15 Euskerea berbagaiAutomobilgintzako 2.637 kontzeptu batzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten konsultau daiteke oso-osorik. Gaur goizean aurkeztu dabe proiektua, Zornotzako Automotive Intelligence Centeren.
Bilboko Kalealdiak 24.500 ikusle erakarri ditu, 2013an baino %10 gehiago
2014-07-08 14:36 KultureaGaragarrilaren 1etik 5era bitartean egin dan Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XV. edizinoak 24.500 lagun inguru erakarri ditu, aurreko urtean baino %10 gehiago. Jentearen parte-hartze handia eta ikuskizunen aniztasuna eta kalidadea izan dira Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak balantzea egiterakoan nabarmendu dituan alderdi nagusiak.
Bilboko Goienkaleko merkatari eta ostalariek I. SomeraFest jaialdia antolatu dabe
2014-07-08 13:53Datorren zapatuan, garagarrilaren 12an, Goienkaleko ostalari eta merkatariek lehen SomeraFest jaialdia ospatuko dabe. Musikea, kulturea eta sukaldaritzea lotzen dituan ekitaldi barri honek 13:30etatik 15:30etara iraungo dau eta HusH, Insecurity eta The Mari Pippers bertoko musika taldeek kontzertu akustikoak eskainiko ditue kalean bertan.
Julian Templen 'Glastonbury' dokumentala emongo dabe Bilboko Bizkaia Aretoan
2014-07-08 11:15 BarriakJulien Temple zinemagile ingelesak zuzendutako Glastonbury (2006) dokumentala proiektauko dabe eguaztenean, garagarrilaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Bizkaia Aretoan. Filma ikustera hurreratzen diranek, gainera, Bilbao BBK Live jaialdirako bonu baten zozketan parte hartuko dabe.
Zazpi museotako erakusketak ikusteko aukerea emoten dauen 'Bost Txartela' kaleratu dau Bizkaiko Aldundiak
2014-07-08 10:45 KultureaTxartela bost euroan eros daiteke eta Arkeologia Museoa (Bilbo), Boinas La Encartada Museoa (Balmaseda), El Pobal burdinola (Muskiz), Euskal Herria Museoa (Gernika), Arrantzalearen Museoa (Bermeo), Santimamiñe (Kortezubi) eta Txakolingunea (Bakio) bisitetako aukerea emongo dau.
'Port Art' erakusketa ibiltaria Getxora helduko da
2014-07-07 17:26 KultureaBilboko Portuaren historia, jarduerea, garrantzia ekonomikoa eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriakaz izan dituan hartu-emonak gizarteari erakustearren, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazinoak Port Art erakusketa ibiltaria ekarriko dabe Getxora.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...