2014ko Euskadi Sarien deialdia egin dau Eusko Jaurlaritzeak
2014-04-16 14:40 KultureaEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2014ko Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea bagilaren 30ean amaituko da.
Literaldia'14: gaur egungo euskal literaturea abiada bizian helduko da Bartzelonara
2014-04-16 14:12 jardunaldiakApirilaren 23tik maiatzaren 28ra euskal literaturearen erakusleihoa izango da Bartzelona, eta beti lez, ekitaldi gehienak dobakoak izango dira, euskal kulturea eta literaturea danon eskuragarri egon daiten.
Martxan da 'domeinuak.eus' webgunea
2014-04-16 13:00Puntu Eus proiektuaren sustatzaileek .eus domeinua daukan lehenengo gunea ipini barri dabe sarean, Domeinuak.eus. Apirilaren 26an prozesuaren faseen ganeko informazinoa zabalduko dala jakinarazo dabe.
Javier Ibarretxe zinemagilea hil da
2014-04-16 12:37 BarriakGibeleko minbiziak jota hil da bart Javier Ibarretxe (Bilbo, 1961-2014) zinemagilea Bilbon, Basurtuko Ospitalean. Ibarretxe & Co produkzino etxea sortu eban anaiakaz batera eta amesa egia bihurtuta, zinema munduan emon ditu urteak. Getxon, Algortako irudi tailerrean ikasi eban eta han hasi zan film laburrak egiten.
EIOk eta Anidan-Bloko del Valle Juniors Bandek 'Afrikatik burrunbea' kontzertu birea hasiko dabe apirilaren 22an
2014-04-16 11:07 MusikeaEuskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) osatzen daben 80 musikari gazteek apirilaren 22an hasiko dabe Afrikatik burrunba aurtengo kontzertu denporaldia, Gasteizko Jesus Guridi Konserbatorioan. Barrikuntzaz beterik datoz ganera, nagusiena Kenyako 11 perkusino jole gazteren parte-hartzea da. Bloko del Valle alkartearen eskutik ailegau dira Euskal Herrira, Lamu uriko umezurztegitik, hain zuzen be.
Lehiaren Euskal Agintaritzeak 8.000 euroko isuna jarri deutso EIZIEri, bere bazkideei prezioak gomendatzeagaitik
2014-04-16 10:41 kulturbizLehiaren Euskal Agintaritzearen arabera, EIZIEk bere webgunean argitaratu ditu idatzizko itzulpenetan, ahozko interpretazino lanetan eta testuen zuzenketetan apliketako tarifak eta zerbitzua emoteko beste baldintza batzuk. Hori gomendio kolektibotzat hartzen da, eta horren efektua da, alde batetik, zerbitzu emoileen jokabideak bateratzea eta, bestetik, prezioak finkatzeko eragileen ahalmena murriztea.
Iñigo Aranbarrik 'Apirila' bere laugarren nobelea plazaratu dau
2014-04-15 18:31 KultureaGaur egungo egoerea eta 1766ko Azkotiko matxinadea lotu ditu Iñigo Aranbarrik Apirila (Susa) nobelan. Idazle azkoitiarraren laugarren eleberria da hau.
Bertsoa Unibersidadean ekimena aurkeztu dabe
2014-04-15 18:15 BertsolaritzeaEHUko uda ikastaroen barruan Bertsoa Unibersidadean eskolea antolatu dabe EHUko Uda Ikastaroak eta Mintzola Fundazinoak alkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dau proiektua. Bost urteko hitzarmena adostu dabe eta, beraz, aurten hasi eta datozen 4 urteotan bertsolaritzeari eta ahozkotasunari buruzko 5 egunetako ikastaroa atonduko dabe EHUko uda ikastaroak eta Mintzolak auzolanean.
Eneko Bidegainen 'Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian' liburua aurkeztu dabe Bilbon
2014-04-15 15:48 kulturbizTesiaren helburua hau da: orain mende bat, Ipar Euskal Herrian ondorio ikaragarriak izan zituan Lehen Mundu Gerran (1914-1918), zein eragin izan eban Eskualduna astekariak ikertzea; hau da, euskaldunek Lehen Mundu Gerran parte-hartzeari begira, zein izan zan astekariaren jarrerea.
Iñaki Plaza amurrioarrak 'Ekhi' bere bigarren diskoa aurkeztu dau
2014-04-15 15:23 MusikeaDisko guztiz personala da Ekhi, Iñaki Plaza musikari arabarraren azkenengo hiru urteen laburpena, nire semeari eskainia. Hamaika kanta konposau ditu, eta idatzi bere bai. Urtarrilean etxean, Amurrion, aurkeztu eben zuzenean, eta laster daukie hurrengo hitzordua, maiatzaren 31n, Arrasaten.
