Lauaxeta Ikastolako ikasle bi Matematika Ligako finalean egongo dira asteon, Pekinen

Bizkaie! 2015-11-23 09:58   Kulturea

Mathleague, munduko matematika ligako laugarren ekitaldiko finalean egongo dira Jon Urzainki Murillo eta Ander Agirrezabal Gomez, Zornotzako Lauaxeta Ikastolako ikasleak. Milaka ikasle atzean itxita heldu dira finalera. Hilaren 25etik 28ra, eguaztenetik zapatura, jokatuko da finala, Txinako uriburu Pekinen.

Ikasle gazteentzako txapelketea da Mathleague. Matematika arloko ezagutzak ez eze, ahalegina eta helburuak lortzeko adorea be garrantzitsuak dira aurrera egiteko. Hizkuntzak jakitea be beharrezkoa da, frogak ingelesez izan dira eta. Mundu zabaleko milaka ikaslek parte hartzen dabe txapelketan. Esate baterako, Lauaxetako ordezkariek Espainiako fasea jokatu dabe, beste 12.200 ikaslegaz batera.

Lehenengo fasea on-line izan da eta ikastetxetik bertatik parte hartu ahal izan dabe gazteek. Bigarren fasea Zaragozan jokatu zan. Finala Txinako uriburuan, Pekinen, izango da. Zemendiaren 26an egingo ditue finaleko ariketak. 27an, uria ezagutu ahal izango dabe finalistek eta 28an, azkanengo egunean, sari banaketea egongo da.

Lauaxeta Ikastolatik joango diran finalista biak DBHn dabilz. Jon Urzainki Murillo, Ugaokoa, eta Ander Agirrezabal Gomez, Zornotzakoa, dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu