'The F Word'

Karolina Almagia 2014-09-10 10:42   Zinema kritikak

Protagonistea hogeitaka urteko gazte barritsua da, eta lagun bategaz maiteminduta dago. Ezinezko maitasuna da. Alkarrizketa onak eta umore momentu batzuk badaukaz pelikuleak, nahiz eta nire ustez, sobran egon txiste eskatologikoak. Osotasunean, gustura ikusten da.

Pablo Berastegi Donostia 2016 Kultur Uriburutza proiektuko zuzendaria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-09-09 17:47

Barikuan, irailaren 5ean, izentau eben Pablo Berastegi nafarra Donostia 2016-ko buru, eta gaur goizean egin dau jentaurreko aurkezpena. 2016 Fundazinoaren Patronatuko kideek aho batez aukeratu dabe Berastegi. Orain arteko ibilbide profesionala eta proiektuagaz daukan enpatia. Horreek izan dira, besteak beste, Pablo Berastegi aukeratzeko arrazoiak, dinoe, baina gaur zabaldu danez, Donostia 2016 arduradun barriak ez daki euskeraz.

Alberto Albor, Iranzu Antona eta Kepa Garrazaren beharrak erakutsiko ditu aurten 'Bosteko' erakusketeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-09-09 15:51   Kulturea

Kultur Leioa aretoan hasiko dau ibilbidea Bosteko erakusketeak, eta ostean, Basauri, Zornotza, Arrigoriaga eta Getxora joango da. Ana Lopez Asensio izan da erakusketearen komisarioa eta koordinatzailea. Hilaren 28ra arte egongo da ikusgai Leioan.

Euskal musikarien doinuak Madrilen entzun ahal izango dira urrian eta zemendian

Dabi Piedra Robledo 2014-09-09 14:56   Musikea

Emankor Sareak eta Etxepare Euskal Institutuak alkarregaz sortutako proiektu honen helburu nagusia da, bertoko taldeen eskeintzea Espainiako uriburura modu antolatuan eroatea eta hango zirkuituan sartzeko laguntzinoa emotea. La Noche en Vivo sareko aretoetan izango dira sei kontzertuak, urriaren 16an hasita.

UPV/EHUk eskainitako 87 graduetan 8.441 ikasle barri matrikulau dira

Bizkaie! 2014-09-09 14:20

UPV/EHUk 87 gradu eskaintzen ditu eta danetara 8.626 plaza. Kontuak kontu, plazen % 97,8 bete da. Zehatz esateko, titulu horreetako 53k bete ditue eskainiko plaza guztiak.

Ziburuko Kaskarotenea ikastoleari gaur amaituko jako epea

Bizkaie! 2014-09-09 11:01

Gaur, hilak 9, Ziburuko ikastoleari bere lekuan egoteko epea amaituko jako. Aurreko astean Guy Poulou Ziburuko alkateari arrazoia emon eutson Paueko Auzitegi Admnistratiboak, halanda ze, dagozan eraikina itxi egin beharko dabela agindu jaken. Handik joan ezean, argindarra eta ura kenduko deutsiez. Ganera, bertan geratzen diran egun bakotxeko 100 euroko isuna ordaindu beharko dabe.

Vicente Atxa, Mondragon Unibersidadeko errektore barria

Bizkaie! 2014-09-09 10:36   kulturbiz

Vicente Atxak 48 urte ditu, elektronikako goi mailako injinerua da eta Erresuma Batuko Staffordshire Universityn, elektronika eta komunikazinoan doktorea. Azken zortzi urte honetan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokorra izan da eta ondorioz, Mondragon Unibersidadeko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

'Indarkeria isila' erakusketea Artiumen, irailaren 12tik aurrera

Bizkaie! 2014-09-08 18:19   Kulturea

Artium museoak eta Belgradeko Arte Garaikideko museoak alkarregaz sortutako erakusketea da Indarkeria isila. Egunero, etxean eta lanean, egunez egun, egiten eta adierazoten dan indarkeria mueta hori aztertu dabe proiektu honetan. Zoran Eric, Blanca de la Torre eta Seamus Kealy dira komisarioak.

Ana Murugarrenek 'Tres mentiras' fikzinozko bere lehen film luzea aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-09-08 16:37   Barriak

Azken lan honegaz ikusleakan emozinoa eta kontzientzia sortarazo nahi izan ditu Murugarrenek. Konpromezuz beteriko giza-thriller sakona dakar oraingoan, diktadura frankistearen alde ilunak erakutsiz. Ostutako eta saldutako jaiobarrien kasuak ikertu barik dagoz oraindino eta egun ez dago inolako erantzulerik.

