Leitza eta inguruko hilketen kronikea, Patziku Perurenaren liburu barrian

Bizkaie! 2015-11-24 10:14   Kulturea

Edadekoen lekukotzak jaso eta artxiboak arakatuta, Leitzan eta alboko herrietan jazotako heriotza biolentoak batu ditu Perurenak Hilen xarma liburuan (Elkar). Orain dala 300 urtetik honako hilketak aztertu ditu, gertakari lazgarrien atzean dagozan ikusmoldeak eta datu historikoak tartekatuta.

Edadekoen lekukotzak jaso eta artxiboak arakatuta, Leitzan eta alboko herrietan jazotako heriotza biolentoak batu ditu Perurenak Hilen xarma liburuan (Elkar). Orain dala 300 urtetik honako hilketak aztertu ditu, gertakari lazgarrien atzean dagozan ikusmoldeak eta datu historikoak tartekatuta.

Patziku Perurena bera aspalditik ibili da inguruko edadekoei galdezka, jakinmin hutsagaitik. Azaldu dauenez, heriotza biolentoren bat jazo dan lekuan gurutzea ipinteko ohiturea egon da oraintsu arte eta berak adinekoei galdetzen deutse ia leku bakotxean zer pasau zan, zer kontetan dan edo zer gogoratzen daben. Hori egitea dibertimendua dala dino Perurenak, liburu bat egiteko dibertimendua ezinbestekoa dalako, bere ustez.

1980 eta 1990eko hamarkadetan batutako istorioak dira asko. Edadekoei entzundakoa artxiboetako datuakaz alderatu dau Perurenak gero. Hantxe topau ditu heriotzei buruzko datu zehatzagoak eta herritarren gogoan geratu diran detaileak benetan holan izan ete ziran jakin ahal izan dau. Ganera, denporan atzera egin ahal izan dau, orain dala 300 urteko gertakariak be bildu ditualako.

Hilen xarma liburuan, batez be Leitzako jazoerak batu ditu Patziku Perurenak, han bizi dalako aspalditik. Goizueta jaioterriko eta han inguruko beste herri batzuetakoak be jaso ditu, Aresokoak adibidez. Jasotako heriotzen artean, biolentoenak aukeratu ditu libururako. Batu dituan datuak aintzat hartuta, ikerketa etnografikoaren antza dauka lanak. Persona bakotxa zelan hil zan esateaz gan, nor zan eta ze bizimodu eukan be kontetan da, erregistroek horretarako aukerea emoten dabelako. Sasoiko gizartearen zertzeladak ezagutzera emoten ditu.

Inguruko edadetuei batutako kontakizunen pasarte luzeak tartekatu ditu Perurenak liburuan, kronikei bizitasuna emoteko. Bertako euskeran transkribidu ditu lekukoek esandakoak. Holan, herri literaturea egin nahi izan dau, merkaduan dagoan literatura burgesaren ordez, autorearen esanetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu