'Euskera' agerkariaren aholku batzordeak sei kide barri ditu

Bizkaie! 2014-07-30 12:02   Euskerea berbagai

Mixel Aurnague, Martine Berthelot, Martin Haase, Jose Ignazio Hualde, Xabier Itzaina eta Jon Landaburu dira Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskera aldizkariaren aholku batzordeko kide barriak. Agerkariaren Idazketa batzordeak proponidu zituan, eta Akademiaren Osoko bilkureak onartu.

Bermeoko XXIX. Nazinoarteko Musika Asteak bost kontzertu eskainiko ditu, abuztuaren 4tik 8ra bitartean

Bizkaie! 2014-07-30 11:32   Musikea

Hainbat estilotako musikea entzuteko aukerea izango da Bermeoko XXIX. Nazinoarteko Musika Astean, ganbara musikea, zarzuelea eta organu kontzertua, tartean. Abuztuaren 4tik 8ra bitartean egingo dabe Musika Astea, eta emonaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Goitiberak barriro be Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2014-07-29 15:48

Bilboko Konparsek Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dabe, eta aurten be danetariko eskaintzea atondu dabe: kontzertuak, jantza ikastaroak, bertso-saioak, ginkanak, arrantza eskolea, antzerkia, azokak, aerobithoia... Eta goitiberak berreskuratuko ditue, abuztuaren 23an izango da probea.

'Let's Talk in Basque!' atal berezia, Vancouverreko Latin American Film Festivalen

Bizkaie! 2014-07-29 15:06   Barriak

Vancouverreko Latinoamerikako Zinemaldian euskal zinemeak bere lekua izango dau, Let's Talk in Basque! izeneko atalean, Etxepare Euskal Instituak jakinarazo dauenez. Telmo Esnalen Urte berri on, amona eta Kimuak programako 2013ko katalogoa osotzen daben zazpi film laburrak eskainiko ditue. Abuztuaren 28an hasiko da jaialdia.

Teknologia tradizino nomadea gordeteko

Zigor Aldama 2014-07-29 14:34   Bidaide

Miloe eta erdi mongoliarrek lez, gizon honek sustrai barik bizitea erabagi dau, urtaro bakotxean bere ardientzako larra onenak topeteari ekinez. Natureagaz guztiz bat egiten dabe, baina garapen ekonomikoak ia desagerrarazo dauen bizimodua da

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bizkaiko mezarik altuena, Igiriñaoko Edurretako Amaren baselizan

Bizkaie! 2014-07-29 11:57

Gaur egun San Inazio egunean besterik ez da mezea esaten Gorbeiako Igiriñaoko Edurretako Amaren baselizan, oraintsu arte domeka eta jai egun guztietan emoten zan, uda sasoian. Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.119 metrotara, Bizkaian altuerarik handienean mezea ospatuko da, dinoe Zeanuriko parrokiak zabaldu dauen oharrean. Mezea 12:00etan izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geo-linguistikoa' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-07-29 11:09   Euskerea berbagai

Amaia Apalauzak idatzitako Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa beharra Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago daborduko. Liburua Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 10. zenbakia da.

Hiru astean 1.060 palestinar hil ditu Israelek, gehienak zibilak, tartean 200 ume. Noiz arte?

Markues 2014-07-29 10:47   Begi betegarri

Martxan da Alberto Handia XXVI. Zientzia Fikzinozko Literatura Lehiaketea

Bizkaie! 2014-07-28 15:47   Kulturea

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak Alberto Handia XXVI. Zientzia Fikzinozko Literatura Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Kontakizunak euskeraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitekez, zemendiaren 3a baino lehen. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko dau, eta bigarrenak, 1.000 eurokoa.

Azkenengo bost urteotako irabazleak, Bilboko Aste Nagusiko XXIV. Bilbao Uria Nazinoarteko Sari Nagusian

Bizkaie! 2014-07-28 14:23

Aurten ez da edozelakoa izango piroteknia enpresen arteko lehia, izan be aurreko edizinoetako bost irabazleek hartuko dabe parte Bilboko Aste Nagusiko XXIV. Bilbao Uria Nazinoarteko Sari Nagusian , tartean Areatzako Astondoa etxeak. Suak 22:45ean hasiko dira.

16.000 lagunetik gora, 22. Euskal Encounter partyan

Bizkaie! 2014-07-28 11:54

Lau egunetan 6.000 parte-hartzaile eta 10.000 bisitari batu dira Barakaldoko BECen, Euskal Encounter bideojoko eta informatika topaleku erraldoian. Estadu espainiarreko party handiena da, eta zaharrena bere bai. Sabino San Vicente antolatzailea oso pozik dago aurtengo edizinoagaz. Barritasun nagusietakoa Z-Day apokalipsi zonbia izan da.

Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibersidadeak Euskerea eta Euskal Kulturea erakutsiko ditu

Bizkaie! 2014-07-28 11:33   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutua munduko unibersidadeetan dituan Euskera eta Euskal Kulturako Irakurletza Sarea osotzen dabil. Euskal hizkuntzearen eta kulturearen ezagutzea eta ospea nazinoartean sustatzea da ekimenaren helburu nagusia. Halanda ze, Japonen euskal ikasketen irakurletza zabalduko da datorren urtean lehenengoz, Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibersidadean.

Ione Narbaiza: 'Lehen be bertsozalea nintzan, baina orain gehiago baloretan dot egiten dan lana'

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2014-07-28 10:39   Barriketan

Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sustapen-eragilea

Euskal Herriko I. Elektrotxarangen Topaketea egingo dabe irailaren 6an, Bermeon

Bizkaie! 2014-07-24 15:13   Musikea

Gasteizko Ttek kultur alkartea eta Bermeoko txosnak dabilz antolatzen Elektrotxarangen Topaketea, Euskal Herriko hainbat elektrotxaranga taldegaz batera. Egun osoko egitaraua izango da, eta amaiera ikusgarria eukiko dauela aurreratu dabe arduradunek.

'The Immigrant'

Karolina Almagia 2014-07-24 13:04   Zinema kritikak

Gitxitan kontau deuskuen errealidadea azaltzen dau pelikuleak: sasoi haretan AEB ailegetan ziran mundu guztiko etorkinek Ellis ugartean topetan ebena, askotan, ustelkeria eta justizia eza. Izan be, danek ez eben lortzen New Yorkera sartzea.

'Giza Anatomiako Atlasa' ikasliburua argitaratu dau EHUk

Bizkaie! 2014-07-24 12:34   kulturbiz

Euskal Herriko Unibersidadeak kaleratu barri dau Marban argitaletxearen Máster Atlas de Anatomía lanaren euskerazko itzulpena. Atlasak giza anatomiaren euskerazko terminologia osoa batzen dau. Erreferentziazko lana da bere arloan.

'Humboldt: Selected Basque Writings' lana argitaratu dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Renoko Euskal Ikasketen Zentroak

Bizkaie! 2014-07-24 11:30   Euskerea berbagai

Iñaki Zabaleta Gorrotxategik atondu dau Wilhelm von Humboldten testuen antologia, Basque Classics Series bildumako bederatzigarrena. Renoko Euskal Ikasketen Zentroak euskal kulturea AEBetan hedatzeko eta sustatzeko bultzatzen dauen programearen barruan dago saila.

Irati Iciarrek UEUren Udako Ikastaroen lehenengo balorazinoa egin dau

Bizkaie! 2014-07-24 10:43   jardunaldiak

UEUren 42. edizioko Udako Ikastaroak ateak zarratzekotan dagoz, eta amaieraren atarian Irati Iciarrek, ikastaroetako arduradunak, aurtengo edizinoko lehenengo balorazinoa egin dau. Bidean aldaketa eta zailtasun batzuk sortu diran arren, orokorrean sentsazino oso ona daukiela adierazo dau. Eibarren, Baionan eta Iruñean antolatu diran ikastaroetan 500 ikaslek parte hartu dabe, eta horrek sarearen osasun ona erakusten dau UEUko arduradunaren ustez.

Denzel Washington aktoreak Zinemaldiko Donostia saria jasoko dau

Bizkaie! 2014-07-23 14:28   Barriak

Antoine Fuqua zuzendari eta Denzel Washington protagonista dituan The Equalizer pelikuleak abiatuko dau, lehiaketaz kanpo, aurtengo Donostia Zinemaldia, irailaren 19an. Aktoreak eta zuzendariak aurkeztuko dabe lana, Kursaal auditoriumean. Eta inaugurazino ekitaldi horretan jasoko dau aktore estadubatuarrak Donostia saria.

Berri Txarrak taldea Ricky Falkner produktoreagaz beharrean dabil egunotan Madrilen

Bizkaie! 2014-07-23 13:28   Musikea

Hirukote nafarra 20. urteurreneko sortze-prozesuan buru-belarri dabil. Madrilen dagoz, Reno Studiosen, Ricky Falkner produktoreagaz grabazinoak atontzen. Urte amaieran kaleratuko dabe disko barria. Bilboko Aste Nagusian joko dau Berri Txarrakek, abuztuaren 22an, Europa Parkean.