Etxepare Institutuak 2014an arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko diru-laguntzinoak eskatzeko epea edegi dau
2014-04-15 14:36 kulturbizAurten euskerearen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo bestelako ekimenak antolatzea edo horreetan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar erako proiektuak) lagunduko da diruz, beti be horreetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diran egileen lanak erakusten diranean.
Jon Anduezak eta Jon Eugik gazte literaturako liburu bana argitaratu dabe
2014-04-15 12:07 KultureaElkar argitaletxeak kaleratu barri ditu Jon Anduezak idatzitako San Ferminetan, Lesakan eta Jon Eugiren Zortzi ipuin gotiko, biak Taupadak izeneko bilduman. Hamahiru urtetik gorako irakurleei zuzenduta dagoz.
IX. Artedrama Topaketak Aulestin apirilaren 21etik 26ra
2014-04-15 11:32 KultureaDatorren astelehenean hasita, apirilak 21, eta hurrengo zapatura arte, hilak 26, bederatzigarren urtez jarraian, Aulestiko Topaketak ospatuko dira. Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea.
Hiromi Uehara pianistea eta Diego 'El Cigala' kantaria, Getxoko XXXVIII. Jazzaldian
2014-04-15 11:18 MusikeaGetxoko XXXVIII. Jazzaldia egitarauaren barri emoten hasi da, eta bestek beste, Hiromi Uehara pianista japoniarra eta Diego El Cigala flamenko kantari espainiarra bertan izango dira garagarrilaren 2tik 6ra bitartean. Horrezaz aparte, Michel Camilo, Jack de Johnette eta Natalia Dicenta kantariek be kontzertuak eskainiko ditue.
XIX. Euskal Herria Zuzenean bagilaren 27, 28 eta 29an izango da Lekornen
2014-04-14 18:14 MusikeaSkaP, Pendulum eta Dub Inc izango dira kartel buruak eta horreei Shantel, Amadou et Mariam, Gatibu, Yaniss Odua, Bigflo & Oli, Ruper Ordorika, Cabaret Freaks, Birth of Joy, Esne Beltza, The Inspector Cluzo, Bonaparte, Zea Mays, The Excitements, The Legendary Tigerman, Mexican Institute of Sound, Kashbad, Odei & Cubenx, Andreas eta nicolas, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zezenaren Taldea eta The Lookers gehituko jakez.
Juan Kruz Igerabidek 'Zangotraba' nobelea kaleratu dau
2014-04-14 17:56 KultureaZangotraba eleberriko protagonisteak bizitza doblea daroa, bizimodu patetikoa Juan Kruz Igerabidek berak aurkezpenean esan ebanez. Goizez aduanetako behargina da Joxe, eta arratsaldetan, Juan Fernandez detektibea, maitasun-klontuetan espezializaua. Erein etxeak argitaratu dau liburua.
Karlos Linazasorok 'Alferrik ez balitz' aforismo liburua argitaratu dau
2014-04-14 15:03 KultureaMila aforismo batu ditu Karlos Linazasorok Alferrik ez balitz (Elkar) liburuan, hainbat gairen ganekoak, erlijinoa, denporea, maitasuna, literaturea eta abar. Gaika baino, kronologikoki antolatu ditu testuak idazle tolosarrak, holan irakurlea harritzeko gaitasuna ez daiten galdu.
II. Topaklown Durangon, apirilaren 17tik 20ra
2014-04-14 14:38 KultureaApirilaren 17rik 20ra bitartean, Durangoko San Agustin Kulturguneak eta Ganso & Cia bertoko antzerki talde egoiliarrak bultzatuta, klowngintzea lantzeko bigarren topaldia egingo da. Trebakuntzea eta eszenaratzea buztartzen ditu programa honek
'Ocho apellidos vascos'
2014-04-14 14:10 Zinema kritikakOcho apellidos vascos-ek ez dau inor engainetan, eta horregaitik ez dot ulertzen egon diran haserreak. Hasiera-hasieratik argi geratzen da parodia hutsa dala, apropos egindako gehiegikeria. Topikoz beteta dagoala? Jakina! Umore finik ez daukala? Nahiko leuke! Kultura biren arteko desbardintasunetan oinarritutako komedia erromantiko tipikoa da, beste hainbeste eta hainbeste dagozan lez. Ez dau ezer asmau, baina funzionau egiten dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...