Terence Blanchard tronpetisteak zarratuko dau 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko lehen zatia

Bizkaie! 2014-05-20 13:04   Musikea

Terence Blanchard New Orleanseko (AEB) tronpetisteak kontzertua eskainiko dau maiatzaren 27an Bilboko Campos Eliseos antzokian, eta Bilbao 700 Fundazinoak antolatutako 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko lehen zatia amaitutzat emongo dau.

Beñat Igerabidek 'Orbainak' diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2014-05-20 12:54   Musikea

Hiru urte baino gehiago emon ditu Beñat Igerabidek Orbainak (Elkar) bere bakarkako lehenengo lana lantzen. Pop-rock estiloko hamaika kantuk osotzen dabe diskoa.

Bilboko Bele lutheria eskoleak ibilbide barria hasiko dau 2014-2015 ikasturtean

Bizkaie! 2014-05-20 11:29   Musikea

Juan Crisostomo Arriaga musika konserbatorioko Lutheria Eskoleak curriculum barriztau eta eguneratuagaz abiatuko dau hurrengo ikasturtea. Eskoleak Bele izena hartuko dau, Bilboko Euskal Lutheria Eskolea. Ikasketek hiru ikasturteko iraupena eukiko dabe, 3.000 ordu danetara.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Deustuko Unibersidadeak Philip Kotler eta Gary Armstrong adituen 'Principles of Marketing' lana euskeratu dau

Bizkaie! 2014-05-20 11:22   Euskerea berbagai

Marketinaren alorrean erreferentziazko lana da, dagoeneko 28 hizkuntzatara itzuli dana. Marketinaren alorrean, euskeraz dagoan lan bakanetakoa da, Deustuko Unibersidadeak jakinarazo dauenez.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 34 kontzertu eskainiko ditu hurrengo denporaldian

Bizkaie! 2014-05-19 18:22   Musikea

Urriaren 9an hasi eta bagilaren 9an amaituko da BOSen 2014-2015ko denporaldia. Danetara, 17 programa, 34 kontzertu, programa sinfoniko-koral bat, eta Gabonetako, Inauterietako eta itxiera kontzertu bi emongo ditu, eta estreinaldi bi bere bai.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Bertso Eskolen Eguna izango dira domekan Arrasaten

Bizkaie! 2014-05-19 18:18   Bertsolaritzea

Arrasaten izango dira datorren domekan, maiatzaren 25ean, Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna. Urtero legez, Gipuzkoako bertsozale gaztetxuen arteko hartu-emonak sortu eta indartu nahi dira, bertsoa eta jolasa buztartuz.

Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' liburua eten barik irakurriko dabe maiatzaren 22an

Bizkaie! 2014-05-19 15:06   kulturbiz

Klasikoen Irakurketa ekimenaren zazpigarren edizinoa egingo da eguenean, Bilboko Arriaga antzokian. Gabriel Aresti idazle bilbotarraren Harri eta Herri poesia liburua izango da protagonistea. Goizeko zortziretan hasi eta arrastiko zortziretan amaituko da eten bako irakurraldia. Mikel Martinez aktoreak abiatuko dau saioa.

'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' biltzarra antolatu dabe Euskadiko Filmategiak eta EHUk

Bizkaie! 2014-05-19 14:04   Barriak

Zinemagile ezagunek hartuko dabe parte EHUko Udako Ikastaroen barruan, egingo dan kongresuan, besteak beste, Montxo Armendariz, Victor Erice, Julio Medem, Helena Taberna, Borja Cobeaga eta Koldo Almandoz zuzendariek. Donostiako Miramar jauregian batuko dira, garagarrilaren 2tik 4ra.

Hortzmuga, Manolo
 Alcantara, Kukai, Kadavresky 
Cie
 de Cirque eta
 Iron
 Skulls 
Co. dira Umore Azoka
 2014ko sarituak


Bizkaie! 2014-05-19 13:57   sariak-autortzak

Saridunen zerrendea Hortzmuga Teatro taldeagaz osotzen da, aurten 2014ko Umore Azokako Ohorezko Saria jaso dauen konpainiagaz. Sari honen helburua Arte Eszenikoen inguruan lan azpimarragarria egiten dauen konpainia, persona edo erakundea saritzea da eta azokako antolatzaileek konpainia bizkaitarrak kale arteen arloan daroazan hogeita bost urte luzeetan bizi izandako transformazinoa nabarmendu nahi izan dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Nerea Ibarzabal markinarra eta Gorka Lazkano berriztarra, zuzenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketara

Bizkaie! 2014-05-19 10:56   Bertsolaritzea

Lea-Artibaiko eta Durangaldeko eskualdetako finalak astegoienean jokatu dira, Nerea Ibarzabalek irabazi dau batean, eta Gorka Lazkanok, bestean. Datorren zapatuan Uribe Kostako txapelduna erabagiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Coherence' filmak irabazi dau XX. FANT jaialdiko sari nagusia

Dabi Piedra Robledo 2014-05-16 15:47   Barriak

Zinta originala izateagaitik eta zinema fantastikoaren topikoetatik urrun ibilteagaitik, epaimahaiak James Ward Byrkit iparramerikarraren Coherence saritu dau, FANT jaialdiko 20. edizinoan. Suediako Lights out da zinemaldiko film laburrik onena eta euskal film laburrik onenaren saria, barriz, Aritz Morenoren Colera lanarentzat izan da.

Lorea Agirre kazetaria, 'Jakin' aldizkariko zuzendari barria

Bizkaie! 2014-05-16 15:36

Azkenengo 37 urtean Jakin-eko zuzendari izan dan Joan Mari Torrealdaik talde barriko kideak aurkeztu zituan atzo Hernanin, aurrerantzeaz zuzendari izango dan Lorea Agirre, Haizea Barcenilla, Harkaitz Cano, Idurre Eskisabel, Patxi Juaristi, Joanmari Larrarte, Maialen Lujanbio, Imanol Murua Uria, Andoni Olariaga, Olatz Osa, Gexan Sors eta Eguzki Urteaga. Aldizkaria bera eta webgune be barriztau egin ditue.

'Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen' proposamena da ikasleak euskalduntzeko biderik egokiena

Bizkaie! 2014-05-16 15:18   Euskerea berbagai

Kontseiluaren barruan batzen diran hezkuntza alorreko eragileek, Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen proposamenagaz lanean dabilz. 2008an osotu eben proposamenaren inplementazinoagaz jarraitzeko helburuagaz, Gaur egungo irakastereduak aztergai dokumentala (laburpena) egin dabe proposamena ezagutzera emoteko asmoz.

'Rocheltarrak. Arteari lotutako bilbotar familia' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-16 15:01   Kulturea

Gitxienez bederatzi pintore izan ziran Rocheltarrenean, eta danak euken arteagaz lotura estua. Ganera, sasoiko margolari askoren lagun izan ziran, esaterako, Anselmo Guinea eta Adolfo Guiardenak. Bilbok Arte Eder Museoak 71 piezako erakusketea prestau da, marrazki, akuarela eta olioak, eta orduko argazki eta dokumentuak bere bai. Irailaren 1era arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Claude Iruretagoyena koreografo ospetsuak jauzien eta mutildantzearen sekretuak argituko ditu astegoienean Areatzan

Bizkaie! 2014-05-16 14:19   Kulturea

Aiko taldeak jantzan jarriko dau barriro be Areatza herria astegoien honetan, maiatzak 17 eta 18. Euskal jantzak zabaltzen dabilen musikari eta jantza-maisuen kolektibo honek Jantza Astegoiena antolatu dau barriro.

Manuel Vicente Cajon artistearen 'Alma mia' disko poetikoaren aurkezpen antzestua Bilbon

Bizkaie! 2014-05-16 12:40   kulturbiz

Bidebarrietako Liburutegiak Manuel Vicente Cajón artisteak ¡Alma mía! izenburupean landu dauen lehen disko poetiko musikala aurkeztuko dau gaur, barikua, maiatzak 16. Lana errezitaldi antzeztu batez aurkeztuko dau Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan 20:00etatik aurrera, eta horren osogarri, Almario film laburra eskainiko dabe.

Euskaltzaindiak literatura lanak doban eskaini deutsez Euskal Herriko ikastetxeei

Bizkaie! 2014-05-16 11:37   kulturbiz

Euskerea sustatzea da Euskaltzaindiaren helburu nagusia eta, gauzak holan dirala, bere Argitalpen zerbitzuaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxeei Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia literatura lehiaketako lanak doban eskaini deutsez.

'Gerra Zibila Lekeition' ikus-entzunezkoa landuko dabe herriko ikastetxeetan

Bizkaie! 2014-05-16 11:02

Herriko historia eta ohituren transmisinoa hezkuntza formalean be emon behar dala eretxita, Lekeitioko Udalak www.ahotsak.com proiektuan jasotako lekukotzak herriko ikastetxeetara eroateko proiektua martxan ipini dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Javier Mariscal diseinatzaileak IV. Serifalaris topaketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2014-05-16 10:23   jardunaldiak

Javier Mariscal sortzaile valentziarrak, Serifalaris diseinatzaile grafikoen laugarren topagunean hizlari lez jardungo dau Getxon. Maiatzaren 16an eta 17an egingo da Euskadin diseinu grafikoa zabaltzea eta sustatzea, sektorea agirikoa egitea eta zonaldeko profesionalen artean komunidadea sortzea helburu dituan topagunea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)