Iñigo Garatuk industria-paisajea betikotu dau argazkietan eta eskulturetan 'Work spaces' erakusketan
2015-07-06 13:06 KultureaIñigo Garatu artista gaztea Bilbao Artek produzidutako 2015eko laugarren erakusketearen protagonista da: Work spaces. Argazkiak egiteko eta eskulturak sortzeko proiektu hori industria astuneko fabriketan oinarritua dago eta gure lurraldeko lan alorreko gaur egungo testuinguruan kokatu behar da.
Rakel Mateo: 'Muletakaz korrika egiten dodanean ez dot neure burua arraro ikusten'
2015-07-06 11:37 BarriketanParatriatleta mungiarra
Jabi Lauzirika, 'Apolo' joan jaku
2015-07-06 11:15Bihotza, barriz, Baxenafarroako Arrosan eban Apolok; bertan zala joan jaku, 55 urtegaz, maite zituan pentze eta bidexka artean ebilela. Jabier Lauzirika astegoienean joan jaku, ezustean, agur esateko aukerarik emon barik.
'Bertsoa Unibersidadean' eskolea, asteon Donostian
2015-07-06 10:40 BertsolaritzeaEuskal Herriko Unibersidadearen (EHU) Uda Ikastaroakaz alkarlanean, Bertsoa Unibersidadean eskolea egiten dan bigarren aldia izango da aurten, eta, esandako moduan, bi ikastarok osotuko dabe programea: batetik, Bertsolaritzea eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan, eta, bestetik, Bertsolaritzearen Bidegurutzeak.
Maciek Wojcieszuk Quintet taldeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea
2015-07-06 10:18 MusikeaMaciek Wojcieszuk Quintet poloniar bandeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea. Bigarren saria EYM Trio talde frantziarrarentzat izan da eta Maxime Bertonek, Grzegorz Wlodarczyk Quinteteko saxo-jotzaileak eskuratu dau bakarlari onenari emoten jakon saria. Cifu Publikoaren sariari jagokonez, EYM Trio izan da irabazlea eta zaleek talde horretako piano-jotzailea, Elie Dufour, hain zuzen, izentau dabe musikari onena.
'Dantza Plazetan' ekimenaren barruan euskal jantzen lau alarde handi izango dira garagarrilean Bilbon
2015-07-03 15:52 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak euskal jantzen lau alarde programau ditu domeka honetarako, hilaren 5erako, eta garagarrilaren 11, 18 eta 25erako, uriko plazatan eskainiko diran erromeria tradizionalen, jantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko helburua dauen Dantza Plazetan programearen barruan.
Que Horas Ela Volta? (Una segunda madre)
2015-07-03 15:38 Zinema kritikakBenetan ondo kontauta dago istorio hau. Aktoreen lana miresgarria da, batez be Regina Casérena. Anna Muylaert zuzendari brasildarrak primeran islatzen ditu giza klaseen diferentziak, eszenatoki bakar batetik mobidu barik. Esangura horretan, film honek Arriba y abajo serie famatua ekartzen deusku gogora eta XXI. mende honetan, nahiz eta makilatuago egon, antzeko egoerak izaten dirala gogorarazoten deusku.
Filmaren trailerra ikusteko klik egin hemen.
Hemen dira bertso-udalekuak
2015-07-03 13:06 BertsolaritzeaHemen dira bertso-udalekuak; gaur, garagarrilak 3, zabalduko ditu ateak Orioko Itxaspe baserriak lehen taldea hartzeko. Garagarrilaren 3an hasi eta 12ra, bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozetako aukerea izango dabe 12 eta 14 urte bitarteko gazteek.
Txomin Badiolak, Elena Aitzkoak eta Entre Cuerpos-Mugatxoan Alkarteak jaso ditue 2015eko Gure Artea Sariak
2015-07-03 12:08 KultureaTxomin Badiola eskultore bilbotarrak, ibilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean jaso dau 2015eko Gure Artea saria; Elena Aitzkoak, sorkuntza-lana autortzeko modalidadean; eta hirugarrenik, ikusizko arteen arloan egindako lana autortzen dauen modalidadean kultur alkarte batek jaso dau aurten saria: Blanca Calvo eta Ion Munduatek zuzentzen daben Entre Cuerpos-Mugatxoan alkarteak, hain zuzen be.
Deabru Beltzak eta Les Commandos Percu taldeek emongo deutsie amaierea Bilboko Kalealdiari
2015-07-03 10:57Deabru Beltzak euskal konpainiak eta Les Commandos Percu frantsesek emongo deutsie amaierea Bilboko Kalealdiaren aurtengo edizinoari. Bi konpainien ikuskizuna, Danbor talka / Le choc des tambours izenburukoa, bariku eta zapatu gaueko 00:00etan izango da ikusgai, Nafarroa kalean hasi eta Arenaleko kaian egongo dan eszenatokian amaitzeko.
