Lauro ikastolako gazteen proiektuak jaso dau Galiciencia zientzia-azokearen sari nagusia
2015-11-23 17:27Lauroko Betabot taldeak hezkuntzea hobetzeko helburua dauen aplikazino bat garatu dau; zehatz esateko, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazinoa errazten dauen software bat da. Ikasle bakotxaren beharretara egokitzen da, eta autismoa dauen ikasle bategaz probau eben. Lan horrek oso harrera ona izan dau Galicienciaren bisitarien zein epaileen artean eta hiru sari nagusietatik lehenengoa jaso dau.
Lauro Ikastolako Betabot taldeak jaso dau Galicienciaren 10. edizinoaren sari nagusia. Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan ospatutako azokara joateko aukerea jaso eben apirilean Bilbon Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Hezkuntzan komunikazino-kanalak irekiz lanagaz jaso dabe autortzea Ourensen.
Hirurogehita hamalau proiektu batu ditu Galiziako Azokeak, tartean, euskal ikertzaile gazteen ordezkarienak: Lauro Ikastolako eta Lauaxeta ikastolako ikasleenak, hain zuzen be.
Lauroko Betabot taldeak hezkuntzea hobetzeko helburua dauen aplikazino bat garatu dau; zehatz esateko, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazinoa errazten dauen software bat da. Ikasle bakotxaren beharretara egokitzen da, eta autismoa dauen ikasle bategaz probau eben. Lan horrek oso harrera ona izan dau Galicienciaren bisitarien zein epaileen artean eta, esangura horretan, hiru sari nagusietatik lehenengoa jaso dau Betabot taldearen proiektuak.
Elhuyarrek estaduko eta nazinoarteko zientzia-azokakaz sinatuta dituan hitzarmenen bidez, gazteen zientzia-bizipenak indartzeko helburua dauka, gazteen ahalduntzean eraginez eta zientzia-bokazinoak sustatuz. Bide horretatik, Galiciencian jaso daben sariari esker, Bartzelonako Exporecerca Azokara joango dira gazte horreek 2016ko martian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!