27.000 lagun Folk Getxo BBK jaialdian

Bizkaie! 2014-09-08 15:54   Musikea

Atzo amaitu zan Getxoko 30. Nazinoarteko Folk Jaialdiak lau egunez hamaika kontzertu, desfileak eta zenbait jarduera solidario hartu ditu. Danetara, 27.000 lagun batu aurtengo ekitaldian.

Arnasa gurasoentzat, burukomina etxeko txikitxuenentzat...

Markues 2014-09-08 11:46   Begi betegarri

Roy Andersson zuzendari suediarrak irabazi dau Veneziako Urrezko Lehoia

Bizkaie! 2014-09-08 11:32   Barriak

Zinemagile suediarraren A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence lanarentzat izan da Veneziako 71. zinema jaialdiko Urrezko Lehoia. Andrei Konchalovsky errusiarrak irabazi dau Zuzendari onenari Zidarrezko Lehoia, The Postman´s White Nights beharrari esker.

Uemari ezarritako betoaz

Bizkaie! 2014-09-08 10:59   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak gure herrietan daukagun errealidade soziolinguistikoa onartu barik jarraitzen dau. Ez ditu ikusi nahi Nafarroan euskereak dituan arnasguneak. Ez gaitu kontuan hartu nahi euskeraz bizi nahi dogun Nafarroako herritarrak. Eta horregaitik, Nafarroako euskerearen arnasguneak ezabatu eta desagerrarazoteko politikak ditu abian.

2014ko lehen hiruhilekoan, 921 ezkontza izan ziran EAEn, igaz baino % 7,6 gehiago

Bizkaie! 2014-09-05 13:44

2014ko lehen hiruhilekoan izandako 921 ezkontzetan, danetara, Euskadin bizi diran 895 gizonezko eta 887 emakumezko ezkondu ziran. Senargaietatik 749k (% 83,7) lehen ezkontza eban honakoa, eta barriro ezkondu ziranetatik, 8 alargunak ziran eta 138, dibortziatuak.

Aurtengo Xalbador Egunean Etxahun Iruri be omenduko dabe

Bizkaie! 2014-09-05 11:30   Bertsolaritzea

Aurten be Xalbador Eguna ospatuko da Urepelen (Nafarroa Beherea), Fernando Aire Xalbador gogoratzeko. Urriaren 18an eta 19an izango da ekimena, eta urtero legez, Xalbadorregaz batera, beste persona bat omenduko dabe; aurtengoa Pierre Bordazarre Etxahun Iruri idazle, kantu eta pastoral egilea izango da.

Alaitz Sarasolak irabazi dau Basarri Bertsopapel Lehiaketea

Bizkaie! 2014-09-05 11:15   Bertsolaritzea

Alaitz Sarasola ordiziarrak irabazi dau aurtengo Basarri Bertsopapel Lehiaketea, Belarritakoak izenburuko lanagaz. Lehenago be saritua izan da sariketa honetan, 2004an bigarren sailkatu zalako.

'Posiblea da eta merezidu dau', AEK-k 2014-2015 ikasturteko matrikulazino kanpainea aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-09-04 15:06   Euskerea berbagai

Euskerea ikasteko hainbat motibazino eta helburu egonik, posiblea dala eta merezidu dauela azpimarratu dabe AEK-ko arduradunek, nor bere arrazoiakaz, bere helburuakaz, nor bere mailatik abiatuta. Euskerea nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren barruan.

Josune Muñozek XIX. mendeko emakume idazle iparramerikarren ganeko tailerra eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-09-04 11:03   jardunaldiak

Tailerra dobakoa da eta izena emotea irailaren 1etik 13ra egin behar da, liburutegian bertan, telefonoz (946082487) edo posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net). Danetara, 20 leku dagoz, eta izena emoten dan ordenean esleituko dira.

'Goazen gudari danok…' erakusketea Elgoibarren ikusgai

Bizkaie! 2014-09-04 10:42   Kulturea

Goazen gudari danok… Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad erakusketea irailaren 5etik 21era ikusi ahal izango da Elgoibarren, eta ondoren Erandion, Leioan, Mungian, Santurtzin eta Bilbon be egongo da.