Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Zinebiren Sari Nagusia

Bizkaie! 2015-11-20 13:30   Barriak

Jean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren Sari Nagusia. Zortzi minutu baino apur bat gehiago irauten dauen eta Isabel Herguera zuzendariak egin dauen Amore d'inverno (2015, Euskadi), animazinozko lanak irabazi dau, barriz, Euskal Zinemearen Sari Nagusia.

Jean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren Sari Nagusia. Zortzi minutu baino apur bat gehiago irauten dauen eta Isabel Herguera zuzendariak egin dauen Amore d'inverno (2015, Euskadi), animazinozko lanak irabazi dau Euskal Zinemearen Sari Nagusia, eta Xacio Bañoren Eco (2015, Espainia) dokumentalak lortu dau Zinema Espainiarraren Sari Nagusia.

Horrezaz gan, Bruno Carboni zinemagilearen O teto sobre nós (2015, Fik., Brasil) film brasildarrak irabazi dau Film Latinoamerikar Onenaren Saria. Zinebiko aurtengo edizinoan 30 herrialdetako 65 film lehiatu dira Sekzino Ofizialean.

Sarituen zerrendea gaur goizean aurkeztu dau Zinebi 57ko epaimahaiak. Aurtengo epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: José María Lara zinema produktorea, Florence Miailhe animazino zinemagile frantziarra, María José Santacreu Uruguaiko Zinematekako zuzendari eta kultur kazetaria, Kepa Sojo zinemagile eta gidoilari arabarra eta Susana de Sousa Dias zinemagile portugesa. 

Zinebiren 57. edizinoaren amaiera ekitaldia Itziar Ituñok aurkeztuko dau, eta gaur arratsaldean egingo da Arriaga Antzokian (20:00etan). Ekitaldian, sari guztiak banatzeaz gan, Ohorezko Mikeldia emongo jakoo Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarrari. Horrezaz gan, Gerra Zibilaren ostean Miguel Mezquírizek errodau eban eta Zinebi 57k, Euskal Filmotekearen laguntzinoagaz, barriztau dauen Bilbao en el segundo aniversario de su liberación film labur dokumentala, Franco en Bilbao izenez ezagutzen dana, be eskainiko da.


Sariak generoz-genero

Zinema dokumentalaren atalean, Urrezko Mikeldia Camilo Restreporen La impresión de una guerra (2015, Frantzia/Kolonbia) film frantziar-kolonbiarrak jaso dau, eta Fernando Domínguezen Salers (2014, Argentina) dokumentalak irabazi dau Zilarrezko Mikeldia.

Fikzinozko film onenaren Urrezko Mikeldia, Michel Zarazirren Sous les soutanes (2015, Libano) lanak irabazi dau, eta kategoria horretako zilarrezko Mikeldiari jagokonez, Ewa Górznaren Rearranged (2014, Finlandia) filmak jaso dau.

Animazinoaren atalean, sariak hiru emakumeren artean banatu dira: Urrezko Mikeldia Nina Gantzen Edmond (2015, Erresuma Batua) lanak irabazi dau, eta Eleonora Marinoniren eta Elice Mengen D'ombres & D'ailes (2015, Frantzia/Suitza) filmak jaso dau Zilarrezko Mikeldia.


Zinebi 57ko sarien zerrendea


- Zinebi 57ko Sari Nagusia: RENAÎTRE, Jean-François Ravagnan (Belgika).

- Euskal Zinemearen Sari Nagusia: AMORE D'INVERNO, Isabel Herguera (Euskadi). 

- Zinema Espainiarraren Sari Nagusia: ECO, Xacio Baño (Espainia).

- Fikzinozko Zilarrezko Mikeladia: REARRANGED, Ewa Górzna (Finlandia).

- Fikzinozko Urrezko Mikeladia: SOUS LES SOUTANES, Michel Zarazir (Libano). 

- Animazinozko Zilarrezko Mikeladia: D'OMBRES & D'AILES, Eleonora Marinoni / Elice Meng (Frantzia/Suitza).

- Animazinozko Urrezko Mikeladia: EDMOND, Nina Gantz (Britainia Handia).

- Dokumentalen Zilarrezko Mikeladia: SALERS, Fernando Domínguez (Argentina).
 
- Dokumentalen Urrezko Mikeladia: LA IMPRESIÓN DE UNA GUERRA, Camilo Restrepo (Frantzia/Kolonbia).

- Film Latinoamerikar Onenaren Mikeldia: O TETO SOBRE NÓS. Bruno Carboni (Brasil).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu