'Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco' liburua kaleratu barri dabe
2014-05-13 12:06 BarriakAinhoa Fernandez de Arroyabe, Nekane E. Zubiaur eta Iñaki Lazkano EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzen Fakultadeko irakasleek Kimuak programearen ganeko ikerketea argitaratu barri dabe, Salamancako Comunicacion Social argitaletxeagaz. Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco Euskadiko Filmategia Fundazinoak sustatutako ekimenaren 15 urteak batzen ditu.
6.000 lagun hurreratu dira Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazinoarteko Jaialdira
2014-05-12 18:42 kulturbizEdade eta gustu desbardinetako 6.000 lagun bertaratu dira hiru egunotan Arrigorriagara eskainitako 12 antzezlanak ikustera. Jaialdiak egitarau eklektiko eta kalidadezkoa eskaini dau, konpainia eta artista beterano zein ibilibide luzea eta oparoa daben artista gazteen proposamenek osotuta, klown eta pailazoen lanak ez eze, magia, zirkua, jantza eta musika ikuskizunak be izan dira.
Literaturea eta bardintasuna ardatz hartuta Karmele Jaio eta Nativel Preciado aurrez aurre
2014-05-12 18:12 jardunaldiakMaiatzaren 13ko topaketako protagonistak Karmele Jaio eta Nativel Preciado dira, eta bien artean, literatureak bardintasunari egindako ekarpenaren ganean eta emakumeek literaturan gailentzeko dituen aukerak jorratuko ditue. Idoia Jauregi kazetariak moderauko dauen eztabaidea 19:30ean hasiko da ekitaldi aretoan.
UPV/EHUko Letren Fakultadeko hiru irakaslek AESLA ikerketa-saria irabazi dabe
2014-05-12 15:41 sariak-autortzakAESLA Alkarteak (Linguistika Aplikatuaren Espainiako alkartea) Aesla Ikerketa Saria (ikerlari esperimentatuentzako A modalidadean) emon deutse María del Pilar García Mayo, M. Juncal Gutiérrez Mangado eta María Martínez Adrián irakasleei, Contemporary Approaches to Second Language Acquisition izenburupeko liburuagaitik.
Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' dokumentala Houstonen saritu dabe
2014-05-12 15:18 BarriakJambo Amani? (Bakea dugu?) dokumentalak, Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren garapeneko sensibilizazinoko diru-laguntzino bategaz egindakoak, zilarrezko Remi saria jaso dau Houstoneko 47. Nazinoarteko Zinema Jaialdian.
Koldo Zuazok 'Euskalkiak' liburuaren argitalpen gaurkotua kaleratu dau
2014-05-12 14:35 Euskerea berbagai2003an idatzi eban lehenengoz Koldo Zuazok euskalkiei buruzko ikuspegi oso eta barria ekarren Euskalkiak liburua, eta orain lan horren edizino gaurkotu eta gehitu bat argitaratu dau Elkar etxeagaz.
Eako herriaren memoria kolektiboa jasoteko hitzarmena sinatu dabe Udalak eta Euskaltzaindiak
2014-05-12 12:11 kulturbizEako herriaren memoria kolektiboa jasoteko helburuagaz, Bizkaiko herri horretako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe. Jaso bakarrik ez, belaunaldien arteko transmisinoa bermatu nahi dau Udalak, eta horretarako Euskaltzaindiaren tutoretza akademikoa eskatu dau.
Julen Gabiria: 'Bidaiak emongo deust aukerea, aspaldiko partez, neugaz bakar-bakarrik egoteko'
2014-05-12 11:10 BarriketanIdazlea eta itzultzailea
Xabier Enbeitak eta Malen Amenabarrek Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela irabazi dabe
2014-05-12 10:40 BertsolaritzeaXabier Enbeita Ibarrak jantzi dau txapela Busturialdeko Txapelketako finalean eta eta Malen Amenabarrek, barriz, Urine Butroeko finalean. Datorren astegoienean, hilaren 17an, Lea-Artibaikoa eta 18an, barriz, Durangaldeko finalak jokatuko dira.
Donostiako TGA+Asociados estudioaren 'Little 62' izango da Zinemaldiko kartel ofiziala
2014-05-09 15:44 BarriakZinemaldiak aurtengo edizinoaren irudi barriaren aurkezpena egin dau Eureka! Zientzia Museoan; kartel ofiziala, Zuzendari Barrien atalekoa, Horizontes Latinos-ekoa, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinemakoa jainarazo ditue. Txema Garcia, Nagore Garcia eta Xabier Martinez de Arbulo buru dituan TGA+Asociados Donostiako diseinu-estudioak egin dau Little 62, kartel ofiziala izango dana.
Leioako Pop Rock XIV Lehiaketeak baditu finalistak
2014-05-09 15:35 MusikeaLeioako XIV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 78 taldek hartu dabe parte. Epaimahaiaren erabagiz, Euskerazko abestirik onena sari berezia Elbereth talde gipuzkoarrak irabazi dau, Egin bedi zure nahia kantuagaitik. Leioako Udala saria, barriz, Leioako The Hooks taldeak eroan dau.
Lehen aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan, bagilaren 14an
2014-05-09 14:39 Euskerea berbagaiMankomunidadera batutako herrien eguna izan da orain artean, UEMA Eguna. Baina badira herri euskaldun gehiago euskeraz bizi diranak, nahiz eta Ueman egon ez. Danak batzeko, alkarlanerako eremu zabalagoa izateko, aldatu egin dabe egun horren izaerea eta lehenengo aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan, bagilaren 14an.
Alfredo Monterok zuzendutako 'La Cueva' pelikuleak abiatuko dau gaur Bilboko XX. FANT jaialdia
2014-05-09 11:58 BarriakFant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren XX. edizinoa martxan dago. Campos Eliseos antzokian egingo dabe inaugurazino-ekitaldia gaur, 20:00etan. Makinatxu bat sari jaso dituan La Cueva lana proiektauko dabe. Lander Otaola aktorea izango da aurkezlea, eta Cabaret Chihuahua antzezlaneko lankideak izango ditu laguntzaile.
‘Musika dibertigarria da' zikloa maiatzeko barikuetan Bilboko Barrainkuan
2014-05-09 11:45 MusikeaBilboko Barrainkuako Udaltegian, Musika dibertigarria da izeneko programea hasiko da maiatzaren 9an, barikuan. Ekimen honek zaletu guztiak gozarazoteko moduko lau kontzertu didaktiko eskainiko ditu maiatzean zehar.
Uxue Agirrek eta Elena Fernandezek jaso dabe BizkaIdatz VI. Saria
2014-05-09 11:25 sariak-autortzakBizkaIdatz literatura-sarien seigarren edizinoko sariak banatu zituan atzo, eguena, Bizkaiko Foru Aldundiak. Uxue Agirre bilbotarra eta Elena Fernandez barakaldarra dira irabazleak. Miren Josune Ariztondo Kultura Foru Diputaduak emon zituan sariak.
Gregorio Arrien historialariak '¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940' liburua argitaratu dau
2014-05-08 15:10Sabino Arana Fundazinoak kaleratu dau Kortezubiko historialariak idatzitako lana, eta gaur bertan, maiatzak 8, egingo dabe aurkezpena Bilbon, fundazinoaren egoitzan bertan. Gregorio Arrienegaz batera, Labayru Ikastegiko Ander Manterola eta Jose Ramón Blazquez komunikazino-aholkularia izango dira, 19:30ean.
Domekan egingo da 31. Herri Urrats jaia, Mintza! lelopean
2014-05-08 12:53 Euskerea berbagaiHerri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak milaka lagun batuko ditu aurten be Senpereko lakuaren inguruan. Egun horretan, maiatzaren 11n, batzen dan dirua lizeo barria eregiteko erabiliko dau Seaskak. Urtero lez, adin guztietarako egitaraua atondu dabe, musikea, umeentzako jokoak, jantzariak, bertsolariak eta abar.
Behatokiak dino herritarrek euskerea erabilteko daben eskubidea igaz ez zala bermatu eguneroko bizitzan
2014-05-08 12:50 Euskerea berbagaiHizkuntza Eskubideen Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera Euskal Herrian 2013 txostena aurkeztu dau bart Gasteizen, eta, ondorio nagusietako bat izan da herritarrek euskerea erabilzeko daben eskubidea igaz ez zala bermatu eguneroko bizitzan.
Frank Gehry arkitektoak jasoko dau Arteetako Asturias saria
2014-05-08 12:00 sariak-autortzakBilboko Guggenheim museoaren eta Eltziegoko Marques de Riscal upategiaren egile Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak irabazi dau Arteetako Asturias saria. 1989an Pritzker Arkitektura Saria jaso eban, eta AEBetako korronte deskonstruktibistearen ordezkari nagusietakoa da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...