Dorothy Arzner zinemagileari ziklo bat eskainiko deutso 62. Donostia Zinemaldiak

Bizkaie! 2014-08-20 12:35   Barriak

Dorothy Arzner (1897-1979) AEBetako zinemearen barruan ezohiko kasua izan zan, Hollywoodeko urrezko aroan zuzendari lez ibilbide profesional bat egitea lortu eban emakume bakarra izan zalako.

Gatos Bizcos madrildarrak Berumuga zikloari amaierea emoteko

Bizkaie! 2014-08-20 11:30   Musikea

Bergarako Irizar parkean izango da hitzordua, gaur, eguaztena, hilak 20, 20:00retan. Berumuga, musika baltzari eskainitako musika zikloari amaierea emoteko era askotako estiloak buztartzen dituan Gatos Bizcos taldeak joko dau.

Dj Jazzy Jeff, We Are Standard eta Klaxons musikariek kontzertuak doban eskainiko ditue Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2014-08-20 10:36   Musikea

Dj Jazzy Jeff, We Are Standard eta Klaxons musikariek kontzertuak eskainiko ditue Guggenheim Bilbao Museoan, Saskibaloiko Munduko Txapelketearen ospakizunagaz batera. Saio guztiak 21:00etan hasiko dira. Abuztuaren 29an, Dj Jazzy Jeffek joko dau eta irailaren 1ean, We Are Standard eta Klaxons taldeek.

Abuztuan jai giroa bazter guztietan baina erdigunea Bilbon dago egunotan

Angel Dominguez 2014-08-19 14:13   Begi betegarri

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak jaso dau aurtengo Euskara saria, Hau Pittu Hau konparsearen eskutik

Bizkaie! 2014-08-19 11:12   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazino eta sustapenerako egindako lana saritzeko asmoz, Hau Pittu Hau konparseak Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeari emon deutso aurtengo Euskara saria, Bilboko Aste Nagusian, konparsearen eta Uemaren helburua berbera baita, hau da, Euskal Herri euskalduna lortzea.

UPV/EHU sendo Shangaiko rankingean

Bizkaie! 2014-08-19 10:49

Sailkapen honek dauen garrantzia zenbatekoa dan konturatzeko, gogoratu behar da mundu osoan goi mailako 20.000 hezkuntza erakunde baino gehiago erregistrauta dagozala. UPV/EHU ex aequo kokatzen da 401 eta 500 postuen artean.

Bilboko udal bandeak Arenaleko kioskoan zortzi kontzertu eskainiko ditu

Bizkaie! 2014-08-18 15:35   Musikea

Ohikoa dan legez, abuztuaren 22an, barikuan, eskainiko dauen kontzertuan, konbidadu moduan gaita-jotzaileen talde batek parte hartuko dau. Aurten, Ziekoko Gaiteroak izango dira beren musikea Bandako interpretatzaileenagaz batuko dabenak, kontzertuaren bigarren zatian.

Pedro Barros brasildarra izango da lehiakide nagusia Getxoko I. Volcom Bowl-A-Rama txapelketan

Bizkaie! 2014-08-18 14:22

Getxoko Arrigunagako skateparkean 40 bat rider profesionalek jokatuko dabe Getxoko I. Volcom Bowl-A-Rama txapelketea, datorren irailaren 6an. Horreetako batzuen partaidetzea oraindino baieztatu barik dagoan arren, dagoeneko lehiakideen zerrendan dagoz Bowlaren Munduko Rankinean lehenengo hamar postuetan sailkatutako kirolariak, besteak beste, espezialidade horretako onena, Pedro Barros.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hurrak eta lapurrak' filma euskeraz

Bizkaie! 2014-08-18 12:20   Barriak

The Nut Job filmak AEBetan 64 miloe baino gehiago batu ostean, barikuan, abuztuaren 22an, estreinauko da filma estadu osoan eta gurean euskeraz ikusteko aukerea izango dogu, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztuko baita.

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren historiko ipiniko ditu martxan astegoienean

Bizkaie! 2014-08-14 13:35   kulturbiz

Burdinbidearen Museoko trenek Azpeititik Lasaorako bidea egingo dabe barikutik domekara, goiz eta arrastiz, museoko arduradunek jakinarazo dabenez. Bisitariek Trevor Rowe Euskadin erakusketea ikusteko aukerea be izango dabe.

Napoka Iria taldeak zazpi kontzertu emongo ditu zemendian Japonian

Bizkaie! 2014-08-14 12:34   Musikea

Tokio, Kyoto, Osaka, Kobe eta Kanagawa urietan joko dau zemendiaren hasieran Napoka Iria taldeak. Emozino handiz emon dabe birearen barri sare sozialetan.

Beste sei pelikula Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian

Bizkaie! 2014-08-13 15:44

Zinemaldiko antolatzaileek jakinarazo dabenez, Anahi Berneriren Aire libre (Argentina), Susanne Bierren En Chance Til (Danimarka-Suedia), Maxime Girouxren Félix et Meira (Kanada), Cristian Jimenezen La voz en off (Txile-Frantzia-Kanada), Cedric Kahnen Vie Sauvage (Frantzia) eta Gabe Ibañezen Autómata (Bulgaria-Espainia) lanak be Sail Ofizialean ikusi ahal izango dira. Zinemaldia irailaren 19an hasiko da.

Urduñako Tras Santiago lantegiko piezak, Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2014-08-13 13:16   Kulturea

Tras Santiago ontzi-lantegiko lur-moiloak eta txakurrak izeneko pieza barriak ikusgai dagoz Bilboko Arkeologi Museoan, Museoa aztarnaz aztarna programearen barruan. Urduñako Tras Santiagon 2002an egindako indusketan topautako objektuak dira. Astegoienetan bisita gidatuak egingo ditue.

Lauren Bacall aktorea hil da 89 urtegaz

Bizkaie! 2014-08-13 11:11   Barriak

Buruko isuri baten ondorioz hil da Lauren Bacall aktore estadubatuarra, New Yorken. Berrogei bat pelikulatan parte hartu eban, eta antzerkian be lan ugari egindakoa zan. Broadwayn igon zan lehenengoz eszenatoki batera, 1942an.

The Kooks, Holy Ghost!, Anna Calvi eta The Barr Brothers taldeak be BIME Live! jaialdian joko dabe

Bizkaie! 2014-08-12 15:43   Musikea

Urriaren 31n eta zemendiaren 1ean, Barakaldoko BECen egingo dan BIME Live! jaialdiko antolatzaileek kartela osotzen segiduten dabe. The Kooks, Holy Ghost!, Anna Calvi eta The Barr Brothers taldeak dira azkenengo barritasunak. Horrezaz aparte, The National, Placebo, Mogwai, Macy Gray, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Billy Bragg, Imelda May eta Thurston Moore bandek be joko dabe.

Euskal Herriko udea berezia da gero!

Markues 2014-08-12 14:42   Begi betegarri

Artea Txinako sustraietan

Zigor Aldama 2014-08-12 13:10   Bidaide

Zhang-ek ez eban zuztarren teknikea ezagutzen, eta Shanghaira joan zan larogeitaka urteko maisu bategaz ikastera. Etekin handia atera eutson haregaz emondako urteei. Lan bakotxak 10 ta 20 egun eskatzen ditu, baina gatxena zuztar bakotxarentzat diseinu egokia egitea da. Hilebeteak behar dira, edo urteak. Hamar urte baino gehiago behar izan nituan ‘Laoxiu’ piezea amaitzeko. Saria, hori bai, lanaren parekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Robin Williams aktore estadubatuarra hil da

Bizkaie! 2014-08-12 11:05   Barriak

Etxean hilda topau dabe Robin Williams 63 urteko aktore ezaguna. Depresinoak jota ebilen azkenaldian, bere hurrekoek jakinarazo dabenez. Poliziak bere burua hil dauela uste dau, baina oraindino ikertzen dabilz.

Zinemaldiko 'Eastern Promises' atzera begirakoak 50 film eskainiko ditu

Bizkaie! 2014-08-11 14:26   Barriak

Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua zikloak II. Mundu Gerrearen ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziran herrialdeetan 2000. urtetik hona produzidutako zinemea eskainiko dau, 50 pelikula danetara. Zinematografia horreen sormen aberastasuna eta azken hamarkadako talentu barriak ezagutzeko aukera parebakoa izango dala aurreratu dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (5)