'El clan'

Karolina Almagia 2015-11-23 11:27   Zinema kritikak

Almodovar anaiek produzidutako pelikula honek sekulako arrakastea lortu dau Argentinan. Arquímedes Puccio familia-buru hotz eta bildurgarria interpretetako, Argentinan mundu guztiak komediagaz identifiketan dauen aktore bat aukeratu dau Pablo Traperok. Guillermo Francellak agirian ixten dau bere bikaitasuna, umoreagaz zerikusirik ez daukan personaje guztiz sinisgarria da berea. Bere begiradak odola izozteko modukoak dira.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Pablo Trapero.
- Aktoreak: Guillermo Francella, Peter Lanzani, Inés Popovich, Gastón Cocchiarale, Giselle Motta, Franco Masini, Antonia Bengoechea, Gabo Correa
- Produktoreak: CKramer & Sigman Films / Matanza Cine / El Deseo / Telefé / Fox International Productions (FIP) / INCAA / ICAA.
- Generoa: Jazoera errealak, Thrillerra. 
- Iraupena: 110 minutu
- Herrialdea: Argentina.

80ko hamarkadan, jazoera batek gizarte argentinarra suntsitu eban: Puccio familiakoak atxilotu zituen, hainbat lagun bahitu eta hilteagaitik. Itxuraz, familia normal bat zana -seme-alabak ikasle onak ziran, bata puntako kirolaria, guztiak ederto integrauta egozan gizartean- gauza izan zan inguruko pesona batzuk bahitzeko, torturetako, euren etxean bertan ezkutauta eukiteko eta, amaieran, hilteko. Eta hori guztia egiten eben dirua atarateko bizimodu arruntagaz segiduten eben bitartean, era natural baten.

Hori da, behintzat, film honek kontetan dauena. Almodovar anaiek produzidutako pelikula honek sekulako arrakastea lortu dau Argentinan. Arquímedes Puccio familia-buru hotz eta bildurgarria interpretetako, Argentinan mundu guztiak komediagaz identifiketan dauen aktore bat aukeratu dau Pablo Traperok. Guillermo Francellak agirian ixten dau bere bikaitasuna, umoreagaz zerikusirik ez daukan pesonaje guztiz sinisgarria da berea. Bere begiradak odola izozteko modukoak dira.

Filmari zeozer leporatu behar izan ezkero, ikerketa polizialari buruz ezer ez kontetea arpegiratu behar jako. Atxiloketea heltzen danean, ez dakigu zergaitik eta zelan heldu dan. Beste alde batetik, filmaren hasikeran bahiketa horreek militarren trama baten barruan egin zirala iradokitzen da, baina gero susmo hori bertan behera ixten da.

Halan eta guzti be, pelikula hau bihotza kolkoan eukiten gaituenetakoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu