Hodei Egiluzen aldeko kantea sortu dau Garik, euskal musikari ugariren laguntzinoagaz
2014-06-18 14:39 Musikea2013ko urrian Anberesen desagertu zanetik, zortzi hile joan dira Hodei Egiluz gazte galdakoztarraren barririk euki barik. Hodei Bila alkarteak kontzertu solidarioa antolatu dau biharko eta, Gari abeslariaren ekimenez, hainbat musikari batu dira kanta bat sortzeko. Bihar entzun ahal izango da lehenengo aldiz.
Scorpions taldeak edegiko dau Azkena Rock jaialdia, bagilaren 20an
2014-06-18 14:39 MusikeaScorpions, Blondie, Violent Femmes, Wolfmother, Joe Bonamassa, Seasick Steve, Unida, Turbowolf, Kadavar, Royal Thunder, Bombus... Hemen da hamahirugarren Azkena Rock jaialdia. Rockzaleek Mendizabalan daukie hitzordua asteon, bagilaren 20an eta 21ean.
43 miloe euro bideratuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerea indartzeko
2014-06-18 14:05 Euskerea berbagaiEuskerazko hedabideentzat 4,87 miloe euro bideratuko dira. Horrezaz gan, 180.000 euroko partida barri bat izango da, geheinbat gaztelaniaz diran hedabide idatzien edizino digitaletan euskerearen presentzia indartzeko.
Postontziko Arratia
2014-06-18 12:37XX. mendearen lehen erdian argitaratu ziran Arratiari buruzko posta-txartelak batu ditu Jon Urutxurtu zeanuriztarrak Arratia posta txartelean liburuan. Egileak dinoanez, garai bateko bizitza ezagutzeko leiho izan daitekez irudi honeek. Barikuan, bagilak 20, Igorreko Lasarte aretoan aurkeztuko dabe, 20:00etan.
Bilbao BBK Livek sarrera guztiak saldu ditu
2014-06-18 11:04 MusikeaMarka guztiak apurtuko ditu aurten Bilbao BBK Live jaialdiak, daborduko eguneko sarrera guztiak eta bonuak salduta dagoz. Halanda ze, 120.000 lagun batuko dira garagarrilaren 10etik 12ra bitartean Kobetamendin, inoizko gehien.
Jean-Baptiste Orpustanek eta Mariasun Landak jasoko dabe aurtengo Eusko Ikaskuntza saria
2014-06-17 18:45 sariak-autortzakSari horren helburua kulturearen mesedean jardunean dagozan ikertzaile, zientifiko eta Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan aditu onenei bikaintasuna autortzea da. Esan bezela, Orpustanek eta Landak ex aequeo jasoko dabe. Holan jakinarazo dabe gaur, bagilak 17, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Pello Ugalde Laboral Kutxako lurralde zuzendariak.
WOPeak ekimenak Paiju Peak, Jannu eta Cho Oyu mendietara eroango ditu Iñurrategi, Zabalza eta Vallejo
2014-06-17 18:36Mendia, jarduera alpinoa, izan ziran WOP Fundazinoaren lehenengo pausuen abiapuntua, 2010ean. Eta mugarriz mugarri, beste erronka bati ekitekotan dabilz. Gaur aurkeztu dabe Bilbon WOPeak egitasmoa, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleak Paiju Peak, Jannu eta Cho Oyu mendi ezagunetara eroango dituan ekimena
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala zapatuan jokatuko da Orion
2014-06-17 17:24 BertsolaritzeaBagilaren 21erako egun osoko jai ederra antolatu da Eskolartekoaren harira. Goizeko 11:00etan 15-18 urte artekoen bat-bateko finala izango da, eta, arratsaldez, 15:00etatik aurrera, bertso-eskolen emonaldiak eta erromeria.
Michel Camilo Trio, Jack De Johnette eta Diego 'El Cigala', 38. Getxo Jazz Jaialdian
2014-06-17 15:46 MusikeaAurten be Getxoko Jazz Jaialdiak abiatuko dau EAEko udako jazzaldien denporaldia. Garagarrilaren 2tik 6ra hamazortzi emonaldi eskainiko ditue, tartean, Jack De Johnette, Michel Camilo Trio eta Diego El Cigala-ren kontzertuak. Sarrerak salgai dagoz daborduko.
Gorbeia Bilbora ekarriko dabe, erakusketa, berbaldi eta bisitaldien bidez
2014-06-17 15:34 KultureaBizkaia eta Arabako lekurik garaienean dago Gorbeiako Kurutzea baina, orain arte, ez da sekula egin erakusketa handi bat, hango paisajea, ohiturak, kulturea eta mendizaleen lorpenak azaltzeko. Urrira arte, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, egongo da ikusgai Gorbeia Bilbon erakusketea eta, ganera, berbaldi zikloa be eratu dabe.
Donostiako XXV. Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren Astean lanak aurkezteko epea zabalik dago
2014-06-17 15:06 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXV. Astean lanak aurkezteko epea zabaldik dago honezkero. Jaialdia urriaren 25etik zemendiaren 1era izango da, eta lanak aurkezteko epea abuztuaren 15ean amaituko da, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.
Bakioko Txakolinguneak 1.500 bisitari izan ditu martiaren 19an zabaldu zanetik
2014-06-17 11:13 Jan edanakZentroaren kudeaketea dala eta, Miren Josune Ariztondok esan dau martiaren 19tik BizkaiKOA erakundea arduratzen dala Txakolingunearen kudeaketaz, Itxas Lehor S.L. soziedadearen bitartez. Sei hilebetez izango dau ardura hori, harik eta zerbitzua behin betiko esleitu arte (orain, zerbitzu horretarako pleguak egiten dagoz).
Karena crowdfunding bagilaren 18tik aurrera martxan
2014-06-16 18:26Karena crowdfunding plataformea, auzolanaren eta egitasmo txiki zein ertainen finantziazinorako tresna euskalduna da. Gure herrian dagozan hamaika proiektuei, eta finantziazino arazoak tarteko, ezerezean gelditu izan diran proiektuei aukera barri bat eskaintzeko asmoz jaio da.
XV. Bilboko Kalealdiak 31 konpainia eta 59 ikuskizun ekarriko ditu Bilbora garagarrilaren 1etik 5era bitartean
2014-06-16 15:46 KultureaKaleko arte eszenikoetan trebatutako euskal konpainien aldeko apustuari eutsiz, Bilboko Kalealdiak bertako talde honeek batu ditu aurten: Hortzmuga, Ertza, Organik eta Kukai, Ganso & Cía., Malas Compañías, Barbara Govan eta Kolectivo Monstrenko & Zanguango Teatro, Euskadiko talde batez eta Gaztela eta Leongo beste batez osotutakoa.
Edorta eta Irati Jimenez idazleak protagonista, 'Eztabaidak literatureagaz' egitarauan
2014-06-16 15:25 KultureaBilboko Bidebarrieta liburutegiak literaturearen munduan dabilzan aita-alaben harteko hartu-emonak jorratuko ditu martitzenean, Edorta eta Irati Jimenez idazleek parte hartuko daben mahai-inguruan. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak gidatuko dau 19:30ean hasiko dan Literatura, familia kontua izenburuko Eztabaidak literatureagaz egitarauko saioa.
Florentziako Errenazimenduari buruzko erakusketea domekara arte ikusgai Berreginen Museoan
2014-06-16 14:27 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Arte Berreginen Museoak datorren domekan, bagilaren 22, zarratuko dau arte europarreko sasoi emonkorrenetakoa, Florentziako Errenazimendua, jorratzen dauen aldi baterako Vía Renacimiento/Florentzia. Eskultura erakusketea.
'Gerezien denbora' uri pastorala taularatuko dabe Baionan, bagilaren 29an
2014-06-16 14:25 KultureaBaionan XX. mende hasieran burdingintzako beharginek bizi izandakoak ditu ardatz bagilaren 29an Baionako portuan estreinauko dan Gerezien denbora uri pastoralak. Itxaro Bordak idatzi dau testua eta Beñat Axiari da zuzendaria.
Beatriz Zubikarai: 'Herriari begira egoten ahalegintzen gara'
2014-06-16 11:28 BarriketanArranondo aldizkariaren koordinatzailea
Baxoa Euskeraz!
2014-06-16 10:56 Euskerea berbagaiBeste behin, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz pasetea garalarazoko jake, historia-geografia eta matematiketaz harago.
Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (II)
2014-06-13 15:43 BidaideTxinako handinahiak ez dauka parekorik. Azken burutazinoa Laos zeharkatuz, Pekin eta Singapur lotuko dituan abiadura handiko trena da. Horretarako Vientianek Txinaren 7.500 miloe dolar inguruko kreditu biguna onartu beharko leuke eta hori gehiegizko kopurua izanik, Laos Txinaren menpean geratuko litzateke erabat
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...