Benito Lertxundi eta Gaudeamus Korala, besteak beste, Bermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Astean
2015-07-02 16:34 MusikeaBermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Astean hainbat estilotako sei kontzertu entzun ahal izango dira abuztuaren 1etik 7ra; Benito Lertxundi, Gaudeamus Korala, Miquel Bofill Sax Quartet eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertuakaz disfrutetako aukera parebakoa eskainiko deutse 30 urte beteten dituan Bermeoko Musika Asteak hurreratzen diran guztiei.
Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien izan dira GazteBizHitza atariak antolatutako GOazen Boisera! lehiaketan sarituak
2015-07-02 09:48 Euskaldunak munduanNaroa Elortegi gatikarra eta Mikel Ibargoien urnietarra Boiseko Jaialdian blogari izango dira garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean. GOazen Boisera! lehiaketan saritutako bi gazteek Euskal diasporearen jaialdiaren barri emongo dabe zuzenean Boisetik.
Guggenheim Museoak 2015eko garagarrilaren 3an zabalduko dau 'Jean-Michel Basquiat: Bada garaia' erakusketea
2015-07-02 07:29 KultureaArt Gallery of Ontariok antolatu eta Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan egindako erakusketa hau Basquiaten produkzinoaren lehen gaikako azterketea da, eta zemendiaren 1era arte egongo da ikusgai.
Elena Odriozolak Espainiako Ilustrazino Saria irabazi dau
2015-07-02 06:05 KultureaElena Odriozolak 2015eko Espainiako Ilustrazino Sari Nazionala irabazi dau, bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta barritzeko izan dauen gaitasunagaitik eta haren lanaren ahalmen narratiboagaitik. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak emoten dau eta 20.000 euroko diru ekarpena jagoko.
'Poza da gure iparra eta horren arabera kudeatzen doguz emozinoak'
2015-07-02 05:46 BertsolaritzeaEsangura horretan, desikasi egin behar dogula esan dau: gure emozinoen lagun egin behar gara, ez erakutsi jakun moduan horreen kontra burrukan egin. Adierazo egin behar dogu sentiduten doguna eta sentimendu horreek zeharkatu. Emozino horreek norabide zehatz bati begira erabiliko doguz: poza da gure iparra eta horren arabera kudeatuko doguz emozinoak.
Euskaltzaindiak eta Mundakako Udalak Jose Manuel Etxeita omenduko dabe garagarrilaren 10ean
2015-07-01 16:21 sariak-autortzakAurten bete dira 100 urte Jose Manuel Etxeita idazle mundakarra hil zala. Hori dala-eta, garagarrilaren 10ean, haren omenezko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Mundakako Udalak. Omenaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Juan Tribisarrospe Kultura Etxean. Egun berean, Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak be bilerea egingo dau, 13:30ean.
Lekeitio, Euskal Herriko Kale Antzerkiaren itsasargia izango da garagarrilaren 9, 10, 11 eta 12an
2015-07-01 15:13 KultureaArraguaren esperientzia aitzindariak jaialdiagaz bat egin dau eta bidegurutze honetan, produkzino gune honek, esperimentazinoa, inprobisazinoa eta parte-hartzeagaz bat doazen lau proposamen artistiko eskainiko ditu: Antonio Remachado, Turukutupa, Archipiel eta Izazkun Lapaza.
Erraldoi eta buruhandiak, Bilboko Euskal Museoan
2015-07-01 13:52 KultureaEuskal Museoak Bilboko Erraldoi eta Buruhandien ganeko aldi baterako erakusketa bat zabalduko dau gaur, garagarrilaren 1ean. Erraldoiak eta buruhandiak Bilboko Udalarenak dira, eta erakuskeeta Bilboko Zazpi Kaleetan dagoan Euskal Museoan egongo da ikusgai abuztuaren 31a arte.
Burdinbidearen Euskal Museoak 58 tren historiko zirkulazinoan jarriko ditu garagarrilean eta abuztuan
2015-07-01 11:20 KultureaEuskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak 58 tren historiko jarriko ditu zirkulazinoan garagarrileko eta abuztuko astegoienetan. Horreetatik 26 lurrunezko trakzinozko trenak izango dira, eta beste 32ak diesel trakzinozkoak, museoaren arduradunek jakinarazo dabenez.
Getxoko 39. Jazzaldia Avishai Cohen tronpeta-jotzaileagaz hasiko da
2015-07-01 10:21 MusikeaGetxoko Jazzaldiaren 39. ekitaldia garagarrilaren 1ean, eguaztenean, hasiko da artista handiz eta talde gaztez beteriko programeagaz. Lehenengo egunean Avishai Cohen tronpeta-jotzailea izango da protagonista nagusia (Biotz Alai plazan, 22:00etan).

























Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra